Nerea Reparaz
2019/06/05 - 16:19
Aliatuek Frantzian askatutako lehenengo herrian beteranoak omendu dituzte
1944. urtean aliatuak Frantzian askatu zuten lehenengo herrian izan da ETB. Bertan, bisitarien joan etorriak ez du etenik egunotan.
2019/06/02 - 14:52
Baguettea, bistroa eta Senako liburu-dendak, ondare kultural immaterialerako lehian
Frantziako elementu bereizgarri hauek lehian daude, herrialde bakoitzak hautagaitza bakarra aurkeztu dezakeelako.
2019/05/04 - 16:23
Bere buruaz beste egindako polizien kopuru handiak kezka eragin du Frantzian
Urtea hasi denetik, 29 agente suizidatu dira. Sindikatuak birritan irten dira kalera gehiegizko lan karga salatzeko, arazoaren arrazoietako bat hori dela uste baitute.
2019/05/03 - 16:04
Notre Dameko sutearen ostean berun hautsa dago katedralaren inguruan
Berun hauts hori toxikoa da eta herritarrak kezkatuta daude. Agintariek azaldu dute, oraingoz, ez dagoela arazorik.
2019/04/21 - 16:03
Parisko baguetterik onenaren irabazleak Eliseorako egingo du ogia urtebetez
Ehunka okin aurkezten dira, eta irabazleak saria jasotzeaz gain, presidentearentzat egiten du ogia urtebetez. Aurten saria irabazi duen okinarekin izan gara.
2019/03/26 - 15:43
Parisko Rue Cremieuxeko auzotarrek ezin dute gehiago instagramerrekin
Hiriko gune turistiko bihurtu da etxetxo koloredunez betetako kale txiki hau. Bizilagunak turisten portaeraz kezu dira eta Udalari eskatu diote esku hartzeko.
2019/03/09 - 14:15
Ogibideen izenak feminizatzearen alde azaldu da Frantziako Hizkuntza Akademia
XVII. mendean sortutako akademiak orain arte aldaketa horren aurka egin du. Aspaldiko eztabaida da, baina presio sozialak eraginda, azkenean aldaketa onartzea erabaki du.
2019/03/05 - 15:45
Karl Lagerfelden azken bilduma aurkeztu dute Parisen
36 urtez zuzendari artistikoa izan den Karl Lagerfelden heriotzaren ostean Chanel etxeak egin duen lehen desfilea izan da eta omenaldia egin diote.
2019/02/27 - 14:14
Erakusketa digitalek indarra hartu dute
Erakusketa digitalak artea kontsumitzeko eredu gero eta ezagunkoak ari dira bilakatzen. Parisen, Van Goghen erakusketa ireki dute eta puntako teknologiari esker ikusleak artelanetan murgiltzen dira.
2019/02/21 - 15:45
Hiru kontzertu eman ditu Donostiako Orfeoiak Parisko Filarmonikoan
Europako izen handiko aretoak gainezka egin du eta sarrera guztiak aspaldi bukatu ziren. Proiektu andana dute aurreikusita, eta horietako asko atzerrian.
2019/02/09 - 15:30
Macronen onarpen tasak gora egin du nazio eztabaida hasi zenetik
Frantziako presidenteak nazio eztabaida abiatu zuenetik, bere onarpen tasak gora egin du, eta galdeketek diote bere alderdia berriro izango dela garaile Europako hauteskundeetan.
2018/12/02 - 13:40
Michael Jacksonek artean izandako eragina, erakusketa batean aztergai
35 urte bete dira Michael Jacksonen "Thriller" bideoklipa argitaratu zela. Jackson bere ibilbideko unerik gorenera iritsi zen, eta artista ugariren inspirazio iturri bilakatu zen.
2018/11/28 - 15:29
Eiffel dorrearen eskailera zati bat saldu dute enkantean, 169.000 euroan
1889. urtean monumentua inauguratu zutenean bigarren eta hirugarren solairuak lotzen zituen zatia da. Egun, pieza estimatua da bildumagileentzat eta historia maitaleentzat.
2018/10/26 - 17:03
Frantziak ez du baztertzen eskola gatazkatsuetan polizia jartzea
Irudietako gertakariak oihartzun handia izan du Frantzian. Ikasle batek irakasle bat mehatxatu du pistola faltsu batekin. Eskoletako segurtasunaren inguruko eztabaida piztu du gertakariak.
2018/10/12 - 16:59
'Kolett' plataforma, emakumeek gidatutako ibilgailuen zerbitzua
Gaur egun, Parisko alokairuko txoferdun autoen sektorean, gidarien %85 gizonezkoak direla ikusi ostean hartu du hainbat emakumek aurrerapausoa ematea. Hiru astetan 5.000 harpidedun lortu dituzte.
2018/10/11 - 16:54
Parisen Grand Palais museoak Miroren erakusketa berezia ireki du
Bartzelonan jaiotako artistaren ehundik gora margolan eta eskultura bildu dituzte. Lehenengo pausoak eman zituenetik, egindako azken sorkuntzetaraino izan zuen bilakaera jasotzen du erakusketak.
2018/09/28 - 17:14
Harakinak kezkatuta Frantzian, animalien aldeko aktibisten ekintzengatik
Harakinek Frantziako Gobernuari ere babesa eskatu diote.
2018/09/16 - 20:14
Frantzia galdeketak egiten ari da islamismoa nola egokitu erabakitzeko
Testuinguru honetan, gobernuak txosten bat eskatu du, eta honen ondorioek diote islam erradikala ikaragarri zabaldu dela sare sozialen bitartez.
2018/09/03 - 17:39
Frantziak mugikorrak debekatu ditu ikasgeletan
Ikasketa giroa hobetu eta aurrez aurreko harremana sustatzea du helburu legeak, izan ere, Hezkuntza Minsterioaren arabera, mugikorra oker erabiltzearen ondorioz izaten dira zigor gehienak.
2018/06/09 - 16:10
Frantziak telefono mugikorrak erabiltzea debekatu du eskoletan
Neurria irailean sartuko da indarrean, ikasturte berriarekin batera. Jarduera arriskutsuak ekiditea eta ikasgelan etekin hobea bultzatzea du helburu.