lab sindikatua
2025/05/09 - 09:47
Albiste izango dira: Leon XIV.a aita santu berria, Hezkuntzako negoziazio mahaia eta euriborraren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 21:55
Sindikatuek Hezkuntzaren proposamena errefusatu dute eta beste bat espero dute ostiralerako
Gauzak horrela, sindikatuek datorren astean, maiatzaren 12tik 16ra deituta dauden greba egunei eusten diete. Hezkuntza ez unibertsitarioko 27.000 irakasle daude grebara deituak.
2025/05/08 - 14:51
Hezkuntzako sindikatuak ez dira oso baikor agertu gaurko bileran, eta grebei eutsi diete
STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek ziurtatu dute "negoziatzeko borondatea" badutela, baina "eszeptizismo handiarekin" doazela eta datorren aste osoan hezkuntza publikoan deitutako "greba dinamikarekin" jarraituko dutela.
2025/05/08 - 09:44
Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazio mahaia, Manchester - Athletic eta konklabearen bigarren eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 07:00
Hezkuntza Saila eta sindikatuak berriro bilduko dira gaur, beste bost greba egun deitu berritan
Bilera 15:00etan hastekoa da, baina azken negoziazio mahaiaren hasiera asko atzeratu zen. Lehentxeago, hezkuntzako sindikatuek (Steilas, LAB, ELA eta CCOO) elkarretaratzea egingo dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, 11:30ean.
2025/05/07 - 13:06
Pedrosa sailburuak uste du akordioa posible dela, "guztion lehentasuna ikasleen arreta hobetzea bada"
Sindikatuek EAEko unibertsitatez besteko hezkuntza publikoan deitutako bost greba egunak direla eta, Hezkuntza sailburuak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin du.
2025/05/07 - 10:45
Hezkuntzako sindikatuak mesfidati, Sailak egin asmo dien proposamen berriaren aurrean
Steilas, LAB eta ELA sindikatuak estu hartu dute Jaurlaritza bileraren deialdia eta proposamenaren gakoak hedabideen bitartez jakinarazteagatik. Are gehiago, LABek aztertuko du negoziazio mahaian parte hartuko duen.
2025/05/06 - 14:38
Hau da Hezkuntza Sailak EAEko sindikatuei helaraziko dien proposamena ostegun honetako negoziazio mahaian
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak mahai negoziatzailea deitu du datorren ostegunerako, maiatzaren 8rako. Bertan, proposamen berria jarriko die mahai gainean sindikatuei Gasteizeko Gobernuak. "Proposamen berri, bideragarri eta on bat", esan du sailburuak.
2025/05/01 - 16:17
Manifestazio jendetsuak Euskal Herri osoan Maiatzaren 1ean
Sindikatuek aldarrikapenez bete dituzte Euskal Herriko kaleak Maiatzaren Lehenean. ELAk eta LABek, deialdi bereizietan; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatu dira.
2025/05/01 - 16:10
Sindikatuek aldarrikapenez bete dituzte Euskal Herriko kaleak Maiatzaren Lehenean
ELAren eta LABen kasuan, deialdi bereiziak egin dituzte; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatu dira. Manifestazio nagusiak Bilbon izan badira ere, sindikatuak hiriburu guztietan atera dira kalera protestan.
2025/05/01 - 07:00
ELAk eta LABek "soldatak hemen erabakitzea" eskatuko dute gaur, eta CCOOk eta UGTk "eskubideak babestea"
Sindikatuek Euskal Herriko kaleak aldarrikapenez beteko dituzte Maiatzaren Lehenean, ELAren eta LABen kasuan, deialdi bereizietan; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatuko dira.
2025/04/24 - 11:54
Arroyo: ''Armagintzaren aldeko apustua onartezina da ikuspegi etikotik, politikotik eta ekonomikotik''
"Orain arte trantsizio ekosozialaz ari ginen eta orain armak ekoizteaz ari gara. Fribolitatea da pentsatzea gerra prestatzen direla eta gero ez direla egiten", adierazi du LABen koordinatzaile orokorrak.
2025/04/15 - 14:28
LABek salatu du Osalanen ikastaroetan "jarrera matxistak, arrazistak eta antisindikalak" izan direla
Bere aldetik, Enplegu Sailak azaldu du auzian nahasitako irakaslea kanpoko enpresa bateko langilea dela, eta zereginetatik kendu dutela gertatutakoa argitu arte.
2025/04/14 - 22:39
Greba deitu dute Nafarroako Volkswagen lantegian apirilaren 28rako, lan-baldintzek "okerrera" egin dutelako
ELA, LAB eta CGT sindikatuen hitzetan, lantegiko autoentzako kako edo olagarro berria da horren arrazoi nagusia. "Esan dezakegu NOPLOIko teknikariak harritu egin zirela fase batzuetan hartu behar ditugun postura behartu eta penagarriak direla eta", ohartarazi dute.
2025/04/14 - 13:46
Nafarroako langileentzat gutxieneko soldata eta lan marko propioa aldarrikatu dituzte Iruñean
ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta HIRU sindikatuek manifestazioa egin dute astelehen honetan, CEN patronalaren egoitzatik abiatuta, UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroarako gutxieneko soldata propioa negoziatzeari uko egin izana salatzeko.
2025/04/10 - 14:15
Sindikatuek iragarri dute 5 greba egun gehiago egingo dituztela euskal hezkuntza publikoan, maiatzerako
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek beste bost greba egun iragarri dituzte, maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako.
2025/04/08 - 18:05
Sei greba egun deitu dituzte Aste Santurako Avanza autobus konpainiako Gipuzkoako zerbitzuetan
Apirilaren 16tik 22ra izango dira lanuzteak. ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek adierazi dute Aste Santurako mobilizazioak deitzearen helburua "zarata gehiago" ateratzea dela, euren aldarriak entzun daitezen.
2025/04/08 - 17:36
Confebaski edozein laguntza ken diezaion eskatu dio LABek Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatu ezean
LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Confebaski edozein babes politiko, instituzional eta material ken diezaion, diru publikoa eta onura fiskalak barne, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa (LGS) negoziatzera eseri ezean, eta "bizkarroi" gisa jokatzen jarraitzen badu.
2025/04/08 - 15:41
Hezkuntza Sailarekin gerturatzerik ez, eta mobilizazio gehiago egitea erabaki dute sindikatuek
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek prentsaurrekoa deitu dute ostegunerako, eta bertan iragarriko dituzte "mobilizazio-dinamikaren ondorengo urratsak". Haizea Arbide Steilasen ordezkariak aitortu duenez, "ez da baztertzen greba gehiago deitzea".
2025/04/04 - 18:46
Eredu sozial eta ekonomikoa modu integralean, sakon eta patxadaz aztertzeko deia egin du EH Bilduk
EH Bilduk eztabaida ekonomiko paraleloak "osotasunean" aztertzeko osoko bilkura monografikoa proposatu du Legebiltzarrean. Arroyok (LAB) esan du langileentzat garrantzitsu diren gaiak jarri direla agendan, baina ez du Jaurlaritzaren politika publikoetan formez haragoko aldaketa sakonik ikusten.