Mariano Rajoy
2017/10/16 - 10:24
Independentziaren aldarria argitu gabe, elkarrizketa eskatu du Puigdemontek
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak asteazkenean bidalitako errekerimenduari gutun bidez erantzun dio Generalitateko presidenteak. Elkarrizketarako bi hilabete eman dizkio.
2017/10/13 - 15:49
Rajoyri eman beharreko erantzuna adosteko bilerak Generalitatean
Kataluniako Exekutiboaren iturriek azaldu dutenez, ez da Generalitatearen ezohiko bilera; gainera, errekerimenduari astelehenean erantzungo diotela berretsi dute.
2017/10/13 - 11:17
Kataluniako errepublika aldarrikatzeko eskatu dio CUPek Puigdemonti
Rajoyren errekerimenduari bestela erantzutea, Estatuaren "mehatxu, errepresio eta mespretxu guztiak bermatzea" izango litzateke, CUPen iritzian.
2017/10/13 - 09:20
ANCk independentzia aldarrikatzea eskatu du, elkarrizketa falta tarteko
"Elkarrizketa abiatzeari Espainiako Estatuak emandako ezetzaren aurrean, etetea altxatzea eskatzen diogu Parlamentuari", adierazi du elkarteak ohar batean.
2017/10/12 - 23:01
'Rajoyk eta PSOEk 155.a nahi dute, hitz egitea baino gehiago'
Kataluniako Generalitateak esan du Katalunia "mehatxatu" egin dutela, "logikoena Kataluniari entzutea" izango litzatekeen arren.
2017/10/12 - 22:31
Rajoyk ez du 155.a ezarriko Puigdemontek independentzia deklaratu ez badu
Espainiako Gobernuak astelehenera arteko epea eman dio kataluniar presidenteari, independentzia deklaratu ote duen argitzeko.
2017/10/12 - 01:53
Puigdemont: 'Elkarrizketa eskatu eta 155arekin erantzuten dizute. Ulertuta'
Arratsaldeko lehen orduan Espainiako Gobernuaren burofax bat jaso du Generalitateko presidenteak, Kataluniako independentzia aldarrikatu duen ala ez argitzeko eskatuz.
2017/10/11 - 19:32
Rajoyk baztertu egin du Puigdemontek elkarrizketarako egin dion eskaintza
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du ez dagoela ezer adosterik Konstituzioan jada ezarrita dagoenaren gainean: Espainia zatiezina da.
2017/10/11 - 17:09
Sanchezek 155a babestu eta Rajoyrekin adostu du Konstituzioaz eztabaidatzea
PSOEko liderrak eta Albert Riverak uste dute Generalitateko presidenteak argitu behar duela, errekerimenduan, egoera. Unidos Podemoseko Monterok gaitzetsi du bitartekaritza errefusatu izatea
2017/10/11 - 14:25
Rajoyk 155. artikulua abiarazita, Puigdemontek 5 egun ditu erantzuteko
Espainiako Gobernuko presidenteak errekerimendua bidali dio Carles Puigdemonti, independentzia deklaratu duen ala ez argitu dezan.
2017/10/11 - 14:21
Mariano Rajoyren agerraldia, Kataluniako auzian
Rajoyk eskaera luzatu dio Puigdemonti 155. artikulua aplikatu baino lehen. Espainiako Gobernuak hiritarrei 'argitasuna eta segurtasuna' eskaini nahi die, Parlamentean sortutako 'nahasteen' ondoren.
2017/10/11 - 01:20
Saenz de Santamaria: 'Puigdemontek ez daki non dagoen eta nora doan'
Saenz de Santamaria Espainiako presidente ordearen esanetan, Puigdemontek emandako diskurtsoarekin agerian geratu da ez dakiela non dagoen eta Katalunia nora eraman nahi duen.
2017/10/10 - 13:00
Rajoyk Kataluniaz hitz egingo du asteazken honetan Diputatuen Kongresuan
Espainiako Gobernuko presidenteak 16:00etan egingo du agerraldia, goizean Exekutiboaren kontrol saioa egin ondoren.
2017/10/09 - 22:20
Ada Colauk Puigdemont eta Rajoyri zuhur jokatzeko eskatu die
Puigdemonti independentzia ez aldarrikatzea, eta Rajoyri autonomia bertan behera ez uztea eskatu die.
2017/10/09 - 21:49
Elkarrizketaren aukerari heltzeko eskatu die Colauk Puigdemonti eta Rajoyri
Bartzelonako alkateak berretsi egin du Kataluniaren independentzia aldarrikatzearen aurka dagoela.
2017/10/09 - 19:56
Kataluniak independentzia lortzea galaraziko duela agindu du Rajoyk
Alderdi Popularreko zuzendaritzarekin egindako bileran esan du Espainiako Gobernuak "behar den guztia" egingo duela Kataluniaren independentzia galarazteko.
2017/10/08 - 11:20
Rajoy, 155. artikuluaz: 'Ez dut ezer baztertzen, dena bere garaian'
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du galaraziko dutela "edozein independentzia aldarrikapen zeozertan gauzatzea".
2017/10/05 - 22:41
Kataluniatik alde egiteko erraztasunak emango dizkie Espainiak enpresei
Beste alde batetik, ostiral honetan onartzekoa duen aldaketarekin "Kataluniako ekonomia zigortu nahi izatea" leporatu dio Generalitateak Espainiako Gobernuari.
2017/10/05 - 16:33
Independentziari uko egiteko eskatu dio Rajoyk Puigdemonti
Kalte larriagoak saihesteko indendentziari uko egiteko eskatu dio Mariano Rajoyk Generalitateko presidenteari.
2017/10/05 - 00:47
Independentzia aldarrikatzeari uko egiteko exijitu dio Rajoyk Puigdemonti
Mariano Rajoyk esan du ezin duela Generalitateko presidentearekin elkarrizketarik izan, Espainiako Estatuari "xantaia izugarria egiten ari zaiolako".