Mariano Rajoy
2017/05/24 - 22:42
Puigdemontek negoziatzen hasteko garaia dela esan dio Rajoyri gutun batean
Generalitateak hartutako erabakia da gutuna bidaltzea. Bestalde, Kataluniako presidentea Estatuko fiskal nagusiarekin batzartu da.
2017/05/24 - 11:17
Puigdemonten planak 'diktadura okerrenen zantzuak' dituela uste du Rajoyk
'Ahalegin independentisten' aurrean 'demokrazia eta Zuzenbide Estatua' gailenduko direla berretsi zuen Espainiako presidenteak.
2017/05/23 - 20:17
Mariano Rajoy gaitzesteko arrazoi ugari daudela uste du Odon Elorzak
Alderdi sozialistak ez du babestuko Podemosek aurkeztutako zentsura mozioa. PSOE ez dago horretarako, esan du Elorzak, nahiz eta Mariano Rajoy eta bere gobernua gaitzesteko arrazoiak ugariak izan.
2017/05/23 - 13:49
Podemosen zentsura mozioa ekainaren 13an eztabaidatuko dute Kongresuan
Kongresuko Mahaiak gaur onartu du tramitera. Bi eguneko epea dute taldeek beste mozio batzuk aurkezteko.
2017/05/23 - 12:50
Nazioarteak erasoa gaitzetsi du eta elkartasuna adierazi dio Manchesterri
Donald Trump AEBko presidenteak "galtzaile" deitu die atentatuaren egileak. Nazioarteko buruzagiek erasoa salatu dute.
2017/05/22 - 18:28
PSOEk zentsura-mozioa aurkezten badu, Podemosek berea erretiratuko luke
Eskaintza hori luzatu dio Podemosek Alderdi Sozialistari. Pablo Iglesiasek eta Pedro Sanchezek telefonoz hitz egin dute eta PPren egoera "jasanezina" dela ondorioztatu dute biek.
2017/05/22 - 16:28
Rajoy, Sanchezen garaipenaren ostean: 'Hauteskundeak ez dira aurreratuko'
Espainiako presidenteak esan du deituko diola Sanchezi, zoriontzeko; Podemosek nahi du PSOEk zentsura-mozioa aurkeztea, bi alderdiek bat egiteko.
2017/05/22 - 14:25
Sanchezek irabazita ere, PPren gobernua ez da zentsura mozioaren beldur
PSOEk "Espainiaren gobernagarritasunarekin bat egitea" espero du Espainiako Gobernuak.
2017/05/21 - 00:20
Milaka lagunek babestu dute Madrilen Rajoyren kontrako zentsura mozioa
Pablo Iglesiasek promestu duenez, 'demokraziaren eta Espainiaren duintasunari eutsiko diote Kongresuan'.
2017/05/20 - 16:04
Ustelkeriaren eta PPren aurkako elkarretaratzea egin dute Iruñean
Rajoyren Gobernua demokrazia hondatzen eta zikintzen ari dela iritzita, egin dute protesta.
2017/05/19 - 22:09
Puigdemont Kongresura joateko prest, aurretik erreferenduma adostuz gero
Kataluniako presidenteak lehenik erreferendumaren inguruko akordioa lortu nahi du Espainiako Gobernuarekin, eta gero ganbera legegileetan aurkeztu ituna.
2017/05/19 - 09:35
Rajoyren kanpainaren zati bat diru publikoaz ordaindu zuten, UCOren arabera
Madrilgo Erkidegoko Gobernuak emandako diru-laguntza publikoen bidez ordaindu zuen, Guardia Zibilaren arabera, Fundescam Fundazioaren bidez, ordainagiri faltsuak eginda.
2017/05/17 - 12:16
Justizia ministroarekiko konfiantza izaten jarraitzen duela dio Rajoyk
Justizia ministroa, Estatuko fiskal nagusia eta Ustelkeriaren aurkako fiskala ez dituela kargugabetuko azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak.
2017/05/16 - 19:26
Epaileak ez du Cristina Cifuentes ikertuko, Guardia Zibilak eskatu arren
Guardia Zibilaren arabera, Madrilgo Erkidegoko presidenteak arbitrarioki eman zituen Madrilgo Asanbladako kafetegia, sukaldea eta jantokia kudeatzeko kontratuak.
2017/05/12 - 22:49
Puigdemontek adostutako erreferenduma eskainiko dio Rajoyri Madrilen
Madrilgo Udalak areto bat alokatu dio Kataluniako presidenteari adostutako erreferendumaren eskaintza aurkezteko ekitaldirako.
2017/05/11 - 02:09
Rajoyk Gürtelen epaiketan bideokonferentziaz deklaratzea eskatu du PPk
Lekukoaren "postu instituzionalak" hori "aholkatzen" duela eta agenda arazoak dituela argudiatu du.
2017/05/10 - 12:12
Moix fiskalak 'independentzia osoz' lan egiten duela esan du Rajoyk
Kongresuan egin ditu adierazpenok Rajoyk, gaur goizean, Pablo Iglesias Podemoseko diputatuak egindako galderari erantzunez. Moix fiskalaren ibilbide profesionala goratu du.
2017/05/09 - 15:03
PPk irabaziko lituzke bozak, eta PSOEk bigarren lekua berreskuratuko luke
Boto-asmoaren berri jakiteko apirilean egindako galdeketaren arabera, apur bat behera egingo lukete popularrek, eta Unidos Podemos hirugarren indar izango litzateke berriro.
2017/04/29 - 20:05
EAJrekin aurrekontuak 'laster' adostea espero du Rajoyk
EAJk aurrekontuen aurka osoko zuzenketarik ez aurkeztu izana nabarmendu du Rajoyk Europar Kontseiluak Bruselan egindako ezohizko bileraren ostean.
2017/04/28 - 16:33
EAJk ez du aurkeztu osoko zuzenketarik aurrekontuen aurka
Aitor Estebanek esan duenaren arabera, "ez du baztertzen" EAJk oposizioko beste alderdiek aurkeztuko dituzten osoko zuzenketen alde bozkatzea. EH Bilduk, ordea, aurkeztu du osoko zuzenketa.