Nerea Reparaz
2019/12/27 - 15:29
Berlinek 200 museo baino gehiago ditu
Zalantzarik gabe Berlingo erakargunerik nagusiena bere aniztasuna da. 200 museo ditu, gehienak bere iragan aberatsa aztertzen dutenak.
2019/12/04 - 13:44
Pentsioen erreformaren aurka, Paris geldiaraziko dute garraio-sareko langileek
Bihar ez da batere erraza izango Frantzian batetik bestera mugitzea. Garraio-sare publikoko langileek greba mugagabea antolatu dute Macronek aplikatu nahi duen pentsioaren erreformaren aurka.
2019/11/01 - 13:57
Hilerri ekologiko batek ateak ireki ditu Parisen
Toki berezi honetan, ehorztean erabiltzen diren materialek eta teknikek gutxiago kutsatzen dute. Ekimena berritzailea da, eta gutxika bidea ari da egiten gizartean.
2019/10/23 - 15:45
Leonardo Da Vinciri buruz inoiz egin den erakusketarik zabalena, Louvren
Leonardo Da Vinciren heriotzaren 500. urteurrenean, Louvre Museoak Errenazimenduko maidaren erakusketarik zabalena antolatu du.
2019/10/09 - 15:36
Grand Palais museoak Toulouse-Lautrecen atzerabegirako erakusketa eskeintzen du
Toulouse-Lautrec XIX. mendeko Parisko giroa hobekien islatu zuen artista da. Bere lanak cabaret, kafetegi eta burdel artean mugitzen dira.
2019/10/04 - 16:39
Parisko prefeturako erasoaren biharamunean, hipotesi guztiak mahai gainean
Ikerketa abiatu dute lau lagun labankadaz hil zituen prefeturako langilearen motibazioa argitzeko. Agintariak tentuz ari dira, eta ez dute hipotesirik baztertzen.
2019/09/13 - 17:06
Parisko garraio publikoa geldirik, pentsioen erreformaren kontrako greba dela eta
Milaka lagunek eguneroko garraio modua aldatu behar izan dute, garraio sareko gidariek pentsio publikoen erreformaren kontra egindako protesta dela eta. Kaleak autoz gainezka daude.
2019/09/11 - 15:42
Veronique Royren semea Sirian hil zen, ezustean Estatu Islamikora batu ostean
Gaztea jatorri katolikoko familia batean hazi zen, baina 2012an islamera bihurtu zen eta lagunak aldatu zituen. Bere gurasoek ez zuten inondik inora ere halakorik espero. 2016an hil zen, Sirian.
2019/09/03 - 15:51
Frantziako Gobernuak genero indarkeriaren inguruko eztabaida nazionala abiatu du
Indarkeria matxistaren biktima kopuruak nabarmen egin du gora iaztik. 100 emakume hil dituzte Frantzian urtea hasi zenetik. Horrezkero, eztabaida abiatu du Gobernuak premiazko neurriak aplikatzeko.
2019/08/29 - 16:16
Erlezaintza ikasten ari dira Frantzian migratzaileak integrazioa errazteko
Parisko erakunde batek migratzaileei lan merkatuan sartzen laguntzeko programa bat dauka abian. Erlezaintzan aritzen dira batzuk, nahiz eta gehienek ez duten sekula lan horrekin harremanik izan.
2019/08/13 - 16:26
Astearte honetan hasi dira Notre Dame inguruko berun hautsa garbitzen
Notre Dame katedralak orain 4 hilabete su hartu zuenetik berun hautsa zabaldu da inguruan. Herritarrak kezkatuta egon dira sustantzia osasunarentzat kaltegarria delako.
2019/07/31 - 17:04
Tutankamon faraoiaren erakusketak arrakasta handia izan du Parisen
Dagoeneko ia milioi bat sarrera saldu dituzte. Egiptoko erregerik ezagunenaren bizitza eta heriotza ulertzeko artelanak ikus daitezke erakusketan.
2019/07/15 - 15:58
Plataformek 24 orduan ezabatu beharko dituzte gorrotoa zabaltzen dituzten edukiak
Frantziako Gobernuak sareko plataformen erantzunkizuna handitu nahi du zabaltzen dituzten edukien gainean. Horrela, eduki desegokiak 24 orduan ezabatu beharko dituzte.
2019/07/13 - 15:28
Justiziak arduradun jo du Frantzia, kutsadura murrizteko nahikoa ez egiteagatik
Udako egunotan, tenperatura altuekin bereziki, kutsadura maila gorenera iristen da maiz. Frantzian, zenbait herritarrek salaketa jarri dute Estatuaren aurka.
2019/07/11 - 15:53
Egoera begetatiboan zegoen Vincent Lambert frantziarra hil da
10 urte zeramatzan tetraplejiko eta egoera begetatiboan. Bizirik eusten zion makina deskonektatu eta 9 egunera hil da borroka judizial eta gatazkatsu baten ondoren.
2019/07/06 - 16:03
Produktu homeopatikoak finantzatzeari uztea eztabaidatzen ari dira Frantzian
Gaurdaino Estatuak finantzatu ditu 'sendagai' alternatibo hauek, baina laster aldatu liteke egoera.
2019/06/23 - 15:59
Ekonomiaren Museoak ateak ireki ditu Parisen
Helburua ekonomia modu ludikoan eta interkatiboan erakustea da, herritarren interesa pizteko.
2019/06/16 - 17:29
Patinete elektrikoen erabileraren gaineko araudia zorroztu du Parisko Udalak
Beste hiri askotan bezala, Parisen ere, patinete elektrikoak ugaritu egin dira, hirian batetik bestera mugitzeko. Baina erabiltzeko arauak ez dira argiak oraindik, eta honek egoera kaotikoa eragin du.
2019/06/09 - 15:48
47 soldadu euskaldun izan ziren Normandiako lehorreratzean
Sancho de Beurko elkarteak egin duen ikerketa lanaren ondorioa da. Normandian izan gara euskal soldadu horien istorioen berri izateko.
2019/06/06 - 14:49
Normandiako hilerri amerikarrean 9.400 soldadu daude lurperatuta
Omahako hondartzaren ondoan dago Normandiako hilerri amerikarra. 9.400 soldadu daude bertan lurperatura eta urtero 1,5 milioi bisitari jasotzen ditu.