Eusko Jaurlaritzak asteazkenerako bilera berria deitu du
Fagor Etxetresnaken egoera larria aztertzeko asteazkenerako bilera berria deitu du Eusko Jaurlaritzak, gaurko aurreikusita zegoena atzeratu eta gero. Bilera 15:00etan izango da, Lehendakaritzan.
Bileran Mondragon korporazioko eta Fagorreko ordezkariek, hiru foru aldundiek, Debagoienako alkateek eta Basauriko alkateak parte hartuko dute.
Idazkaritza Iberoamerikarreko idazkari nagusiarekin Lehendakaritzan bildu eta gero, arratsaldeko bilera atzeratzeko Mondragon Korporazioak erabilitako argudioak "errespetatzen" dituela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak.
Urkulluren hitzetan, "orain Eusko Jaurlaritzak", Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Sailak, bilera deituko du. Bilera "emankorra" izatea eta "giro zuhurrean" egitea espero du lehendakariak.
Bere Exekutiboak eta Patxi Lopezen Gobernuak Fagorri emandako laguntzen inguruan Urkulluk hurrengoa esan du: "Ez dut atzera begiratu nahi", baina "zehatza ez den adierazpen baten aurrean azpijokorik" onartuko ez duela ohartarazi du.
Agintariak ez ditu laguntzak kritikatu, "egoera larriari aurre egiteko beharrezkoak zirelako". "Ez dut atzera begiratuko", errepikatu du, "baina ez dut purrustadarik, desitxuratzerik eta gaizki ulerturik onartuko".
Atzerapena
Fagor Etxetresnak kooperatiba erlojuaren kontra ari da lanean aurrera egiteko behar dituen 170 milioi euroak lortzeko; izan ere, Mondragon Taldeak (MCC) Fagor Etxetresnaki ez ziola gehiago diruz lagunduko iragarri zuen asteazkenean, proiektua ez zela bideragarria argudiatuta. Mondragon Taldeak bilera egin behar zuen gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Debagoieneko udaletako ordezkariekin, baina atzeratu egin dute.
Gaur goizean bertan jakinarazi diete Mondragon Taldeko ordezkariek erakundeei bilerara joateko aukerarik ez zutela izango.
MCCk ez ziola Fagor Etxetresnaki diruz gehiago lagunduko iragarri zuen iragan astean, kooperatibak aurkeztutako bideragarritasun plana ez dela bideragarria argudiatuta. Behin MCCren erabakia ezagututa, Eusko Jaurlaritzak jarrera leundu du. Dena dela, agertoki berri honetan ere, bere konpromiso eta inplikazio osoa nabarmendu nahi izan du Jaurlaritzak.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azken minutura arte lanean jarraitzeko deia egin du. Mondragon Taldea zalaparta mediatikotik at mantendu da, baina bere jarrera zein den argi erakutsi zuen ostegunean argitaratutako agirian. MCCk eredu kooperatiboaren aldeko apustua egingo du, baina ez dio Fagor Etxetresnaki gehiago diruz lagunduko, ez zaiolako proiektu salbagarria iruditzen.
Aste hau erabakigarria izango da Fagor Etxetresnak kooperatibarentzat; izan ere, finantziazioa lortu ezean, hartzekodunen konkurtsoa aurkeztuko du 7-10 eguneko epean.
Ohiko finantzazio iturriak itxita, Fagor Etxetresnak enpresa sektoreko lehiakideekin azken orduko akordio baten bila ari da.
Itxialdia Basaurin
Edesako langileek itxialdi mugagabea abiatu dute Basaurin Fagor Etxetresnak taldeari "konponbideak" eskatzeko, langileek jakinarazi dutenez. Protesta asteartean, 06:00etan, hasteko asmoa zuten, baina, azkenean, ekimena aurreratu eta itxiera mugagabea astelehenean bertan, 14:00etan, abiatzea erabaki dute Edesa-Fagorreko langileek, bertako iturriek Europa Press agentziari baieztatu diotenez. Etxolak jarri dituzte, eta bertan itxialdia egingo dute 10 langilek osatutako txandak eginez.
Basauriko Edesako lantegiak 200 behargin ditu. Langileen hitzetan, "negozioa bideragarria da, eta ixtea erokeria da", eta aste honetan bertan eskariak jaso dituztela nabarmendu dute.
Fagor Etxetresnak enpresako atzerriko lantegien egoera
Fagor Brandt filialeko sindikatuak Frantziako Gobernuko Industria eta Enplegu Ministerioko ordezkariekin elkartu dira gaur. Bertako lantokiak ixtea ekiditeko asmoz, laguntza eskatzea zuten sindikatuek helburu, baina, ia bi orduko bilera egin ondoren, ez dute berehalako konpromisorik lortu.
Bestalde, Haier multinazionalak bukatutzat eman du Polonian lantegi bat eraikitzeko Fagor Etxetresnakekiko zuen akordioa. Halaber, Fagor Mastercook, Fagor Etxetresnak kooperatibaren Poloniako filialak, hartzekodunen konkukrtsoan sartzeko eskaria egin zuen joan den astean. Poloniako lantegian 1.800 beharginek egiten dute lan, eta 220 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen 2012an, Fagorreko iturriek azaldu dutenez.
Aurrezkiak berreskuratu nahian
Fagor Elektrotresnak hartzekodunen konkurtsoan sartzeko aukerak are ezkorrago egotera bultzatzen ditu bazkideak, bazkide ohiak eta senideak, "oso zail" ikusten baitute euskal kooperatiban sartutako dirua berreskuratzea.
Ordaindu kaltedunen elkarteak bilera egingo du bihar, eta dirua errekuperatzen saiatzeko Jaurlaritzarekin bilera egitea aztertuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.