Lander Martinez Hierro
2020/02/27 - 17:47
Lander Martinezen ibilbide politikoa
Ahal Dugu Euskadiren hirugarren idazkari nagusia izan da. 2 urte egin ditu ardura horretan.
2020/02/27 - 15:23
Alonsoren eta Martinezen dimisioek hankaz gora jarri dute Euskadiko kanpainaurrea
Martinezena astebetean euskal politikan izan den bigarren dimisio esanguratsua izan da. Astelehenean utzi zuen Euskadiko PPren idazkaritza nagusia Alfonso Alonsok.
2020/02/27 - 15:14
Miren Gorrotxategiren hautagaitzak irabazi ditu Ahal Dugu Euskadiren primarioak
Gorrotxategiren taldeak, Irun eta Durangoko ereduei jarraituta, EH Bildurekin eta PSErekin alternatiba progresista bat eraiki nahi du.
2020/02/27 - 12:16
Lander Martinezek dimisioa eman du Podemos Euskadiko idazkari nagusi gisa
"Pauso bat atzera" egitea erabaki duela azaldu du, Miren Gorrotxategik lehendakarigai izatea lortu eta gero.
2020/02/27 - 12:05
Lander Martinezek dimisioa eman du Podemos Euskadiko idazkari nagusi gisa
"Alde batera pauso bat" egitea erabaki duela azaldu du, Miren Gorrotxategik, Rosa Martinez bere hautagaiari gailenduta, lehendakarigai izatea lortu eta gero.
2020/02/25 - 11:59
Lander Martinez: ''Carlos Iturgaizi Euskadi ez zaio axola''
Lander Martinez kezkatuta agertu da Carlos Iturgaizek Voxekin erakutsi duen gertutasunarekin. Martinezek uste du Estatura begira ari dela.
2020/02/24 - 11:58
Iturgaitzen izendapenak ''polarizazioa eta tentsioa'' dakarrela uste du Martinezek
Lander Martinezek uste du Iturgaitzek "iraganera itzultzea" dakarrela, eta horrek "polarizazioa eta tentsioa" ekarri ditzakeela.
2020/02/22 - 16:16
Monederoren babesa jaso du Gorrotxategik, Podemos Euskadiren lehendakarigai izateko
Rosa Martinezek Podemosen proiektuarekin ez zuela "jarrera irmoa" izan adierazi du Monederok, eta Gorrotxategik, berriz, "kritika askori aurre eginez", beti egitasmoa babestu duela azaldu du.
2020/02/18 - 12:35
Lander Martinezek lehendakariaren ''sentsibilitate eta lidergo falta'' kritikatu ditu
Lander Martinezek nabarmendu du luizia "arduragabekeria administratibo kate baten" emaitza dela.
2020/02/16 - 20:13
Rosa Martinez, "Euskadin ezkerreko alternatiba bat" osatzearen alde
Lander Martinez alderdiko idazkari nagusiak lagunduta, barne-hauteskundeetarako hautagaia militantziarekin elkartu da Bilboko Etxebarria parkean.
2020/02/15 - 14:22
Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa "tamalgarria" izaten ari dela esan du Martinezek
"Airearen eta uraren kalitatearen inguruan gezurretan" bost egun eman dituztela salatu du Podemos Euskadiko idazkari nagusiak. "Ez dugu horrelako Gobernurik merezi", erantsi du.
2020/02/14 - 11:43
Uriarte: ''Lander Martinezek ezetz esan dio Gorrotxategiren proposamenari''
Roberto Uriarte diputatuak, 'Egun on Euskadi' saioan izandako elkarrizketa batean, adierazi du Miren Gorrotxategi indarrak batzea saiatu dela, baina Rosa Martinezen hautagaitzak errefusatu duela.
2020/02/07 - 16:52
Miren Gorrotxategik Rosa Martinezi bere hautagaitza osatzea proposatu dio
Gorrotxategik bere hautagaitzak "militantzia sektore garrantzitsua" ordezkatzen duela eta "batasunaren zein integrazioaren aldeko apustua" egiten duela azaldu du.
2020/02/05 - 15:02
Gorrotxategi Martinezekin lehiatuko da Podemos Euskadiren lehendakarigaia izateko
Gorrotxategi Podemosen Euskadiko egungo exekutibaren sektore kritikoaren barruan kokatzen da, eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagiaren gertukotzat jotzen dute.
2020/02/05 - 13:27
Lander Martinez: ''Legealdi honi oraindik denbora geratzen zaio''
Lander Martinezek adierazi duenez, ez du ulertzen hauteskundeak aurreratzeko Urkulluk duen presa, "oraindik mahai gainean proiektu garrantzitsuak daude eta".
2020/01/26 - 19:11
Lander Martinezek ez du baztertzen lehendakarigai izatea
EAEko hauteskundeak maiatzaren 24an edo 31n izan daitezkeela uste du Ahal Dugu Euskadiren idazkari nagusiak.
2020/01/24 - 11:54
Ahal Dugu Euskadik hauteskundeak aurreratzeko "aukera nahiko errealista" ikusten du
Martinezek dio presoak hurbiltzea "positiboa" dela, eta Madrilgo PPren "jarrera" salatzen du, "etekin politikoak" bilatzen dituelako.
2020/01/21 - 12:38
Elkarrekin Podemosek uste du maiatza amaieran izango direla EAEko hauteskundeak
Horrez gain, PSE-EEk EH Bildurekin eta Podemosekin Irunen lortutako aurrekontu ituna 'esperientzia interesgarria' dela uste du Lander Martinezek.
2019/12/27 - 12:25
Martinez: 'Pentsaezinak ziren neurriak atera dizkio Podemosek Eusko Jaurlaritzari'
Podemos Euskadiko idazkari nagusiak "estatu plurinazionala" aitortuko duen gobernu berri bat aldarrikatu du Espainian.
2019/12/09 - 14:52
Krisiari aurre egiteko neurri sozialak ekarri dituela dio Elkarrekin Podemosek
Koalizio moreak dio bere ekarpenek Jaurlaritzaren dirukontuen kontinuismoa hautsi dutela eta 201 milioi horiek sekula ez bezalako akordioa direla.