Lehendakariak 'benetan' Fagor salbatu nahi duen galdetu dio Mondragoni
Iñigo Urkullu lehendakariak Fagor Etxetresnak kooperatibari irtenbide egokia emateko prest ote dagoen galdetu dio Mondragon taldeari (MCC), Fagor barne hartzen duen taldeari, azken hitza eta erabakia taldeko kudeatzaileei dagokiela iritzita.
"Lehendakari naizen heinean, Mondragon taldeak Fagor salbatzeko talde gisa jokatu nahi ote duen jakin nahi dut, horretarako haiek izan behar baitira erabakiak hartzen lehenak", gogorarazi du Urkulluk Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean.
Buruzagi jeltzaleak azaldu duenez, Jaurlaritza ia egunero biltzen da MCCko zuzendaritzarekin, Fagor salbatuko duen egitasmo bat abian jar dezan.
Jaurlaritzak MCCri emandako 50 milioi euroko laguntza barkatzeko asmoa ote duen galdetuta, Urkulluk argi erantzun du: "Ez. Bideragarritasun egitasmo zorrotza eskatzen ari gara".
20 milioi euro itzultzeko eskaria
Bestalde, Fagor Etxetresnak-eko bazkide talde batek 20 milioi euro eskatu dizkio enpresari, iraganean egindako borondatezko ekarpenak itzultzeko, Ordaindu plataformak jakitera eman duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri