Pere Aragonès
2020/02/27 - 12:13
Torrak kereila aurkeztuko du Espainiako Hauteskunde Batzordeko kide baten aurka
Batzordean zegoela, Ciudadanoseko aholkularia ere bazen. "Eroskeria, prebarikazioa eta hauteskunde-delitua" leporatuko dizkio kereilan Generalitateko presidenteak.
2020/02/26 - 22:20
Espainiako eta Kataluniako gobernuek hilero biltzea adostu dute
"Gatazkaren izaera politikoa" dela eta "irtenbide politikoa" behar duela berretsi dute. Baina Torrak autodeterminazioaren eta amnistiaren inguruko desadostasunak aipatu ditu.
2020/02/26 - 22:03
Torra: 'Ez gara mahaitik altxatuko. Elkarrizketan sinesten dugu'
Sanchezek harrera egin dio Generalitateko presidenteari Moncloako lorategietan. Ondoren, bilerara sartu dira. Ia hiru orduz egon dira bilduta bi gobernuen ordezkaritzak.
2020/02/26 - 18:13
Hasi da Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko elkarrizketa mahaiaren bilera
Jarrera antagonikoak egon arren, Sanchezek eta Torrak adierazi dute elkarrizketarako asmoarekin joaten direla.
2020/02/26 - 12:07
Kataluniari buruzko negoziazio mahaiak lehen bilera du gaur, ikuspegi kontrajarriekin
Alfonso Alonsok dimisioa eman aurretik egin zuen Espainiaren aniztasunaren aldeko mezua ekarri du gogora Sanchezek, bi gobernuen arteko negoziazioaren garrantzia nabarmentzeko.
2020/02/25 - 13:06
PPk Torraren aurka jarritako kereila ikertzeari uko egin dio Kataluniako Justiziak
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak PPren eskaera atzera bota du, Generalitateko presidentea kargutik kentzea agindu duen "agindu juridikorik" ez dagoela iritzita.
2020/02/20 - 15:07
Otsailaren 26an egingo da Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko lehen bilera
Hasiera batean Pedro Sanchezek 24an egiteko proposamena luzatu zion, baina agenda arazoengatik ezinezkoa zen.
2020/02/20 - 12:20
Espainiako Gobernuak eta Generalitateak otsailaren 26an biltzea adostu dute
Agenda arazoak tarteko, Moncloak emandako data (hilaren 24a) baztertu du Torrak, eta horren ordez Kataluniako presidenteak proposatuetako bat onartu du Sanchezek.
2020/02/19 - 13:54
Negoziazio mahaia otsailaren 24an osatzea proposatu dio Espainiako Gobernuak Torrari
Alabaina, bi gobernuen arteko elkarrizketa mahaiaren lehen bilerarako data "aldebakarrez" erabaki izana leporatu dio Torrak Sanchezi.
2020/02/06 - 18:06
Elkarrizketarako mahaia otsailean bertan osatzea adostu dute Torrak eta Sanchezek
Baina Espainiako Gobernuko presidenteak ez du bitartekaria egotea onartu. Kataluniako presidenteak, berriz, "itxaropen faltsurik" ez izateko eskatu du.
2020/02/06 - 13:09
Quim Torrak Pedro Sanchez hartu du Generalitateko Jauregian
Quim Torra Kataluniako presidenteak Pedro Sanchez hartu du Generalitateko Jauregian Esquadra Mossoen galazko formazio batekin.
2020/02/05 - 18:10
Parlamentuak Torraren kargugabetzearen aurkako helegitea aurkeztea onartu du
Parlamentu katalanaren Mahaiak helegite bat aurkeztu zuen gai berari buruz urtarrilaren 16an.
2020/02/04 - 20:21
Torra presidente izan daitekeela argitu dute Parlamentuko abokatuek
Abokatuek urtarrilaren 13an bidalitako txostenean "adierazitako irizpideak mantentzen dira", adierazi du Bayonak.
2020/02/04 - 00:48
Kataluniako Auzitegiak berriro ikertuko du Torra, pankarta bat kendu ez zuelako
Generalitateko presidenteak salatu du "mendekuan" oinarritutako beste "eraso judizial" bat dela.
2020/01/29 - 14:54
Torraren iragarpenak erreakzio andana eragin du
Aurrekontuak onartu ondoren hauteskundeak deituko dituela iragarri du gaur Quim Torrak. Espainiako politikagintzan erreakzioak eragin ditu iragarpenak.
2020/01/29 - 13:25
Aurrekontuak onartu eta gero hauteskundeak deituko dituela iragarri du Torrak
"Legealdi honek ez du ibilbide politiko luzeagorik", esan du Kataluniako presidenteak; Parlamentuan Kontuak onartuta, hauteskundeei data jarriko die, hau da, bizpahiru hilabete barru.
2020/01/29 - 13:18
Aurrekontuak onartzen direnean hauteskundeak deituko dituela iragarri du Quim Torrak
Quim Torrak uste du legegintzaldiak ez duela "ibilbide politiko gehiagorik". Hori horrela, 2020rako aurrekontuak onartzen direnean iragarriko du noiz izango diren hauteskundeak.
2020/01/29 - 11:19
'Els Segadors' abestuz agurtu dituzte kontseilari ohiak Kataluniako Parlamentuan
155 artikulari buruzko ikerketa batzordean deklaratu ostean espetxerako bidea hartu dute kontseilari ohiek. 'Els Segadors' abestuz agurtu dituzte.
2020/01/29 - 08:37
Torrak adierazpen instituzionala egingo du gaur, Kataluniako Gobernu bilera atzeratuz
Bestalde, Bartzelonako Hauteskunde Batzorde Probintzialaren aginduz, Torraren ordez diputatu akta hartu behar zuen Maria Senserrich alderdikideak uko egin dio eserlekuari.
2020/01/27 - 21:26
Torraren inhabilitazioak Junts per Cat eta ERC zatitu egin ditu
Parlamentuko Mahaiak diputatu-akta kendu ostean, Torrak parlamentari gisa dituen eskubideak babesteko eskatu dio Torrenti, eta bere gaitasungabetzea atzera bota dezala galdegin dio Ganberari.