Latinoamerika
2022/08/09 - 13:30
Kritika ugari eragin ditu Felipe VI.ak izandako jarrerak Gustavo Petro karguaz jabetzeko ekitaldian
Errege espainiarra izan zen jezarrita mantendu zen eta txalo egin ez zuen estatuburu bakarra Simon Bolivarren ezpata ekitaldira eraman zutenean. Hori dela eta, zenbait alderdik bere jarrera kritikatu dute.
2022/08/08 - 18:04
100.000 lagunen aurrean hitzeman du kargua Gustavo Petro Kolonbiako presidente berriak
Orain 200 urte Espainiarengandik independizatu zenetik, herrialdeak lehen presidente ezkertiarra du. Francia Marquez, auzo marjinal batean jaiotako emakume afro-amerikarra, izango da presidenteordea.
2022/08/08 - 00:38
Gustavo Petro Kolonbiako lehenengo presidente ezkertiarra karguaz jabetu da
"Jainkoari agintzen diot Kolonbiako Konstituzioa eta legeak leialki beteko ditudala", esan du Petrok Kongresuko presidentearen aurrean.
2022/08/03 - 10:20
EAEko biztanleria areagotuz joan da urtez urte, migrazioari esker
Azken 20 urteetan, EAEn jaiotako pertsonen kopuruak behera egin du urtez urte. Hala ere, populazioaren galera horri aurre egin ahal izan zaio migrazio-fluxuei esker.
2022/07/15 - 10:35
Gutxienez hiru adingabe hil eta bi zauritu dira Kolonbian, mendi-hegal bat behera etorri ostean
Luizia gertatu zenean, 22 haur zeuden lurperatu zuten ikastetxearen barruan. Antioquiako agintarien arabera, 17 adingabe onik erreskatatu dituzte.
2022/07/01 - 13:22
Ekuadorreko Gobernuak eta indigenek protestak amaitzea adostu dute erregaiaren jaitsiera berri baten ostean
Erregaien prezioa bost zentabo jaisteko konpromisoa hartu dute agintariek, Guillermo Lasso presidentearen gobernuak aste honetan bertan iragarri duen hamar zentaboko aurreko jaitsiera zabalduz.
2022/06/29 - 10:39
Venezuela zikloi tropikal baten etorrerarako prestatzen ari da
Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteorde exekutiboak azaldu duenez, zikloia ekialdetik sartuko da herrialdera, eta mendebalderantz egingo du, Sucre, Anzoategi, Nueva Esparta, Miranda, La Guaira, Aragua, Carabobo, Falcon, Zulia eta Caracas estatuak "zuzenean" kolpatuz.
2022/06/28 - 11:53
Ekuadorko Gobernuak eta indigenek elkarrizketa hasi dute protestei amaiera emateko
Bilera zazpi orduz luzatu da, eta Quitoko Boto Nazionalaren Basilikan egin da. Gobernuak egindako eskaintza ez du begi onez ikus indigenen mugimenduak eta bi aldeek gaur hizketan jarraitzeko erabakia hartu dute.
2022/06/27 - 11:24
Ekuadorko presidenteak gasolinen eta dieselaren prezioak jaitsiko dituela iragarri du
Guillermo Lassok iragarri du hamar zentabo murriztuko dituela izoztuta dauden erregaien prezioak. Neurri horren helburua Gobernuaren aurkako protesten eskaera nagusietako bat betetzea da.
2022/06/26 - 18:35
Ekuadorko presidentea kargutik kentzeko eskatu du emakume indigenak buru zituen martxa batek
Ekuadorko Asanblada Nazionalak 16:00etatik aurrera berrekingo dio (23:00ak Euskal Herrian) Guillermo Lasso kargugabetu ala ez erabakitzeko eztabaidari.
2022/06/24 - 13:39
12 egun igaro dira Ekuadorren indigenen protestak hasi zirenetik, eta aldeek hitz egin gabe jarraitzen dute
Ekuadorko Gobernuak salbuespen egoera ezarri du eta, hain justu, hori indargabetzea eskatzen dute komunitate indigenek elkarrizketari ekiteko. Mobilizazioetan, gutxienez lau pertsona hil dira.
