Justizia ministroarekiko konfiantza izaten jarraitzen duela dio Rajoyk
Rafael Catala Justizia ministroarekiko “konfiantza sendoa” izaten jarraitzen duela azpimarratu du asteazken honetan Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Halaber, babesa erakutsi die Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiari eta Manuel Moix Ustelkeriaren aurkako fiskalari. Izan ere, asteartean, horiek kargugabetzeko eskatu zioten Rajoyri oposizioko alderdiek.
Asteazken honetan, berriz, Espainiako Gobernuko presidenteak babesa adierazi die hirurei, eta ez dituela kargugabetuko azpimarratu du. Alabaina, “ustelkeriaren menpe bizi” dela leporatu dio Antonio Hernando sozialisten bozeramaileak. Gauzak horrela, Gurtel auziaren epaiketan bideokonferentzia alde batera utzi eta aurrez aurre deklaratzea eskatu dio.
Halaber, Justizia ministroa eta bi fiskalak karguan jarraitzea “Justiziaren sinesgarritasuna” zalantzan jar ez dadin egokia ote den galdetu dio Hernandok Rajoyri. Ildo horretatik, ustelkeria kasuen aurrean Espainiako Gobernuak izandako jarrera dela eta azalpenak eskatu dizkio presidenteari.
Rajoyren esanetan, Espainiako Gobernuak lau helburu nagusi ditu ustelkeria kasuen kontra egiteko: aurre egin, kasua jarraitu, argitara atera (ustelkeria kasuak argitara emateko betebeharra duten langileen laguntzarekin), eta, azkenik, erantzule guztiak zigortu. Inoiz ez dela nahikoa aitortu du Rajoyk, vaina ustelkeriaren kontrako kontrola hovera egin duela nabarmendu du: “Kasu berriak argitara atera eta zigortzen dira”.
Ildo horretatik, inork ez zuela dimisioa emango bazekiela erantzun dio Hernandok, eta hirurek Rajoyren nahia betetzen dutela gaineratu du. Izan ere, alderdi horretan ustelkeria kasu gehiago daudela iradoki du.
“Pantaila ahaztu ezazu”, esan dio Hernandok Espainiako Gobernuko presidenteari. Rajoyk ez dio eskaera horri erantzun nahi izan, eta PSOEren idazkari nagusi berria aukeratzeko igandean egingo dituzten barne-hauteskundeak aipatu ditu. Egun horretatik aurrera “(hautagai) batek irabazi eta besteak galdu ez dezan sozialistek merituak egiteari utzi” diezaioten espero duela erantzun dio.
Catalak sozialistei erantzun die
Bere lana “ardura” handiarekin betetzen duela ziurtatu du Rafael Catalak, eta sozialistei ez zaiela egia ezer axola leporatu die. Ildo horretatik, behin eta berriro gezur berdinak errepikatzen dituztela esan die. Hala, igande honetatik aurrera jarreraz aldatu dezatela espero duela esan du, “kea eta zarata atzean utzita”.
atzean utzita”.Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak izan dira Bartzelonan independentziaren aldekoen eta eskuin muturreko jarraitzaileen artean
Istiluak izan dira, gaur arratsaldean, Diada egunean Bartzelonan egin den manifestazioan, independentziaren aldeko manifestarien eta eskuin muturreko talde ezberdinen artean. Esquadra Mossoek dispositibo zabala ezarri dute, eta hainbat unetan kargak ere izan dira.
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.