Mondragon Korporazioa
2013/11/06 - 12:58
Erkoreka: ' Fagorren egoerari gordintasunez erantzun behar diogu'
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez, gobernuak ez du 'plan zehatzik' eramango eta ezin ditu diru-laguntzak eman, baina proposamenak baina aurrena MCCren jarrera ezagutu behar dute.
2013/11/05 - 22:43
Erakundeek, MCCk eta Fagorrek krisia aztertuko dute asteazken honetan
Azkenean Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartu eta itxi egiten bada nolako ondorioak sortuko lituzkeen aztertuko dute eragileek.
2013/11/05 - 22:14
Edesako langileek itxiera mugagabea abiatu dute Basaurin
Fagor Etxetresnakeko langileek, bestalde, elkarretaratzea egingo dute asteazken honetan, Lakuan.
2013/11/05 - 21:46
Fagor etxetresnaren egoera aztertzeko bilera deitu du Jaurlaritzak
Premiaz behar dituen 170 miloi euro lortzeko epea amaituz doa, eta Haier multinazional txinatarrak kooperatibarekin zuen hitzarmena hautsi izanak ez du batere lagunduko.
2013/11/05 - 21:31
Fagor Edesako langileek itxiera hasi dute Basaurin
Basauriko lantegiak 200 bat langile ditu eta Langun Aron kotizatu beharrean gizarte segurantzan kotizatu dute. Beldur dira MCCk Arrasateko langileei emango diela lehentasuna birkokatze prozesuan.
2013/11/05 - 20:18
Azpeitiko Grumal enpresaren etorkizuna kolokan, Fagorreko krisiagatik
Sukaldeko altzariak ekoizten dituen Grumal enpresako langileak kalera atera dira goizean, Grumal ixteko beldur direla salatzeko.
2013/11/05 - 16:12
Itxialdi mugagabea hasi dute Edesako langileek
Basaurin itxialdi mugagabea hasi duten 230 langileek enpresaren bideragarritasuna aldarrikatu dute.
2013/11/05 - 15:40
'Zenbakiek baieztatzen dute, Edesa bideragarria da'
Fagor-Edesa konpainiako langileek itxialdi mugagabea abiatu dute Basauriko lantegian, eta gaur lehen gaua pasatu dute bertan.
2013/11/05 - 09:48
Haierrek, sektoreko liderrak, Fagorrekin zuen akordioa hautsi du
Bi konpainiek hozkailuak ekoizteko lantegi bat eraiki nahi zuten Polonian.
2013/11/04 - 21:49
Eusko Jaurlaritzak asteazkenerako bilera berria deitu du
Fagor Etxetresnaken egoera larria aztertzeko asteazkenerako bilera berria deitu du Jaurlaritzak, gaurko aurreikusita zegoena atzeratu eta gero. Bilera 15:00etan izango da, Lehendakaritzan.
2013/11/04 - 15:21
Lehendakariak premiazko bilera deitu du
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez premiazko bilera bat deituko du Mondragon taldearekin.
2013/11/03 - 17:39
Fagor Etxetresnakek finantzazioa lortzeko azken ahalegina egingo du
Astelehenean Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Diputazioko eta Mondragon Taldeko ordezkariek eta Debagoieneko alkateek bilera egingo dute Arrasaten.
2013/11/03 - 17:17
Jaurlaritza: 'Lopezen Gobernuak 27 milioi euro eman zizkion Fagorri'
Sozialistek 12 milioi euro jarri zituzten abaletan eta beste 15 milioi euro inbertsioetarako kredituetan, Jaurlaritzaren arabera. Orotara, 52 milioi eman dizkiote Fagorri, eta, erdia sozialistek.
2013/11/03 - 16:57
Aste erabakigarria biziko dute Fagor Etxetresnaken
Aurreko ostegunean, zazpi eta hamar arteko eguneko epea eman dio bere buruari enpresak behar dituen 170 milioiak lortzeko eta, lortu ezean, hartzekodunen konkurtsoan sartuko da, ezinbestean.
2013/11/03 - 15:34
Jaurlaritza, Aldundia eta Fagor eta MCCko ordezkariak bilduko dira
Hala ere, Fagor Etxetresnak kooperatibaren kinka larriari buruz ez da aldaketa handirik espero, baina izatekotan, erabakigarria izango da datorren astea.
2013/11/03 - 13:31
Fagorrekin 'zuhurtzia gabe' jardutea egotzi dio Lopezek Jaurlaritzari
Enpresari emandako 50 milioiak 'hondorik gabeko zaku batera' botatzea leporatu dio Patxi Lopezek Iñigo Urkulluren Gobernuari.
2013/11/02 - 15:24
MCCko zuzendaritza 'oker eta berandu' aritu da, EAJren ustez
Halaber, MCCren eta Fagorren partez "informazio falta" izan dela ondorioztatu dute gainerako alderdi politikoek Radio Euskadiko 'El Parlamento de las Ondas' saioan izandako eztabaidan.
2013/11/01 - 19:10
Fagorreko langileek itxialdi mugagabea egingo dute Basauriko lantegian
Edesa lantegiko langileek azpimarratu dutenez, "negozioa bideragarria da, eta ixtea erokeria da". Itxialdiarekin "konponbideak" eskatu nahi dizkiote Fagorri.
2013/11/01 - 16:51
Fagorreko bazkideek 'oso zail' ikusten dute aurrezkiak berreskuratzea
Ordaindu kaltedunen elkarteak ziurtatu duenez, Fagor Elektrotresnak "45 milioi borondatezko ekarpenetan eta beste 42 kapital sozialeko maileguetan ditu atxikita".
2013/11/01 - 15:52
Fagorreko bazkideek oso zail ikusten dute dirua berreskuratzea
Fagor hartzekodunen atarian dago. Finantziaziorik lortu ezean, hurrengo astean bertan sartuko da egoera horretan. Enpresaren neurria kontuan hartuta, afera judizializatu egingo dela uste dute adituek.