Pere Aragonès
2022/09/11 - 21:53
Milaka pertsona atera dira Bartzelonan independentziaren alde, ANCk deituta eta ERCko goi-kargurik gabe
ANCren arabera, 700.000 pertsona bertaratu dira manifestaziora. Bartzelonako Udaltzaingoak, berriz, 150.000 manifestari izan direla esan du.
2022/09/11 - 16:38
Kataluniako independentismoak zatituta abiatu du Diada eguna
Katalunian Diada eguna dute igande honetan, eta inoiz baino zatituago ari dira ospatzen aurten. Ohiko legez, goizean Rafael Casanovaren monumentuan lore-eskaintza izan da, eta txistuak entzun dira ERCko buruzagiak iritsi direnean.
2022/09/11 - 15:44
ERCko ordezkariei txistuak eta oihuak, Diada egunari hasiera eman dion ohiko lore-eskaintzan
Pere Aragones Generalitateko presidenteak aurretik ere botatako mezua errepikatu du, baieztatuz Kataluniak berriz bozkatuko duela "bere etorkizun kolektiboa".
2022/09/11 - 11:25
Independentismoa oso zatituta iritsi da aurtengo Diada egunera
Ziurgabe aurkezten da eguna, zatitutako mugimendu independentista bat eta bertaratzearen inguruko zalantzak bitarteko.
2022/09/02 - 14:56
Pere Aragonesek ez du Diadako manifestazio independentistan parte hartuko
Presidentearen ustez, "ez litzateke koherentea izango" antolatzaileek egin duten planteamenduarekin, "alderdi politikoen eta erakundeen aurkako manifestazioa delako, eta ez Espainiako Estatuaren aurkakoa, eta horrek independentismoaren desadostasunetan sakontzen du".
2022/07/27 - 14:09
Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Gobernuak elkarrizketa-mahaiko hirugarren bilera egin dute
Espainiako Gobernuaren aldetik, Félix Bolaños, Yolanda Diaz, Isabel Rodriguez eta Miquel Iceta izan dira; Kataluniako Gobernua Laura Vilagrak, Roger Torrentek, Joan Ignasi Elenak eta Natalia Garrigak ordezkatu dute.
2022/07/15 - 18:38
Espainiako Gobernuak eta Generalitateak uztaileko azken astean bilduko dute elkarrizketa mahaia
Pedro Sanchezek eta Pere Aragonesek elkarrizketa mahaia uztaileko azken astean biltzea adostu dute. Presidenteak Moncloa Jauregian bildu dira ordubete eta 45 minutuz.
2022/07/08 - 16:03
Sanchez eta Aragones datorren ostiralean, hilaren 15ean, bilduko dira
Bi gobernuek datozen hilabeteetarako negoziazioaren ibilbide orria zehaztu dute akordio batean. Hartutako konpromisoen artean, Kataluniako gatazkaren "judizializazioari amaiera" ematea adostu dute.
2022/06/22 - 22:20
Sanchez eta Aragones kurtso politikoa amaitu aurretik bilduko dira
Espainiako eta Kataluniako Gobernuek elkarrizketa fase berri bati ekin diote. Dozenaka buruzagi independentista katalan zelatatu zituztela jakin zenean hautsi zen bi exekutiboen arteko harremana.
2022/05/19 - 16:18
Alderdi gehienek deitoratu egin dute errege emerituak azalpenik eman ez izana
Juan Carlos I.aren itzulerak erreakzio soka luzea eragin du alderdi eta arduradun politikoen artean. Gehienek azalpenak eskatzen dizkiote.
2022/05/18 - 12:55
Sanchez Kataluniako elkarrizketa mahaia berreskuratzeko prest, espioitzaren eskandaluaren ostean
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak Espainiako presidenteari eskatu dio gehiengo progresista berreskuratzeko lan egin dezala, "herritarren mesederako", bai eta "Estatuaren benetako demokratizazioa" bultzatzeko ere.
