Pere Aragonès
2023/12/21 - 17:05
Elkarrizketa Mahaiaren bilera deitzea eta eleaniztasuna bermatzeko legea adostu dute Sanchezek eta Aragonesek
Pedro Sanchezek eta Pere Aragonesek Bartzelonan egindako bileran bost akordio lortu dituzte, tartean, administrazio publikoetan eleaniztasuna bermatzeko Lege berri bat.
2023/12/21 - 13:51
Sanchez eta Aragones Generalitateko Jauregian bildu dira
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidentea Bartzelonan bildu dira gaur. Bien arteko lehen bilera izango da, PSOEk eta ERCk buruzagi sozialistaren inbestidurarako akordioa lortu ostean.
2023/11/03 - 09:10
Albiste izango dira: Haize eta olatu denboralea, Pedro Sanchezen inbestidura eta urriko langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/02 - 09:09
Albiste izango dira: Amnistia legea, denboralearen ondorioak eta Israel-Hamas gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/19 - 14:24
Aragonesek ziurtatu du Kataluniak erreferendum bat egingo duela
Halaber, esan du amnistia "nahitaezkoa" dela "abiapuntu" gisa. "Kataluniak botoa emango du erreferendum batean, ziur nago. Borondateagatik, iraunkortasunagatik, demokraziagatik. Beti eskua luzatuta eta beti eskuak libre", azpimarratu du.
2023/10/19 - 13:39
Pere Aragones: ''Amnistia da Kataluniako herritarrek erreferendumean bozkatzeko abiapuntua''
Hala ziurtatu du PPk Goi Ganberan babestutako Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorrean egindako hitzaldian, eta, esan duenez, Katalunia defendatzera joan da, batzuek "espero ez zuten arren".
2023/10/16 - 16:09
Alderdien mahai bat osatzea eskatuko du Aragonesek, erreferendum itundurako proposamenaz jarduteko
"Txostenak argi uzten du erreferenduma egingarria, bideragarria eta legala" dela, eta, ondorioz, "Estatuko gatazka politikoari irtenbide bateratu bat" bilatzeko bide ere izan daitekeela.
2023/10/01 - 15:53
Aragonesek bat egiteko deia egin die independentistei, "onartua" izango den erreferendum bat egiteko
Berretsi du amnistiak, bere kasa, ez duela gatazka politikoa konpontzen, eta erreferendum baterako "Katalunian dagoen eskaera zabala entzuteko" eskatu du.
2023/09/10 - 23:53
Aragones: "Amnistiak ez du gatazka konpontzen; Kataluniak independentziari buruz bozkatu nahi du"
Generalitateko presidenteak Diadaren aurretik egindako agerraldian esan duenez, Espainian gobernagarritasunaren giltza izateak "posible egingo du lehen posible ez zena", eta "orain da unea" gaineratu du.
2023/09/10 - 23:21
Aragones: ''Amnistiak ez du gatazka konpontzen; Kataluniak independentziari buruz bozkatu nahi du''
Generalitateko presidenteak bezperako ohiko hitzaldia eman du gaur, eta amnistia nahikoa ez dela azpimarratu du: "Kataluniak askatasunez bozkatu nahi du independentziari buruz. Eta Espainiako Estatuak aldarrikapen demokratiko horri erantzuten ez dion bitartean, gatazkak bere horretan jarraituko du".
2023/08/21 - 19:48
Pau Casalsi Frantzian egindako omenaldi batek Puigdemont, Aragones, Torra, Pujol eta Montilla bildu ditu
2017tik ematen ez zen argazki historiko baten lekuko izan da Sant Miquel de Cuixa astelehen honetan.
2023/08/21 - 15:50
Puigdemontek ez du inbestidurari buruzko adierazpenik egin Pau Casalsen omenaldira iritsi denean
Codaleteko (Frantzia) Sant Miquel de Cuixa abadian Pau Casalsi egindako omenaldira iritsi denean, Kataluniako presidente ohiak PSOEri emandako babesaz galdetu diote, baina ez du adierazpenik egin nahi izan.
2023/08/01 - 17:21
Ausardia eskatu dio Aragonesek Sanchezi, Kataluniaren eta Estatuaren arteko gatazka konpontzeko
Pere Aragones Generalitateko presidenteak Pedro Sanchez Gobernuko jarduneko presidenteari argi utzi dio berriz ere presidente izan nahi badu, Kataluniaren gatazka politikoari konponbidea eman behar diola eta soluzioa erreferenduma dela.
2023/02/27 - 00:09
Sanchezek eskua luzatu dio Aragonesi, "bizikidetzaren eta akordioaren" alde "indarrak batzeko"
Bi agintariak MWCren ongietorri afarian izan dira igandean. Bertan, Felipe VI.ak, Pedro Sanchezek, Aragonesek eta Ada Colau Bartzelonako alkateak mahaia partekatu dute Museu Nacional d 'Art de Catalunyan egindako ekitaldi batean. Aragonesek ez du bere diskurtsoan erreferentzia politikorik egin.
2023/02/02 - 13:09
Aragonesek ''herrialdearen alde'' egiteko deia egin dio Juntsi, aurrekontuak babestuta
Kataluniako presidenteak eskua luzatu dio gobernukide izandakoari, kontuak babes ditzan. Horren esanetan, "aurrekontuen oinarria Juntsekin osatu genuen, eta berarekin negoziatutako arlo asko jaso ditugu".
2023/01/19 - 15:34
Independentismoak Espainiako eta Frantziako gobernuei esan die prozesua ez dela amaitu
Katalunian hautsak harrotu ditu Macronek eta Pedro Sanchezek egin duten goi-bilerak. Ez goi bilerak, baizik eta bilera horretan Pere Aragonesek parte hartu izanak.
2023/01/12 - 15:34
ERC pozik agertu da sedizioa ezabatzeagatik "eta errepresioaren aurkako gaietan dituen inplikazioengatik"
Errepublikanoek negoziazioarekin duten konpromisoa sendotu dute, eta "amnistiaren eta autodeterminazioaren aldeko borrokan" jarraitzen dutela adierazi.
2023/01/12 - 14:23
Llarena epaileak sedizio delitua kendu dio Puigdemonti
Erreferendumagatik zigortutako buruzagi independentisten akusazioek eta abokatuek zortzi eguneko epea izango dute Zigor Kodearen erreformak zigorretan ekar ditzakeen aldaketen aurrean alegazioak aurkezteko.
2022/12/27 - 08:58
Aragonesek datorren urtean autodeterminazio erreferendumaren inguruko "akordio handia" lortzea proposatu du
"Barne zilegitasuna" lortu nahi du Generalitateko presidenteak, erreferenduma "Estatuaren aurrean" eta nazioarte mailan defendatzeko.
2022/12/25 - 15:18
Aragonesen ustez monarkia ''ez da zintzotasun eta integritate adibide''
Cataluniako presidenteak esan du balore errepublikanoak defendatzen jarraituko dutela, eta erabat burujabea izango den Katalunia dutela helburu.