Kantariak
2016/01/23 - 21:32
Mikel Laboaren bertsio berritzailea ekarri du Hansel Cerezak
Mikel Laboaren kanta ezaguna abiapuntutzat hartu du La Fura dels Bausen kide fundatzaileak haren ikuskizunean.
2015/12/06 - 13:59
Mikel Laboa eta Xabier Lete berpiztu eta elkarri bertsoka jarri ditugu
Egunotan 7 urte betetzen dira Mikel Laboa hil zenetik, eta 5 Xabier Letek utzi gintuenetik. Unai Muñoa eta Ander Lizarraldek biak berpiztu eta elkarri bertsoka jarri dituzte Burua altxako balute tartean.
2014/12/09 - 22:30
'Laboari Ohiartzun' izeneko kontzertua emango du Euskadiko Orkestrak
Kontzertuaren antolaketan, Euskadiko Orkestrak, Musikagileak elkarteak eta Mikel Laboa Katedrak hartu dute parte.Lau lan estreinatuko dira. Horietako bat, Laboaren 'Gernika'ren bertsio sinfonikoa
2014/06/22 - 12:36
Donostiako Udalak Adarra saria eman dio Mikel Laboari
Lehenengo aldia da Udalak saria banatzen duela. Marisol Bastida Laboaren alargunak jaso zuen golardoa, ekitaldi hunkigarri batean.
2014/06/22 - 11:16
Donostiako Udalak Adarra saria eman dio Mikel Laboari
Lehenengo aldia da Udalak saria banatzen duela, eta Marisol Bastida Laboaren alargunak jaso zuen golardoa, Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik, ekitaldi hunkigarri batean.
2014/06/20 - 19:26
Delorean, Mikel Laboaren omenezko kontzertuan buru-belarri sartuta
Delorean talde zarauztarrak Mikel Laboaren omenezko kontzertu berezia eskainiko du Donostian, Victoria Eugenia Antzokian. Laboaren ahotsa eta erritmo elektronikoak uztartuko dituzte.
2014/06/19 - 19:15
Mikel Laboa, Marisol Bastida alargunaren begietatik
Marisol Bastidak Mikel Laboa senarra zenaren biografia bat publikatu du, 40 urteko harrema izan eta gero.
2014/06/19 - 16:47
Mikel Laboaren biografia
Marisol Bastida alargunak idatzi du. Mikelekin partekatu zituen lanbide eta bizi ibilbidea kontatuz, alde artistikoa eta mende erdiko istoria. Agiri eta argazki eta anekdotak bilduz.
2014/06/12 - 23:01
Benito Lertxundik Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du
'Orioko bardoak' ibilbidean berekin lan egin duten musikariak, profesionalak eta lagunak gogoratu ditu, eta jasotako sariaren "zati handi bat" eurena dela guztiz konbentzituta azaldu da.
2014/06/12 - 22:24
Benito Lertxundik Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du
Benito Lertxundik Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Urrezko Domina jaso du. Oriotarrak izan duen ibilbide oparoarengatik eta euskal kulturari egin dion ekarpenagatik saritu dute.
2014/06/12 - 16:54
Gipuzkoako Urrezko Domina, Benito Lertxundi kantagilearentzat
Ekitaldiaren aurretik, 50 urteko ibilbideari esker euskal kantagintzan eta kulturan aztarna sakona utzi duen musikariarekin hitz egin dugu.
2014/06/12 - 14:31
Lertxundiren gaineko ikerkuntza
Imanol Artolak Benito Lertxundiren kantagintzak Euskal Nazioaren eraikuntzan izan duen garrantziaren gaineko ikerkuntza egin du.
2014/05/28 - 13:49
Benito Lertxundi: 'Nazio askea bagina, munduan buruz buru geundeke'
Orioko musikagileak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina jasoko du hurrengo ekainaren 12an. "Faktoria" Euskadi Irratiko saioan elkarrizketa mardula egin diote egun batzuk lehenago.
2014/05/28 - 13:37
Lertxundi:'Nazio askea bagina gure kulturak izango luke lekua munduan'
Benito Lertxundi elkarrizketatu du Maite Artolak, Faktorian. Orioko abeslariak Gipuzkoako urrezko domina jasoko du ekainaren 12an.
2014/05/20 - 15:25
Gipuzkoako Foru Aldundiak Benito Lertxundiri emango dio Urrezko Domina
"Bere ibilbidean lurraldeari eman dion guztia" hartu du kontuan Foru Gobernuak, goraipamen honen bitartez Benito Lertxundi kantautoreak egindako lana aitortzeko.
2014/02/12 - 16:19
Atxagak Laboaren heriotzaren aurrean idatzitakoak, oholtzara
Astearte honetan estreinatuko dute, Gasteizen, Printzipal Antzokian, "Zazpi aldiz elur", Atxagak Laboaren heriotzaren aurrean esandakoak txirikordatuta ehundutako ikuskizu "hibiridoa".
2014/02/07 - 16:48
'Zazpi aldiz elur': Laboa gogoan, Atxagaren hitzen bitartez
Tanttaka Teatroa konpainiak Mikel Laboa zenaren inguruan eraikitako ikuskizun "hibridoa" du, musika, poesia eta antzerkia uztartzen dituena.
2014/02/03 - 12:46
Hitza Jolas otsailak 2; Mikel Laboa sariketan Maialen Akizu nagusi
Jimy Jazzeko bertsoaldi freskoak, Tolosakoak eta Mikel Laboa sariketakoak; Maialen Akizuren hitzak eta bertsoak. Amets Arzallusen bakarkako lana; "hilaren bosta Santa Ageda hilak bi kandelario, santuen kalendario..."
2014/01/19 - 16:51
Benito Lertxundi: 'Maitasuna eta askatasuna gauza bera da'
Benito Lertxundik 'Oroimenaren Oraina' diskoa aurkezten jarraitzen du gure artean. Bilboko Arriagan eskaini duen kontzertuaren aitzakiarekin, berarekin solasean aritu gara luze eta zabal. Musikagintzaz ez ezik, bere egunerokoari eta bizitzari buruzko gogoetak ere utzi dizkigu Orioko Bardoak.
2013/12/02 - 16:19
Mikel Laboa, Zumetaren begietatik
Zumeta pintorea bada nor Mikel Laboaz hitzegiteko eta musikagile donostiarra hil zela 5 urte bete diren honetan, bien arteko harreman artistiko estuaz liburu bat idatzi du Zumetak.