Lea Artibai
2018/09/30 - 16:30
1,6 milioi euro utzi ditu Loteria Primitiboak Lekeition
Ez da lehenengo aldia zozketa horrek saria Lekeition uzten duena, izan ere, 2014an 36 milioi euroko sari historikoa egokitu zen udalerri horretan.
2018/09/28 - 11:53
Lekeition ospatuko dute Ibilaldia maiatzaren 19an
Azkue ikastolak, iazko anfitrioiaren, Santurtziko ikastolaren, lekukoa hartu du. "Haratzago" lelopean, inbetsio berriei aurre egiteko baliabideak lortzea du helburu.
2018/09/18 - 22:34
Ertzaintzak Berriatuan gertatukoaren berregitea egin du
Baserritar bat tiroka hasi da goizaldean lapur talde baten kontra. Gazte bat Basurtuko ospitalera eraman dute zaurituta. Ertzaintzak baserritarra atxilotu eta gertatukoaren berregitea egin du.
2018/09/18 - 16:54
Gizon bat atxilotu dute Berriatuan beste bati tiro egiteagatik
Ertzaintzak gertaeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du. Antza, gertaerak droga lapurreta batekin zerikusia dauka.
2018/09/14 - 14:25
Langile bat hil da Ondarroan izandako istripu batean
Eraikuntzako behargina, argitu gabeko arrazoiak tarteko, laugarren solairutik erori da, materiala igotzen ari zenean.
2018/09/05 - 22:23
Potin errekorra, aurtengo Antzar Egunean
90 izan dira guztira, parte hartu duten koadrilak, eta inoiz baino emakume gehiago ibili da harrapatzaile lanetan, 24 guztira. Lehen aldiz izan dira baita ere gomazko antzarak naturalak baino gehiago.
2018/09/05 - 16:57
Antzar Eguna ospatzen ari dira Lekeition
Lekeitio San Antolin festetan murgildurik dabil. Gaur arratsaldean, antzarrak harrapatzen 90 pertsona saiatuko dira. Horietatik 56k gomazkoa erabiltzea erabaki dute.
2018/09/03 - 13:57
Moto-gidari bat hil da bart, Ispasterren izandako istripu baten ondorioz
Atzo gertatu zen istripua, 12:30 inguruan, BI-2238 errepidean. Moto-gidaria larri zauritu zen, ibilgailua bidetik aterata. Ospitalean zendu da, bart.
2018/08/10 - 18:32
‘Charlines’ droga-trafikatzaileen inguruko ikerketa Ondarroan hasi zen
Manuel Charlin droga trafikoaren kapoetako bat izan da 70eko hamarkadatik. Dena dela, 1990. urtean atxilotu zuten, eta 20 urte egin ditu espetxean droga-trafikoa eta dirua zuritzea leporatuta.
2018/07/10 - 20:57
Kaleka, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, aurkeztu dute
Jaialdia uztailaren 19tik 22ra bitartean egingo da eta bertan, munduko hainbat txokotako 22 konpainiak hartuko dute parte.
2018/06/26 - 18:31
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Ondarroan
Salaketa ekainaren 13an jarri zuen, eta Ertzaintzaren ikerketaren ondorioz, gizon bat inputatu eta epailearen esku utzi zuten. Epaileak gizona libre utzi zuen.
2018/06/24 - 18:30
Emakumeen aurreskua dantzatu dute Lekeition, udari ongietorria emateko
Aspaldiko ohitura berreskuratu dute horrela. Izan ere, 1682koak dira soka-dantza honen lehen aipamenak udal agirietan.
2018/06/19 - 17:33
Ondarroan sutea izan zen erakina bota egin beharko dute
Lau solairuko eraikinean Ortiz kontserba enpresako langileen pisuak ziren garai batean, baina urteak dira bertan inor bizi ez dela. Beheko solairuan lantoki txiki bat zuen atzo arte enpresak.
2018/06/19 - 13:46
Suhiltzaileek erabat itzali dute Ondarroako Ortiz kontserba fabrikako sua
Suteak kiskali egin du eraikina, baina oraingoz ezin izan dituzte kalte materialak kalkulatu, horren egitura aztertu behar baitute.
2018/06/19 - 12:44
Ondarroako suteak eragindako kalteak, egun argiz
Ortiz kontserba fabrika zena guztiz kiskalita geratu da bart gaueko sutearen eraginez. Sua zerk edo nork eragin zuen jakiteko ikerketa abian da.
2018/06/19 - 12:23
50 pertsona euren etxeetatik atera dituzte Ondarroan, sute baten ondorioz
Orain hutsik dagoen Ortiz kontserba fabrika zena da erretakoa. Inguruko etxebizitzetatik 50 bat familia atera behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
2018/06/19 - 11:51
Sute handi batek hutsik zegoen eraikin bat kiskali du Ondarroan
Ortiz kontserba fabrika zena da erretakoa. Inguruko etxebizitzetatik 50 bat familia atera behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
2018/06/13 - 12:45
84 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute Lekeitioko kaian
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Lekeitioko bizilaguna zen, eta baliteke uretara erori izana. Ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitzeko.
2018/05/30 - 20:51
Lekeitiok hartuko du igande honetan Euskal Eskola Publikoaren Jaia
"Zapran Gagoz" goiburupean bilduko dira igandean Lekeition, hezkuntza sistemaren "ardatza" eskola publikoa izan behar dela aldarrikatzeko.
2018/05/02 - 11:00
Txirrindulari bat zauritu da Lekeitio eta Ondarroa artean, auto batekin talka eginda
Txirrindularia (25 urte) helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.