Nazioarteko Zigor Auzitegia
2017/11/29 - 17:23
Slobodan Praljak gerra kriminala hil da, epaiketan pozoia edan ostean
Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Auzitegiak 20 urteko kartzela zigorra ezartzen zion unean gertatu da. Epaileak saioa eten du eta medikuei dei egin die. Azkenean, baina, ospitalean hil da.
2017/11/23 - 09:33
Genozida baten zigorra
Bosnia barruan, Mladicen zigorra pozez hartu dute musulmanek; baina serbiarrek ez dute batere ondo hartu eta Hagako Auzitegiari serbiarren kontrako jarrera izatea leporatu diote.
2017/11/22 - 20:22
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita
Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak.
2017/11/22 - 20:12
Euskadira etorri ziren bosniarrak, pozik Mladicen aurkako epaiarekin
Mundakara etorri zen Mirsad Mustafic, eta Gorlizen bizi da egun. Zorionekoa sentitzen da bera, baina gerrak eragindako mina azaleratu dio gaurko egunak.
2017/11/22 - 20:05
Biziarteko kartzela zigorra ezarri diote Mladici, Balkanetako Harakinari
Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak.
2017/11/16 - 16:02
Venezuelako fiskal ohiak Nazioarteko Zigor Auzitegian salatu du Maduro
Gizateriaren aurkako delituak leporatu dizkio Luisa Ortega Diazek, 2007 eta 2017 urteen artean Venezuelako fiskalak.
2017/04/18 - 23:41
Parlamentuak Maduro salatuko du Hagan, gizateriaren aurkako delituengatik
Asanblea Nazionalak akordioa onartu du "errepresioa, jazarpena, tortura eta herritarren giza eskubideen beste urratzeak kondenatzeko".
2016/03/24 - 18:12
40 urteko zigorra Karadzicentzat, genozidio eta gerra-krimenengatik
1995eko Srebrenicako genozidioarengatik, besteak beste, ezarri diote. Sarraski hartan, 8.000 bosniar musulman hil ziren; Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik, Europako sarraskirik handiena izan zen
2015/07/10 - 13:17
Srebrenicako sarraskiak, hogei urte; ehunka gorpu lurperatu gabe daude
Bosnia-Herzegovinako hiriak genozidioaren 20. Urteurrenaren oroitzapena egingo du larunbat honetan. Egun gutxi batzuetan, 8.000 gizonezko musulman hil zituzten.
2015/06/25 - 16:30
Palestinak gerra krimenen frogak aurkeztu ditu Hagako epaitegian
Palestinarrek beste urrats bat eman dute Israelekin duten gaztazka diplomatikoan. Gaur lehenego aldiz Israelen gerra krimenak frogatzeko dokumentazioa eraman dute Hagako auzitegira.
2015/04/13 - 13:57
Palestina Israelen kontrako lehen auziak prestatzen ari da, Hagan
"Bi auzi nagusi prestatzen ari gara, Israelek eraikitzen dituen kolono-guneen eta herri palestinarraren kontrako eguneroko erasoen inguruan", azaldu du Abasek.
2015/04/01 - 20:21
Palestina Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide da dagoeneko
Palestinako lur okupatuetan Israelek ustez egindako gerra krimenak epaitzeko aukera izango du, horrela.
2015/01/16 - 19:11
Nazioarteko Zigor Auzitegiak Palestinako krimenak aztertuko ditu
Fiskaltzak aurre azterketa iragarri du "Palestinako egoeraren" inguruan, gerra krimenak izan ote diren jakiteko.
2015/01/07 - 12:45
Palestina Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izango da apirilean
Israelgo Gobernuaren kontrako salaketa jarri ahalko du, gerrako krimenak egotzita.
2015/01/03 - 21:00
Israelek Palestinari zegozkion 106 milioi euro atxiki ditu
Palestinako Aginte Nazionalak Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateko egindako eskaerarin ondotik hartu du Israelgo Gobernuak erabakia.
2014/09/29 - 20:50
Radovan Karadzicen aurkako epaiketa, azken txanpan
Fiskaltzak azken alegatuak egin ditu Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian, epaiketaren azken fasean. Akusatuari biziarteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du fiskalak.
2014/07/16 - 15:03
Herbehereak, Srebrenicako sarraskiko 300 hilketaren erantzule
"Kasko urdinek" 300 musulman bosniar abandonatuta utzi zituztela ebatzi du auzitegi batek.
2014/07/11 - 20:59
Srebrenicako sarraskiaren 19. urteurrena gogorarazi dute Bosnian
1995eko sarraskia gogorarazi dute Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak eta Europar Batasunak. 8.000 gizon musulman hil zituzten genozidioan.
2014/05/24 - 00:14
12 urteko espetxe-zigorra Katanga Kongoko milizianoarentzat
Martxoan errudun jo zuten, gerra krimenak eta gizarteriaren aurkako delituak egotzita.
2014/05/19 - 22:48
Mladicen defentsak ukatu egin du zibilen aurkako berariazko erasoa
Astelehen honetan abiatu dituzte defentsak deitutako lekukoen testigantzak Mladicen kontrako epaiketan. 300 bat lagun deituko dituzte deklaratzera.