Londres
2019/03/12 - 07:31
Ipar Irlandako mugaren inguruko berme erantsia adostu dute Mayk eta Junckerrek
Komunen Ganberak 'brexit'ari buruz asteartean egingo duen bozketaren bezperan, May lehen ministroak eta Europako Batzordeko presidenteak Ipar Irlandako mekanismoaren inguruko adostasuna lortu dute.
2019/03/05 - 20:31
Lehergaia zuten hiru pakete ikertzen ari da polizia Londresen
London City Airport eta Heathrow aireportuetan eta Waterlooko tren geltokian aurkitu dituzte paketeak. Gailu leherkor txikiak zeuden barruan.
2019/03/05 - 15:22
Hies gaitza zeukan gaixo bat sendatu egin da Londresen
Bigarren kasua da munduan, gaitz kronikoa dena sendatzea lortu duena. Ikerlarien arabera, kasu "bakarra eta berezia" da.
2019/02/11 - 07:36
Hil amaieran akordiorik ezean, 'brexit'aren beste bozketa bat proposatuko du Mayk
Orain arte egindako aurrerapenen berri eman behar du lehen ministro britainiarrak asteazken honetan. Berritasunik ez bada, mozio orokor 'neutroa' proposatuko du ostegunerako.
2019/01/31 - 08:21
Europar Batasunak baztertu egin du 'brexit'ari buruzko akordioa berriz negoziatzea
Michel Barnier EBko 'brexit'-erako negoziazioen buruak Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa kritikatu du, berak EBrekin negoziatutako akordioaren aurka egiteagatik.
2019/01/21 - 12:33
Bilboko Portua da 'brexit'aren aurrean ondoen prestatuta dagoena, ACBEren arabera
Bilboko Portuko Ontzi Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteak ziurtatu duenez, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak 'negozio bide' berriak irekiko ditu eta aukera horiei helduko die.
2019/01/13 - 15:42
Erresuma Batuan astearteko bozketaren ostean izan daitezkeen egoera posibleak
Erresuma Batuko Parlamentuak Londresek eta Bruselak EBtik irteteko lortu duten akordioari buruz bozkatuko du. Hona hemen Mayren garaipenaren edo porrotaren ondorio posibleak
2018/12/20 - 22:15
Gatwick aireportuko itxierak 100.000 lagun kaltetu ditu
Erresuma Batuko bigarren aireportua itxita dago atzo gauetik, inguruan zenbait dron ikusi zituztenetik. 765 hegaldi zeuden aurreikusita gaurko eta bertatik 110.000 lagun igaro behar ziren.
2018/12/14 - 09:49
Irlandako mugaren iruzurra
Europar Batasunak soilik adierazpen politiko bat eskaini diezaioke Theresa Mayri. Gerora, adierazpen horrek Europar Batasunaren jarrera zail dezake negoziazioak errepikatuko balira.
2018/12/13 - 11:00
Oztopo bat gainditu du Mayk
Theresa Mayk nahikoa erraz irabazi du konfiantza mozioa, baina orain 'brexita'ri buruzko bozketari aurre egin beharko dio Komunen Ganberan.
2018/12/12 - 11:00
Theresa Mayren aurkako konfiantza mozio bat bozkatuko dute gaur Komunen Ganberan
Alderdi Kontserbadoreko 48 diputatuk gutuna idatzi dute prozesua abiatzea eskatuz. Bozketa 18:00ak eta 20:00ak bitartean egingo da.
2018/12/10 - 10:35
Erresuma Batuak 'brexita' alde bakarrez eten dezakeela ebatzi du Europako Justiziak
Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiaren arabera, Erresuma Batuak Batasunetik irteteko bere erabakian atzera egiteko eskubidea du gainerako 27 herrialdeen baimenik izan gabe ere.
2018/12/09 - 18:34
Tentsioa Londresen, martxa ultraeskuindar batengatik eta horren aurkako martxagatik
Milaka lagun kalera irten dira, 'Brexit'aren akordioa gaitzesteko, eta gauza bera egin dute beste milaka lagunek, arrazismoa eta faximoa salatzea xede.
2018/11/23 - 10:50
Gabonetako argiak piztu dituzte Europako hainbat hiritan
Karl Lagerfeld diseinatzaileak piztu ditu Pariseko argiak. Londresen, aldiz, Kewko lorategietan argiekin eta musikarekin egindako ikuskizuna eskaini dute.
2018/11/22 - 18:04
Erresuma Batuak eta Europak 'brexit'aren osteko harreman politikoa adostu dute
Europar Batasunak eta Erresuma Batuak adostutako "zirriborroa" igande honetan onartu beharko dute Europar Batasuneko 27 estatu kideek.
2018/11/19 - 14:43
'Brexit'aren osteko harremanetan 'aurrerapausoak' emateko eskatu dio EBk Londresi
Bruselaren eta Londresen artean negoziatutako akordioari azken ukituak ematen saiatuko dira aste honetan Europar Batasuneko 27 estatu kideak. Akordioak Gobernu britainiarraren babesa jaso du.
2018/10/22 - 13:37
Eraso arrazista, Bartzelona eta Londres arteko Ryanairren hegaldi batean
Bidaiari britainiar batek emakume beltz bati bere ondoan ez esertzeko oihu egin dio irain arrazista ugari erabiliz. Emakumeak bere eserlekua utzi behar izan zuen azkenean.
2018/10/20 - 19:41
Milaka pertsonak 'brexit'ari buruzko bigarren erreferenduma eskatu dute Londresen
Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, Britainia Handiko hiriburuan azken urteotan ikusitako manifestaziorik handiena izan da.
2018/10/20 - 15:40
Zein aldaketa igarri dituzte Erresuma Batuan bizi diren euskaldunek?
Brexita gauzatzeko sei hilabete baino gutxiago falta direnean, nolakoa da euren bizimodua?
2018/10/18 - 08:36
Theresa May 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko prest agertu da
Hasiera batean, trantsizio epea 2019ko martxoaren 30etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean izango da. Luzapena izanez gero, ordea, 2021eko Gabonzahar egunera arte luzatuko da.