Osoko bilkura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak Justizia ministroa gaitzetsi du

Oposizio osoak bat egin du Rafael Catalaren aurka, eta Estatuko fiskal nagusia eta Ustelkeriaren aurkakoa kargugabetzea eskatu du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Kongresuak Catalá, Maza eta Moix gaitzetsi ditu

Diputatuen Kongresuak gaitzetsi egin du Rafael Catala Espainiako Gobernuko Justizia ministroa, eta Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia eta Manuel Moix Ustelkeriaren aurkakoa kargugabetzea eskatu du.

Mozioa Isabel Rodriguez sozialistak aurkeztu du, eta oposizioko alderdi guztiek babestu dute, PPk eta haren hauteskunde aliatuek (UPN eta Foro Asturias) izan ezik.

Oposizioak testuan gogorarazi duenez, Catalak erantzukizun “zuzena” du aipatutako fiskalen izendapenean, eta “esku hartu” du hainbat auzi judizialetan.

Gainera, haren ekintzek  herritarren konfiantza “urratu” dutela eta Fiskaltzako kideek lana “zaildu” egin dutela gaineratu du.

Halaber, mozioak dei egin dio Espainiako Gobernuari Maza eta Moix kargutik kentzeko, “zeregina behin eta berriro larriki ez betetzeagatik”.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X