Nerea Reparaz
2018/06/08 - 16:29
Neska-laguna hiltzeagatik espetxean egon ostean, Bertrand Cantat bueltan da
Bertrand Cantatek bere neska-laguna hil zuen 2003an. 8 urteko kartzela zigorretik erdia bete ondoren, kontzertuak ematen ari da berriro. Bart Parisen protesta egin zuten aretoaren atarian.
2018/05/28 - 16:11
Emmanuel Macronek frantziar hiritartasuna eman dio Maliko heroiari
Mamoudou Gassamak eraikin bateko 4. solairutik zintzilik zegoen ume bat salbatu du bere bizitza arriskuan jarriz. Erreskatearen irudiek munduari bira eman diote.
2018/05/27 - 17:49
Manifestazioetan zenbatzeko sistema digitala probatu dute Frantzian
Frantziako 80 hedabide ados jarri dira manifestazioetako parte-hartzaileen zenbaketa independientea egiteko, antolakuntzak eta poliziak emandako informazioa egiaztatzeko.
2018/04/02 - 15:20
'Guernica'ri buruzko erakusketa berezia ireki du Picassoren Museoak Parisen
Uztailaren 29ra bitartean izango da ikusgai erakusketa. Guernica originalak Madrilen jarraitzen badu ere, Picassoren artxibo eta argazki pertsonalek sorkuntza prozesua ulertzen laguntzen dute.
2018/01/26 - 15:50
Sena ibaiaren ur-goraldiak orain arte ia ezezagunak ziren irudiak utzi ditu
Senak ia sei metro gainditu du bere ohiko maila, eta, ondorioz, hainbat azpiegitura itxi behar izan dituzte Frantziako hiriburuan.
2018/01/22 - 16:12
Frantziako kartzelatako zaintzaileak greban, segurtasun gehiago eskatzeko
Duela astebete hasi zuten, eta astelehen honetan hainbat zentrotako sarrerak blokeatu dituzte. Preso batek langile bati eraso egin ostean hartu zuen indarra protestak, eta eraso gehiago izan dira.
2018/01/18 - 13:41
Miren Arzalluzek hartu du Parisko Modaren Museoaren agintea
Miren Arzalluz bere kargu berrian da dagoeneko. Ilusioz eta proiektu garrantzisuekin ekin dio etapa berriari.
2017/11/15 - 15:28
Kalean errezatzea erabaki dute musulmanek Frantziako mezkitak ixteagatik
Erlijio askatasuna aldarrikatzen du musulman komunitateak. Protesta sinboliko honek laikotasuna eta kultu askatasunaren arteko eztabaida berpiztu du.
2017/09/03 - 17:26
Notre Dame katedralaren zaharberritzea ordaintzeko diru bilketa abiatu dute
1.163. urtean eraikitzen hasitako monumentuaren egitura eta fatxada hondatuta daude, eta 100 milioi euro biltzeko kanpainari ekin diote.
2017/03/22 - 16:33
Cristobal Balenciagaren omenezko erakusketa, Parisen
Jostun getariarrak Donostian bere lehen denda zabaldu eta mende batera, jantzi beltzez eta argazkiz osatutako erakusketa antolatu dute Frantziako hiriburuan.
2017/03/20 - 16:05
Fantastik Armada, Bilbora eramango duen ikuskizuna prestatzen
Nerea Reparaz EiTBk Parisen duen berriemailea Fantastik Armada taldeko kideekin egon da, larunbatean Bilbon, Break on Stage kale kulturaren jaialdian, taularatuko duten ikuskizuna doitzen ari zirela.
2017/01/07 - 16:21
La Galcante, historia luzeko liburu denda
Apalategietan milaka aldizkari, egunkari eta dokumentu zahar gordetzen ditu La Galcantek, horien artean, Euskal Herriak ere badu bere txokoa.
2017/01/02 - 14:56
Deskonexio digitalaren legea indarrean sartu da Frantzian
Hemendik aurrera, edozein arlotako langileek, lanordutik kanpo nagusiaren eta bezeroen deiei zein mezuei ez erantzuteko aukera izango dute legez. Enpresa bakoitzak negoziatu beharko du langileekin.
2016/10/29 - 18:05
323 etxegabe hil dira aurten Frantzian
Negua eta hotza hurbildu ahala, etxegabeen egoera are gehiago okertzen da. Frantzian, egun, 1.600 pertsona bizi dira gau eta egun kale gorrian.
2016/09/02 - 19:24
Turismoak %7 egin du behera Parisen
Azken urte eta erdian gertaturiko eraso jihadistek bisitari kopuruan eragina izan dute. Milioi bat turista inguru gutxiago izan dira 2016ko lehenengo sei hilabeteetan.