Mondragon Korporazioa
2013/11/01 - 01:03
7-10 eguneko epea jarri du Fagorrek finantzaketa lortzeko
Lortzen ez badute, lau hilabeteko epeari itxaron gabe aurkeztuko dute hartzekodunen konkurtsoa.
2013/11/01 - 00:22
Fagorren Poloniako filiala hartzekodunen konkurtsoan sartu da
7 eta 10 egun arteko epea jarri dio bere buruari Fagor Etxetresnakek finantzaketa lortzeko.
2013/10/31 - 22:17
Milaka pertsonak bat egin dute Fagorreko langileekin
Fagor Etxetresnakeko langileek manifestazio jendetsua egin dute, MCCk kooperatiba hori berriz erreskatatzea errefusatu eta gero.
2013/10/31 - 21:47
Fagorreko lanpostuak mantentzea eskatu dute milaka pertsonak Arrasaten
Fagor Etxetresnakeko langileek manifestazio jendetsua egin dute, MCCk kooperatiba hori berriz erreskatatzea errefusatu eta gero.
2013/10/31 - 17:34
Fagor Etxetresnakeko langileen drama
Lanpostua ez ezik, bazkide asko bizitza osoko aurrezkiak ere galtzeko arriskuan daude.
2013/10/31 - 15:53
Fagorren egoera, guztien ahotan
Andoni Luis Aduriz sukaldariak, Gurutz Linazasoro neurologoak eta Zamakona ontzioletako burua den Pedro Garaigordobilek Fagorren itxierak eragiten dizkien sentimentuei buruz hitz egin digute.
2013/10/31 - 15:44
Informazio eza salatu dute langileek
Fagor Etxetresnak ixtear den honetan, orain arte enpresako langileak izan direnek informazio eza salatu dute.
2013/10/31 - 15:40
Zer gertatuko da orain Fagor Etxestresnakekin?
Hiru aukera ditu orain Fagor Etxetresnakek: Hartzekodunekin hitzarmena sinatu, erabateko likidazioa egin edo likidazio traslatiboa.
2013/10/31 - 13:33
MCCk ez dio Fagor lagunduko, proiektua bideragarria ez dela uste baitu
Mondragon Taldeak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, "finantziazioak ez luke Fagorren etorkizuna bermatuko".
2013/10/31 - 09:40
MCCk Fagorri diru-laguntza gehiago ez ematea erabaki du
Korporazioak beharrezko elkartasun mekanismo guztian abian jarriko dituela adierazi du, enpleguan sortutako eragina murrizteko.
2013/10/30 - 17:29
Fagorrek finantziazioa jaso ezean berehala itxiko dutela iragarri du
Fagor Etxetresnakek Mondragon Korporazioari eta erakunde publikoei eskatu dien finantziazioa jaso ezean "hartzekodunen konkurtsoa berandu baino lehen" deitu beharko duela iragarri du.
2013/10/30 - 16:27
Fagor Etxetresnen itxiera: Jakina zen
Pedro Garcia Larragan
2013/10/30 - 15:38
Jaurlaritzak Fagor Etxetresnak ixteko bidean dela uste du
Tapiaren hitzetan, MCCk Fagor Etxetresnaki lagunduko dion argitzeko "jakinarazpen ofizial" baten zain daude. Langileak ere itxieraren beldur dira.
2013/10/30 - 15:25
Fagor Etxetresnak itxura batean, itxi egingo da
Fagor etxetresnen itxiera aurreikusten du Arantxa Tapiak. Mondragon taldeak dagokion ardura beregain hartu ezean, ez dagoela beste irtenbiderik adierazi du sailburuak.
2013/10/29 - 15:00
Fagor Etxetresnakek jarduera 'errentagarriari' eutsiko dio
Horretarako, finantziazio iturri berrien bila ari da enpresa, eta, ohar batean esan duenez, bazkideek zorraren aurrean duten erantzukizunak ez du haien ondare pertsonala arriskuan jarriko.
2013/10/27 - 12:38
'Jaurlaritzak esku hartuko du Fagorren, baina ez da eragilea izango'
Andoni Ortuzarrek dagokion 'eginkizunari' aurre egin diezaion eskatu dio MCCri, Jaurlaritza "ezin baita izan" "bideragarritasun planaren eragile nagusia".
2013/10/26 - 16:51
Fagor diru publikoz laguntzearen alde agertu da EH Bildu
Gainera, adierazi dutenez, beharrezkoa da "plan handi bat" egitea, enplegua lehenetsita; halaber, MCCk ez ezik, erakundeek, langileek eta bankuek ere parte hartu beharko lukete planean.
2013/10/24 - 20:39
Fagorreko langileak beste kooperatibetan birkokatzen hasi da MCC
Fagor Etxetresnak eta Lagun Aro EPSVrekin elkarkidetzan sortutako enplegu bulegoa bazkideentzat aukera berriak sortzeko lanean ari da.
2013/10/23 - 13:52
Lehendakariak 'benetan' Fagor salbatu nahi duen galdetu dio Mondragoni
Lehendakariak "erabakiak hartzeko" eskatu dio talde kooperatibistari, Fagor Etxetresnak enpresaren egoera hobetu nahi izanez gero.
2013/10/23 - 11:38
Garitanok Debagoieneko alkateekin bilera egingo du gaur
Bilera 09:30ean izango da Debagoieneko Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan.