Larrialdi Klimatikoa
2021/11/13 - 00:13
COP26 luzapenean sartu da, eta akordiorako zirriborro berri bat aurkeztuko dute larunbat honetan
Goi-bilera klimatikoak aurreikusitako hamabostaldia baino gehiago luzatzea ez da albiste. Negoziazioan oztopo nagusiak garapen bidean dauden estatuen finantziazioa, ikatza baztertzeko bide-orria eta erregai fosilen diru-laguntzak dira.
2021/11/12 - 17:31
Nola eragingo diote zabortegiek larrialdi klimatikoari?
Nestor Etxebarria ikerlariak emango du erantzuna.
2021/11/12 - 15:31
Urkulluk klimaren aldeko konpromisoa agertu du; EH Bilduk, berriz, porrota egotzi dio
Mikel Oterok Iñigo Urkulluri leporatu dio lehendakaria denetik berotegi efektuko gasen emisioa ez dela murriztu eta larrialdi klimatikoari behar bezala aurre egiteko deia egin dio. Lehendakariak ordea gogoratu du euskadik europaren aitortza jaso duela ingurumen alorrean egiten ari den lanagatik.
2021/11/12 - 15:26
Ekintzaile taldeek gogoratu dute COP26ko testuak marra gorri guztiak gainditzen dituela
Glasgown protestan dabiltzan guztion ahoetan esaldi bera entzun daiteke egunotan: ez da nahikoa adostutakoa eta ez dira nahikoak hartutako neurriak.
2021/11/12 - 15:22
Negoziazio gogorrak izaten ari dira COP26an akordioa lortzeko
Oraindik negoziatzen jarraitzeko epe tarte txiki bat dute gauera arte. Azkena zabaldu den zirriborroan ikatza eta beste erragai fosilak atzean uzteko helburuaz dirulaguntza publikoak kentzea aurreikusten da.
2021/11/12 - 13:18
Konfinamenduaren eraginez, hobera egin dugu larrialdi klimatikoaren aurkako borrokan?
Ibaizabal Ikastolako Naiak eta Kattalinek egin dute galdera; Ibon Galarraga ikerlariak erantzun du.
2021/11/12 - 13:11
Zergatik aldatzen da klima, kutsaduraren ondorioz?
Ibon Galarraga ikerlariak du erantzuna.
2021/11/12 - 12:47
Zer eragin izango du gure kostaldean itsasoaren mailaren igoerak?
Elisa Sainz de Murieta ikerlariak erantzun du.
2021/11/12 - 12:37
Noraino igoko da itsasoaren maila gure hondartzetan?
Ibaizabal Ikastolako Aetz gazteak egindako galderari Elisa Sainz de Murieta ikerlariak eman dio erantzuna.
2021/11/12 - 11:27
COP26ko akordiorako azken zirriborroak leundu egin ditu aurrekoak jasotzen zituen konpromiso batzuk
Azken zirriborro honen arabera ez dago, idatziz behintzat, erregai fosilak diru publikoz finantzatzeari uzteko inolako konpromisorik. 8 orrialde eta 94 artikulu ditu zirriborroak, eta lurra gehienez ere 1,5 ºC berotu dadin lortzeko neurri eta konpromisoak biltzen ditu.
2021/11/12 - 11:00
Arantxa Tapia: "Energia enpresak dira lehen interesatuak deskarbonizazio prozesuaren parte izateko"
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren esanetan, kutsatzaile handienak izan diren energia enpresek urrats handiak egin dituzte deskarbonizazio helburuetara egokitzeko, bai baitakide estrategia horrekin bat egiten ez badute, desagertu egingo direla.
2021/11/11 - 22:28
Egun baten faltan isuri eta finantziazio helburuak hobetzeko saiakera, COP26 goi-bileran
Finantziazioa areagotzeko eskatu die goi-bilerako presidenteak herrialde aberatsei; izan ere, diru nahikorik gabe, estatu pobreek ezingo dutelako klima aldaketaren eragina arindu, egokitu edo biziraun.
2021/11/11 - 20:33
Antartika urtu daiteke?
Maialen Martija Euskalmeteko koordinatzaileak erantzun du ez dagoela egoera hori epe laburrean eman daitekeen adierazlerik.
2021/11/11 - 18:02
2030erako hiri barruko garraio publikoa erregairik gabekoa izatea proposatu du Eudelek
Euskadiko Udalen Elkarteak ingurumenaren aldeko hainbat konpromiso jarri ditu mahai gainean, baina udalen esku egongo da proposamen horiek betetzea edo ez.
2021/11/11 - 17:24
Nola dakite meteorologoek zer eguraldi egingo duen?
Margot Erdoiza gazteak egin du galdera, eta Jon Saenz adituak eman dio erantzuna.
2021/11/11 - 17:10
Aldatu egin al da urtean botatzen duen elur-kopurua?
Victor Uriarteren galdera honi Maddalen Iza adituak eman dio erantzuna... Ikusi!
2021/11/11 - 17:04
Zergatik egiten du elurra lehen baino gutxiago? Horrela al da?
Maddalen Iza adituak azaldu digu gaia, gazte batzuek egindako galdera baten harira.
2021/11/11 - 15:03
Baleak eta fitoplanktona: eraginik al du larrialdi klimatikoan?
Ibaizabal Ikastolako ikasle batek egin du galdera, eta erantzuna Aitor Laza adituak eman dio.
2021/11/11 - 14:24
Lopez de Uralde: ''Konpromiso gehiago eta handiagoa behar da''
Lopez de Uralderen esanetan, urratsak nahi baino motelako ematen ari dira Glasgowen eta laguntzak ere ziurtatu gabe daude.
2021/11/11 - 08:07
Larrialdi klimatikoaren aurka borrokatzeko elkarrekin lan egitea adostu dute Txinak eta AEBk
Txina eta AEB dira berotegi efektua eragiten duten gas gehien isurtzen duten bi herrialdeak, eta mendea amaitzen denerako Lurra gehienez 1,5 gradu berotzea lortu behar dela azpimarratu dute.