Krisia Fagorren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagorren egoerak ez die euskal enpresei eragingo, SPRIren ustez

Bestalde, Pedro Esnaola Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidenteak Fagor Etxetresnakek egin dezakeen lana zein den zehaztu behar dela azpimarratu du, horren arabera erabaki bat edo beste hartzeko.
Fagor Etxetresnak.
Fagor Etxetresnak.

Alexander Arriola SPRIko (Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) zuzendariaren iritziz, hartzekodunen konkurtsoan sartuko den Fagor Etxetresnaken egoerak ez die Mondragon Korporazio Kooperatiboko enpresei eragingo, ezta gainerako euskal enpresei ere.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, beste hainbat enpresak bezala, bere garaian Fagorrek argi izan zuen nazioartera zabaldu beharra zeukala. "Ezin dugu esan erabaki hori zuzena izan ez zenik, baina beharrezkoa litzateke oker egin diren gauzak aztertzea", esan du.

Modu horretan, Fagor Etxetresnaken erabakiak enpresan bertan eta Mondragon Korporazioan izango dituen ondorioak ez direla berdinak izango azpimarratu du. Horren ustez, hartzekodunen konkurtsoan sartzeak "kooperatiban bertan izango ditu ondorioak, baina Korporazioan ez du zertan eraginik izan, azken hauek urteak daramatzatelako lanean, eta merkatuek zein bezeroek oso ondo ezagutzen dutelako produktuaren kalitatea".

"Beraz, Mondragon Korporazio Kooperatiboari ez dio eragingo. Urte askotako lana dago honen guztiaren atzean, eta bezeroekin harreman zuzena dute", gaineratu du.

Bestalde, Pedro Esnaola Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidenteak "lasaitasunez" jokatu behar dela nabarmendu du. Horretarako beharrezkotzat jo du, Fagor Etxetresnakek une honetan egin dezakeen lana zein den zehaztea, horren arabera erabaki bat edo beste hartzeko.

Ildo horretan, argi utzi du Euskadiko eredu ekonomikoa ezin dela zalantzan jarri, eta industria "berrikuntzaren" bidetik bideratzeko deia egin du.

Esnaola Radio Euskadin izan da gaur, Fagor Etxetresnaken egoerari buruz hizketan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X