2022/06/24 - 12:36
Mobilizazio handiek jarraitzen dute Ekuadorren, eta beste manifestari bat hil du Poliziak
Ekuadorko Nazionalitate Indigenen Konfederazioak eta beste erakunde sozialek deituta, manifestazioak egiten ari dira Latinoamerikako herrialdean, hamaikagarren egunez. Elkarteek hiru manifestari hil direla salatu dute.
2022/06/23 - 11:15
Hamargarren protesta eguna Ekuadorren
Bizitzaren kostu altuagatik hasitako protestek jarraitzen dute Ekuadorren, baita Poliziaren eta militarren errepresioa ere. Bitartean, Guillermo Lasso presidentearen eta Leonidas Iza buruzagi indigenaren artean ez dago elkarrizketarik. Radio Mia-Sonovision Digitalen irudiak.
2022/06/22 - 15:09
Bi pertsona hil dira bizitza kostu altuaren kontrako protestetan, Ekuadorren
Polizia eta militarrak manifestarien kontra egiten ari dira. Bizitza kostu altuaren eta Guillermo Lassoren politika ekonomikoen aurka protesta egiten ari dira indigenak.
2022/06/20 - 11:47
Gustavo Petrok irabazi ditu hauteskundeak, eta ezkerrak zuzenduko du Kolonbia lehen aldiz
Ezkerreko hautagaiak 700.000 botoko aldea atera dio Rodolfo Hernandez populistari presidentetza hauteskundeen bigarren itzulian.
2022/06/20 - 11:37
Gustavo Petro, Kolonbiako lehen presidente ezkertiarra
Itun Historikoa koalizioaren hautagaiak irabazi ditu hauteskundeak, 11.281.013 botorekin, bigarren itzulian uribismoaren babesa izan duen Rodolfo Hernandezi gailenduta. Gustavo Petro Kolonbiako historiako lehenengo presidente ezkertiarra izango da.
2022/06/17 - 02:02
Amazonasen desagertutako kazetari baten eta indigenista baten erailketa ikertzen ari da Brasil
Dom Phillips eta Bruno Araujo ekainaren 5ean desagertu ziren Vale do Javari eskualdean, eta astelehenean bi gorpu aurkitu zituzten zonaldean. Orain, Brasilgo Polizia Federala zenbait pertsona ikertzen ari da, bi susmagarri nagusiren aitortzaren ostean.
2022/06/11 - 21:34
10 urteko kartzela zigorra ezarri diote Jeanine Añez Boliviako presidente ohiari
Luis Arceren gobernua gustura agertu da Añez 'Golpe II' kasuagatik zigortu dutelako. 2019an Boliviako presidentzia bere gain hartu zuen Añezek, Evo Moralesek Estatu Kolpea salatu eta kargua utzi eta gero. Latinoamerikako 22 presidente ohik "esku-hartzeko" eskatu diote NBEri, AEEri eta EBri.
2022/06/11 - 16:30
Migrazio krisiari aurre egiteko ituna sinatu dute 20 herrialdek, Ameriketako Gailurraren ondoren
Estatu Batuetako Los Angeles hirian, 20 herrialderen arteko migrazio-itunak amaiera eman dio Ameriketako goi-bilerari. Bidenek Venezuela, Nikaragua eta Kubari ezarritako betoak baldintzatu du aurtengo gailurra.
2022/06/02 - 22:46
Zein herrialdek eskatzen dute oraindik covid pasaportea sartu ahal izateko?
Covid pasaportea ez da gehiago eskatuko Europar Batasunetik edo Schengen espaziotik Espainiara sartzeko. Gainerako herrialdeetako bidaiariek erakutsi egin beharko dute. Iragarpen honen ondoren, eta uda ate joka daukagula, beste herrialde batzuetan, eskatuko diguten edo ez jakin nahi izan dugu.