Kuba
2021/04/19 - 22:55
Miguel Diaz-Canel izango da Kubako Alderdi Komunistaren lehen idazkaria
Kubako Alderdi Komunistaren 8. Kongresuak Miguel Diaz-Canel presidentea aukeratu du alderdiko lehen idazkari nagusi. Kongresu honen hasieran kargua utzi zuen Raul Castroren lekua hartu du.
2021/04/17 - 16:55
Raul Castrok Kubako Alderdi Komunistako lehen idazkari izateari utzi dio
"Lortutakoarekin pozik, eta aberriaren etorkizunean konfiantza dudala noa", ziurtatu du Raul Castrok. "Aberria, iraaultza eta sozialismoa defendatzeko. Gora Kuba librea! Gora Fidel!", aldarrikatu du.
2021/04/17 - 14:24
Raul Castrok Kubako Alderdi Komunistako buru izateari utziko dio
Castro pozik agertu da herrialdeko zuzendaritza "prestatutako buruzagi talde bati" utzi diolako, besteak beste, Miguel Diaz-Canel Kubako egungo presidenteari. Bera izan daiteke ordezkatzailea.
2021/03/22 - 10:22
Venezuelak Kubako Soberana 02 eta Abdala txertoen entseguetan parte hartuko du
Venezuelak Kubako Soberana 02 eta Abdala txertoen proiektuen 60.000 dosi jasoko ditu apirileko lehen astean, txerto horien saiakuntza klinikoen azken fasean parte hartzeko.
2021/03/07 - 21:37
Kubak covid-19aren aurkako txertoa doan jartzea eskaini die turistei
Soberana 02 Latinoamerika osoan III. fasean aurrera egin duen lehen txertoa da, eta hori harrotasuna da Kubako zientziarientzat, Dagmar Garcia Finlay institutuko ikerketa-zuzendariak azaldu duenez.
2021/03/04 - 21:47
Zenbait tokitan hasi dira txertoen turismoa eskaintzen
Oporretan joan eta, bide batez, txertoa jaso. Txertoaren turismoa martxan da. Dubain, Kuban edo Floridan horretarako aukera dago. Prezioak 50.000 eurora arte doaz.
2021/01/31 - 21:20
Kubak lau txerto proiektu propio martxan ditu, nahiz eta Trumpen politika oztopo izan
Abdala, Mambisa eta Soberana 01 eta 02 dira hautagaiak. Datozen hilabeteetan txerto autoktonoaren 100 milioi dosi ekoizteko asmoa du Karibeko herrialdeak.
2021/01/12 - 09:18
Kuba terrorismoa babesten duten herrialdeen zerrendan sartu du berriro AEBk
1962tik 2005era, Barack Obamak bi herrialdeen arteko harremanei hasiera eman zien arte, zerrenda horretako parte izan zen Kuba.
2020/12/02 - 19:32
Joseba Sarrionandiak 'Gauzak direna balira' liburu berria argitaratu du
Donostian aurkeztu dute liburua, eta aurreneko aldiz Sarrionandiak berak hartu du parte aurkezpenean, herenegun Habanan grabatu zuen bideo baten bitartez.
2020/12/02 - 10:37
Igor Yebra dantzaria Montevideoko Ohorezko Hiritar izendatu dute
2018ko otsailean heldu zen bertara, Julio Bocca argentinarra Sodre Ballet Nazionalean ordeztera, eta abendura arte egongo da bertan lanean.
2020/11/26 - 15:41
Latinoamerikako ezkerreko presidenteen artean oso maitatua zen Maradona
Oso gertuko harremana izan zuen Diego Armando Maradonak Fidel Castro, Hugo Chavez edo Nicolas Madurorekin.
2020/10/10 - 20:49
AEB Kubaren aurka aplikatzen ari den blokeoa salatu dute Bilbon
"Donald Trumpen ankerkeriarekin blokeoa aplikatu duen presidenterik ez da izan sekula", ohartarazi dute.
2020/10/08 - 11:06
Delta urakanak kalte materialak eta uholdeak utzi ditu Mexikon, baina ez da inor hil
Mexikoko hego-ekialdean dagoen Yucatan penintsulak Delta urakan arriskutsuaren kolpea jaso du, eta kalte materialak eta uholdeak utzi ditu. Dena dela, ez da inor hil urakanaren eraginez.
2020/10/07 - 12:06
Delta urakanari aurre egiteko neurriak hartu dituzte Mexikon
Ordu gutxi geratzen dira 4. mailako urakan arriskutsua Quintana Roo estatuko kostaldera (Karibea) iristeko, eta bertako agintariek prebentzio neurriak hartu dituzte herritarrak babesteko.
2020/09/02 - 11:16
Etxeratze agindua ezarri dute Habanan koronabirus kasuek gora egin ostean
Gobernuak ezarri dituen neurri murriztaileen artean, etxeratze agindua, hiritik irteteko debekua eta isun handiak daude.
2020/08/14 - 15:30
Zazpi herrialdetako eskoletako 13 film labur izango dira Zinemaldiko Nesten
Nesteko aurtengo edizioan Ameriketako Estatu Batuetatik datozen hiru film labur emango dituzte, eta gainerakoak Argentina, Alemania, Erresuma Batua, Kuba eta Indiako eskoletatik etorriko dira.
2020/07/01 - 10:22
Europar Batasunak 15 herrialderentzat ireki du kanpoko muga
Lehendabiziko fasean, Txina edo Marokoko bidaiariek sarrera baimenduta izango dute; estatubatuarrek eta errusiarrek, berriz, galarazita. Zerrenda bi astean behin berrikusiko dute.
2020/06/29 - 19:32
Europar Batasunak 15 herrialderi irekiko die muga uztailaren 1ean
Herrialde ezberdinetako osasun egoera kontutan hartuta egin dute zerrenda eta bi astean behin berrikusiko dute balizko egokitzapenak egiteko.
2020/06/09 - 12:45
Kubara itzuli dira Lonbardiara koronabirusaren aurka borrokatzera joandako medikuak
Koronabirusak gogorren astindu zuen guneetako batera joandako 52 osasun-langile kubatarrak etxera itzuli dira.
2020/04/26 - 20:41
200 mediku eta erizain bidali ditu Kubak Hego Afrikara COVID-19aren kontra laguntzeko
Pandemia hasi zenetik ia 1.500 espezialista bidali ditu Kubak 21 herrialdetara: Italiara, Catarrera, Mexikora, Hondurasera, Venezuelara, Haitira eta Jamaikara, besteak beste.