2022/05/06 - 16:29
Zelatatuak izan ziren 40 pertsonen izenak argitzeke daude oraindik
CNIK 18 lagun zelatatu zituen. Denak Gorenaren bermearekin. Kataluniako presidenteaz aparte, zerrenda horretan dira Jordi Sanchez, Marcel Mauri, Carles Riera edo Gonzalo Boye abokatua. Torontoko Unibertsitateak, baina, zelatatuak 60 bat izan zirela dio. Beraz, 40ren nortasuna argitzeke daude.
2022/05/06 - 14:12
Sanchez eta Aragones bi minutu eta erdi inguru aritu dira hizketan, aurpegi serioarekin
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Pere Aragones Generalitateko presidenteak bi minutu eta erdiko elkarrizketa izan dute Ekonomia Zirkuluaren Bilerara iritsi direnean, Pegasus programarekin izandako espioitzari buruzko eztabaida betean.
2022/05/06 - 13:49
Pedro Sanchezen eta Pere Aragonesen arteko lehen bilera, espioitzaren inguruko polemikaren erdian
Aurpegi serioak Pedro Sanchezen eta Pere Aragonesen arteko lehen agurrean, buruzagi independentisten espioitzaren inguruko polemikaren erdian. Cercle d 'Economiaren urteko jardunaldietan izan dira biak.
2022/05/06 - 01:29
Zergatik zelatatu zuten eta agindua nork eman zuen argitzeko eskatu dio Aragonesek Espainiako Gobernuari
Generalitateko presidentearen esanetan, CNIko zuzendariak Kongresuko batzordean eman dituen azalpenekin agerian geratu da Estatuak Kataluniako erakundeak eta independentismoa zelatatu zituela eta kasua "oso larria" dela.
2022/05/05 - 22:34
CNIk espiatutako Kataluniako 5 independentisten izenak zabaldu dira, eta tartean da Pere Aragones presidentea
Ez da argitu Aragonesen mugikorrean presidente zela ala aurretik esku hartu zuen CNIk. Puigdemontekin Belgikan dauden Jami Matamala eta Josep Lluis Alay ere espiatu dituzte. Carles Riera CUPeko parlamentaria eta Marcel Mauri Omnium Culturaleko kidea ere zelatatu zituzten.
2022/05/04 - 20:28
Kataluniako Gobernuaren konfiantza berreskuratzeko dimisioak eskatu dizkio Aragonesek Sanchezi
Generalitateko presidentearen hitzetan, Espainiako gobernuburua, Pegasus auzian egiten ari den kudeaketarekin, "elkarrizketaren eta negoziazioaren bidea zapuzten ari da".
2022/05/02 - 19:45
Mundu osoko agintari politikoak, kazetariak eta ekintzaileak, Pegasusen jomugan
2021ean publikatutako ikerketa baten arabera, munduko gobernu guztiek erabili dute Pegasus programa buruzagi politikoak, kazetariak edota giza eskubideen aldeko ekintzaileak zelatatzeko.
2022/04/24 - 11:14
Generalitatearekin bilduko da gaur Bolaños, espiotza politikoaren polemikaz hitz egiteko
Laura Vilagra Generalitateko Presidentetza kontseilariarekin du hitzordua, 10:00etan. Espainiako Gobernutik jakinarazi dutenez, eskandalua lehertu zenetik azken egunotan izandako "elkarrizketen jarraipena" izango da.
2022/04/23 - 17:25
Pegasus sistemaren espioitzaz oraindik ez du azalpenik eman Pedro Sanchez presidenteak
Espioitza kasuaren 65 biktimetako bat da Pere Aragones Kataluniako presidentea eta, deitoratu duenez, orain arteko azalpenak ez dira nahikoak izan. Moncloak, bere aldetik, gaiaren inguruko bilera bat aurreikusi du biharko.