Langileen Nazioarteko Eguna
2025/05/01 - 21:18
EHKSren manifestazioa, ''gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka''
Milaka lagun bildu dira Bilboko Kale Nagusian egin duten manifestazioan. Agintariek herritarrak gerrara eraman nahi dituztela salatu, eta Pedro Sanchezen gobernuari esan diote babesa ematea gerra babestea dela.
2025/05/01 - 16:50
Kapitalismoaren aurrean eskubide sozialak defendatzea ezinbestekotzat jo dute Baionako manifestazioan
Horren harian, errenta duinak aldarrikatu eta gizonek eta emakumeek pareko soldatak izateko eskatu dute Baionan CFDT, CGT, FSU, LAB, USL eta Solidaires sindikatuek deitutako manifestazio bateratuan. Hendaian eta Maulen ere egin dituzte aldarrikapenak.
2025/05/01 - 16:17
Manifestazio jendetsuak Euskal Herri osoan Maiatzaren 1ean
Sindikatuek aldarrikapenez bete dituzte Euskal Herriko kaleak Maiatzaren Lehenean. ELAk eta LABek, deialdi bereizietan; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatu dira.
2025/05/01 - 16:15
Ultraeskuindarren politiken aurrean eskubideak defendatzeko deia egin du UGT Euskadik
Tximi Lopez UGT Euskadiko Kudeaketa Batzordeko presidenteordeak ultraeskuineko politikak salatu ditu, "gure lan baldintzei eta gure eskubide ekonomiko eta sozialei erasotzera etorri direlako".
2025/05/01 - 16:10
Sindikatuek aldarrikapenez bete dituzte Euskal Herriko kaleak Maiatzaren Lehenean
ELAren eta LABen kasuan, deialdi bereiziak egin dituzte; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatu dira. Manifestazio nagusiak Bilbon izan badira ere, sindikatuak hiriburu guztietan atera dira kalera protestan.
2025/05/01 - 16:04
CCOO EAEn gutxieneko soldata propio baten alde borrokatuko da, Confebask ''arduragabe'' baten aurrean
Loli Garcia Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak EAEko patronalaren jarrera salatu du negoziatzeari uko egiteagatik: "Bere betebeharrari muzin egin dio".
2025/05/01 - 14:44
Gastu militarra igotzeak murrizketa sozialak ekarriko dituela ohartarazi du ELAk
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak batez ere bi mezu nabarmendu ditu Maiatzaren Leheneko hitzaldian. Batetik, mezu antimilitarista eman du, "eskubide sozialak bai, tankerik ez" esanez, eta bestetik, "gutxieneko soldata hemen" erabakitzeko eskatu du.
2025/05/01 - 14:40
LABek sinadurak bilduko ditu Langile Estatutua aldatzeko, bertoko agintariek gutxieneko soldata arau dezaten
Igor Arroyo LABeko idazkari nagusiak adierazpenak egin ditu Bilboko manifestazioa abiatu aurretik. Nabarmendu duenez, gutxieneko soldata hemen erabakitzea dute helburu, eta horretarako bi bide erabiliko dituzte: negoziazio kolektiboa eta gaur abiatu duten sinadura bilketa.
2025/05/01 - 13:56
Gutxienez 212 pertsona atxilotu dituzte Istanbulen, maiatzaren 1eko manifestazioa egiten saiatzeagatik
Maiatzaren Lehenaren alde Istanbulgo Taksim plazan elkarretaratze batean parte hartzen ari zirenean atxilotu dituzte. Plaza enblematikoa da Turkiako langileen mugimenduarentzat, baina Gobernu islamistak debekatu egin du bertan manifestazioak egitea.
2025/05/01 - 07:00
ELAk eta LABek "soldatak hemen erabakitzea" eskatuko dute gaur, eta CCOOk eta UGTk "eskubideak babestea"
Sindikatuek Euskal Herriko kaleak aldarrikapenez beteko dituzte Maiatzaren Lehenean, ELAren eta LABen kasuan, deialdi bereizietan; CCOO eta UGT, aldiz, batera mobilizatuko dira.
