Kontzertu Ekonomikoa
2016/12/01 - 16:15
Azpiazuk eta Montorok bilera egingo dute astelehenean Madrilen
Ogasun eta Ekonomia sailburuak lehen eta azken bilera ez izatea espero du.
2016/07/19 - 17:18
Euskal enpresak, Turkiako estatu-kolpearen ondorioen zain
150 euskal enpresa inguru dira Turkiako merkatuan murgilduta, batez ere makina-erremintan, autogintzarako osagaietan eta burdigintzan.
2016/06/28 - 15:08
Kontzertu Ekonomikoaren blindatzea bermatu du Konstituzionalak
Hala, euskal lurralde historikoen arau fiskalen kontrako helegiteak Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu ahal izango dira bakarrik, eta ez auzitegi arruntetan.
2016/04/05 - 15:32
Kontzertu Ekonomikoaz 'ezjakina' izatea egotzi dio Erkorekak C’s-i
Kontzertu Ekonomikoak ezingo duela Europaren baitan luzaroan iraun adierazi zuen Ines Arrimadasek eta gaur Jaurlaritzak erantzun dio.
2016/04/02 - 23:06
Hipotekadunek EAEn 12 euro aurreztuko dituzte hilero; Nafarroan, 10
Euriborrak minimo historikoa ezarri du martxoan, eta, ondorioz, hipoteka bat duten EAEko herritarrek 146 euro aurreztuko dituzte urtean; nafarrek, aldiz, 125 euro.
2015/12/02 - 12:23
Aitor Esteban: 'Hauteskunde hauetan autogobernua dago jokoan'
Aitor Estebanek adierazi duenez, abenduaren 20ko hauteskundeetan ez da presidente bat bakarrik aukeratzen. Jeltzalearen ustez, 'autogobernua dago jokoan'.
2015/11/16 - 14:15
Pedro Luis Uriarte: 'EAEk behar baino 4.400 milioi gehiago eman zuen'
Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak azpimarratu du Kupoa ez dela 'botere zentralaren opari bat' eta 'Espainia Euskadirekin lotzen duen egonkortasun faktorea' dela gaineratu du.
2015/11/02 - 12:21
Elkarrizketaren ordez konfrontazioa nahi dutela salatu du Urkulluk
Lehendakariak azpimarratu du Kontzertu Ekonomikoa ez dela "pribilegioa", "aldebakarreko arriskua" suposatzen duen "erakundeen arteko ituna" baizik.
2015/10/29 - 12:35
Kontzertu Ekonomikoaren defentsa berretsi du Legebiltzarrak
EAJk, PSE-EEk eta PPk testua adostu dute "solidarioa eta funtsezkoa" den sistema horren alde. EH Bilduk zuri bozkatu du, eta UPyDk, kontra.
2015/10/21 - 14:51
Eudelek eta Jaurlaritzak 'gogor' defendatuko dute Kontzertu Ekonomikoa
Udalek eskumenak garatu ahal izateko, Espainiako Gobernuarekin “akordio politiko eta ekonomiko” horri eustea oso garrantzitsua dela azpimarratu du Imanol Landa Eudeleko presidenteak.
2015/10/20 - 14:06
Barkos: 'Kontzertua beste erkidego batzuetara esportatu liteke'
Uxue Barkosen ustez, Nafarroaren Kontzertu ekonomikoa beste erkidego batzuetara zabaltzeko 'eredu bikaina da'. Adibide bezala, Kataluniaren kasu jarri du Nafarroako presidenteak.
2015/10/20 - 12:26
Barkos: 'Itun ekonomikoa pribilegio gisa marraztea lotsagabekeria da'
Foru Erkidegoko presidenteak nabarmendu duenez, Nafarroako Itun Ekonomikoa 'eredu bikaina' da beste erkidegoentzat, 'guztiz bideragarria' delako.
2015/10/16 - 15:12
Urkullu: 'Batzuek gehiegi gastatu zuten, Euskadik ez'
Lehendakariaren hitzetan, Kontzertua zalantzan jarri duten Estatuko buruzagiek hobe lukete Euskadiren "kudeaketa erantzulearen kultura" bere egin.
2015/10/11 - 14:11
Gonzalez: 'Kupoaren gaineko akordio falta konpondu behar dugu'
Cristina Gonzalez Arabako PSEko idazkari nagusiak azaldu duenez, 2007az geroztik Kupoa kalkulatu gabe dago, Madrilgo Gobernua eta Eusko Jaurlaritza ados jartzen ez direlako.
2015/10/10 - 16:37
Txiki Benegasen 'akordioaren politika' aldarrikatu du Pedro Sanchezek
Irailean hil zen Benegas. Larunbat honetan hainbat alderdikide, lagun eta senitarteko bildu dira Kursaalen, omenaldia egiteko.
2015/10/10 - 13:42
Pastor: 'PSOEko zenbait buruzagik hanka sartu dute kupoarekin'
PSE-EEko Legebiltzarreko bozeramaileak uste du ''ezjakintasunagatik'' izan dela. ''Errudunak bilatzen dituzte eta behar ez den tokian jartzen dute fokua'', gaineratu du.
2015/10/09 - 22:45
Ortuzar:'Franco bera ere ez zen ausartu Kontzertu Ekonomikoa kentzera'
"Kontzertu Ekonomikoa euskal herritarren eta botere zentralaren arteko ituna da. Itun hori hausten bada, dena hautsiko da”, ohartarazi du Ortuzarrek tokiko telebista batean egindako elkarrizketan.
2015/10/09 - 09:11
Gobernua EAEko eta Nafarroako foru erregimenaren alde atera da orain
Espainiako Exekutiboak ukatu egin du pribilegio izatea. Ogasun Ministerioak agiria igorri du EAEko eta Nafarroako sistemak kritikatu dituzten erkidegoei erantzuteko.
2015/10/07 - 12:17
Urkullu: 'Ez dugu Kontzertuaren aldebakarreko aldaketarik onartuko'
Lehendakariaren hitzetan, finantza sistema hori "historikoa, legezkoa, eraginkorra eta adostutakoa" da, eta moldatzea "lerro gorri guztiak gainditzea da".
2015/10/07 - 09:59
EAEren eta Nafarroaren 'pribilegioak' kritikatu dituzte erkidegoek
Gainerako erkidego eta hiri autonomoen oharrak eta kexak txosten batean jaso ditu Cristobal Montorok zuzentzen duen Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak.