Pere Aragonès
2019/02/06 - 09:12
Torrak Sanchezi abenduan egindako 21 eskarien zerrenda argitaratu du Generalitateak
Eskarien artean daude autodeterminazio eskubidea aitortzea eta egikaritzea, nazioarteko bitartekaritza onartzea eta Estatua eraberritzeko neurriak hartzea.
2019/02/01 - 11:42
Torra preso dauden buruzagi independentistekin elkartu da, lekualdatzearen egunean
Jasotako elkartasun mezuak eskertu nahi izan dituzte presoek Twitter bidez, Kataluniatik Madrilera lekualdatu aurretik. Epaiketa egiten den bitartean, bertan egongo dira.
2019/01/26 - 20:18
Jordi Sanchez hautatu dute Cridako presidente, mugimenduaren eratze kongresuan
Antoni Morral izango da Kataluniako mugimendu independentista honen idazkari nagusia. Sanchez bera, Carles Puigdemont eta Quim Torra daude bultzatzaileen artean.
2018/12/31 - 10:20
'Elkarrizketa ausarta' eskatu du Quim Torrak urte bukaerako mezuan
Urte bukaerako mezuan, Generalitateko presidenteak "injustiziaren kontra egiteko eta zapalketaren harresiak botatzeko" deia egin du, eta independentismoaren batasuna eskatu du.
2018/12/30 - 23:30
'Elkarrizketa sinesgarria, zintzoa eta ausarta' eskatu dio Torrak Estatuari
Urte bukaerako mezuan, Generalitateko presidenteak "injustiziaren kontra egiteko eta zapalketaren harresiak botatzeko" deia egin du, eta independentismoaren batasuna eskatu du.
2018/12/25 - 22:18
Katalunian bizikidetza arazorik ez dagoela erantzun dio Torrak erregeari
Arazoa demokrazia eta justizia falta dela esan du Kataluniako presidenteak. Bertan monarkiak lekurik ez duela esanda, Felipe VI.aren Gabonetako mezua kritikatu du Torrak.
2018/12/24 - 17:32
'2019rako indarrak gordetzeko' eskatu dio Bassak Torrari espetxera egin dion bisitan
Kontseilari ohiak ziurtatu du "kementsu eta lasai" dagoela epaiketara begira. Bestalde, gose greba egin zuten presoak Lledorneseko kartzelara eraman dituzte berriro.
2018/12/20 - 21:28
Espainiako Gobernuak eta Generalitateak 'elkarrizketa eraginkor' bat nahi dute
“Kataluniako etorkizunaren inguruan gatazka” bat dagoela onartu dute bi exekutiboek, baina “jatorri, izaera eta konponbideen inguruko desadostasun esanguratsuak mantentzen dituzte”.
2018/12/20 - 20:29
Pedro Sanchez eta Quim Torra Bartzelonan bildu dira
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Quim Torra Generalitateko presidentea Pedrables Jauregian bildu dira.
2018/12/20 - 09:35
Sanchez eta Torra gaur bilduko dira Bartzelonan
Espainiako Gobernua eta Generalitatea ez datoz bat bileraren formatuarekin. Batzarra Pedrables Jauregian egingo dute, 19:00etan.
2018/12/19 - 15:07
Sanchez eta Torraren arteko bilera konfirmatu du Gobernuak
Pedro Sanchez eta Quim Torraren arteko bilera egongo dela konfirmatu du Carmen Calvo presidenteordeak. Argi utziz, hori bai, ez litzatekeela aldebiko gailurra izango.
2018/12/12 - 16:31
'Gezurretan' aritzea leporatu dio Sanchezek Torrari, eta 'sendotasuna' agindu du
Abenduaren 21ean Bartzelonara “polizia ez, politika” eramateko eskatu dio Torrak Sanchezi. Gainera, Katalunian indarkeriaren “kontakizun bat asmatu” izana errefusatu du Generalitateko presidenteak.
2018/12/11 - 00:14
Espainiako Gobernuak Polizia bidaliko du Kataluniara, 'mossoek beren lana egin ezean'
Espainiako Gobernuaren iritzian, Esquadra Mossoek ez zuten nahikoa egin joan den asteburuan Kataluniako autobideetan izan ziren protestak ekiditeko.
2018/12/10 - 17:08
Mossoen egitura aldatzea baztertu du Buchek, Torraren ultimatumari entzungor eginda
Esquadra Mossoen jarduna defendatu, eztabaida politikotik kanpo utzi behar dituztela esan eta Konstituzioaren Egunean Kataluniako Poliziak zuzen jokatu zuela azpimarratu du Buchek.
2018/12/10 - 15:29
Celaak Torrari: 'Katalunia ez da Eslovenia, eta Espainia ez da Serbia'
Isabel Celaak gogora ekarri dio Quim Torrari dozenaka hildako eta ehunka zauritu izan zirela Serbia eta Esloveniaren arteko gatazkan.
2018/12/09 - 14:58
Torrak 48 orduko baraualdia hasi du gose-greban dauden presoen alde
Asteartera arte Montserrateko monasterioan egongo da Generalitateko presidentea.
2018/12/09 - 11:32
Preso independentisten aldeko 48 orduko baraualdia egingo du Torrak
Bartzelonako Sarrià auzoan antolatu duten baraualdian parte hartuko du igande honetan Generalitateko presidenteak.
2018/12/08 - 15:07
Kataluniako Errepublikaren Kontseilua aurkeztu dute Torrak eta Puigdemontek Bruselan
Egoitza Belgikan izango duen erakunde honen inaugurazio ekitaldian, Generalitateko presidente ohiak "batzeko" deia egin die independentistei.
2018/12/07 - 15:38
Torrak aldaketak iragarri ditu Mossoen buruzagitzan, istiluen ostean
Esquadra Mossoek Gironan eta Terrassan (Bartzelona) egindako kargek ondorioak izango dituzte. Kataluniako presidenteak lau eguneko epea eman dio Miquel Buch Barne kontseilariari, aldaketak egiteko.
2018/12/07 - 12:34
Torrak lau egun eman dizkio Buchi Barne Saila eraberritzeko, Mossoen kargen ostean
Barne kontseilariak aitortu duenez, Mossoek Gironan eta Terrassan egindako kargen irudiak 'ez dira Polizia demokratiko baten printzipioekin bateragarriak'.