2025/04/08 - 17:36
Confebaski edozein laguntza ken diezaion eskatu dio LABek Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatu ezean
LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Confebaski edozein babes politiko, instituzional eta material ken diezaion, diru publikoa eta onura fiskalak barne, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa (LGS) negoziatzera eseri ezean, eta "bizkarroi" gisa jokatzen jarraitzen badu.
2024/09/10 - 10:25
Etxeko langileentzat, eskubide berriak: doako osasun-azterketak eta lan-arriskuak ebaluatzea
Halaber, Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen errege-dekretuak indarkeria eta jazarpen egoeretan jarduteko protokoloa aurreiskusten du etxeko langileentzat.
2024/09/09 - 16:02
Lan Ministerioak kontratazioan hobariak proposatu dizkie enpresa txiki eta ertainei, lan-astea murritz dezaten
Uda ostean egindako lehen bileran akordiora biltzeko proposamena egin dio Ministerioak patronalari. Estatuko Lan Idazkaritzaren arduradunaren ahotan, erantzun "positiboa" eman dute alde guztiek, eta akordioa erdietsiko dutelakoan dago gobernua.
2024/09/09 - 10:22
Lan astea 37,5 ordura murrizteko negoziazioei berrekingo diete gaur Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek
Uda aurretik egindako azken bileran, patronalak "malgutasuna" eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta gaurko hitzorduan, espero da malgutasun horri bide emango lioketen proposamenak aurkeztuko dituela Lan Ministerioak.
2024/07/22 - 14:10
Aranburu (LAB): ''1.600€-ko gutxieneko soldata bultzatzeko eskatu diogu lehendakariari''
Garbiñe Aranburu sindikatuko koordinatzaile nagusia eta Xabier Ugartemendia sindikatuko Zerbitzu Publikoetako arduraduna izan dira Ajuria Enean, Imanol Pradales lehendakariak eragile sozialekin hasitako bilera-sortaren baitan.
2024/05/03 - 01:02
SAT sindikatuko bozeramailea atxilotu dute Iruñean, epaiketa baten data jakinarazteko
Atxilotua Oscar Reina da, Andaluziako Langileen Sindikatuko bozeramailea. LABek gogor salatu du "Poliziaren ekintza honen forma eta mamia", eta uste du "lawfare patronala" dela.
2024/05/01 - 23:23
Hiru pertsona identifikatu dituzte Donostian, lokal bat okupatzen saiatu direnean
Jardun Koordinadorak hartu du bere gain ekintza. Azaldu duenez, Maiatzaren Leheneko manifestazioaren amaieran ahalegindu dira Alde Zaharreko lokal bat okupatzen.
2024/05/01 - 22:43
Gutxienez 45 pertsona atxilotu dituzte Parisen, Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan
Dozenaka atxiloketa izan dira gaur Frantzian, Maiatzaren Lehenaren harira deitutako mobilizazioetan. Liskar larrienak Parisen izan dira: gutxienez 45 pertsona atxilotu dituzte han.
2024/05/01 - 21:05
''Gerraren eta austeritatearen aurrean nazioarteko langile boterea'' aldarrikatu du EHKSk
Bizkaiko hiriburura eraman du bere aldarrikapena EHKS kolektiboak Maiatzaren Lehen honetan, eta milaka gazte batu dira protestara, "langile mugimenduaren tradizio iraultzailea aitortzeko eta instituzioetatik kanpo langile boterea eraikitzea aldarrikatzeko".
2024/05/01 - 20:02
Soldata igoera, frantziarren aldarrikapen nagusia Maiatzaren 1ean
Frantziako sindikatuek Macronen aurkako beste protesta bat egin dute maiatzaren 1ean. Erretiroaren erreformaren aurkako protesten ostean, aurten soldata igoera eskatu dute sindikatuek.