Noos auzia
2013/05/08 - 00:33
Palmako Auzitegia: 'Infantaren parte-hartzearen zantzurik ez dago'
Iñaki Urdangarinen emazteak "bere senarrak eta Diego Torresek ustez antolatutako plan kriminalean parte hartu zuela esateko zantzu argirik" ez dagoela argudiatu du epaitegiak.
2013/05/07 - 22:28
Palmako Auzitegiak bertan behera utzi du infantaren inputazioa
Epaileek onartu egin dituzte Cristina infantaren inputazioaren aurkako helegiteak, baina Castro epaileari delitu fiskala egin zuen ikertzeko eskatu diote.
2013/05/02 - 16:12
Castro epaileak Iñaki Urdangarini pasaportea erretiratzea baztertu du
Manos Limpiasen eskaera baztertu du, inputatuak ihes egin dezakeen arriskurik ez dagoela argudiatuta.
2013/04/08 - 18:21
Urdangarin eskubaloi entrenatzailea izango da, Qatarren
Palmako dukeak Valero Rivera entrenatzailearekin batera egingo du lan. Cristina infanta Bartzelonan geratuko da.
2013/04/03 - 23:44
Noos auzia: Palmako dukeen kalbarioa
2010etik hona, diru publikoaren bidegabe erabiltzea egotzita, epailearen aurrean inputatu gisa birritan izan da Iñaki Urdangarin Palmako dukea.
2013/04/02 - 22:03
Posta elektronikoak baliogabetzeko eskaera ukatu diote Urdangarini
Bestalde, Balearretako Parlamentuak aho batez onartu du Iñaki Urdangarini dirua itzultzeko eskatzea dirua bidegabe erabili zela frogatzen bada.
2013/03/14 - 17:24
Epaileak Urdangarini eta Torresi ezarritako bermea berretsi du
Jose Castro epaileak Noos Institutuko kide ohiei diru publikoak ustez desbideratzeagatik ezarritako berme solidarioaren aurkako argudioak baztertu ditu.
2013/03/04 - 16:58
Urdangarin: 'Cristina infantak ez zuen Noosen ezertxo ere egiten'
Palmako dukeak epailearen aurrean egindako bigarren deklarazioan esan zuenez, "aulkiak bete behar zirelako" zegoen Noos Institutuan Cristina infanta, baina "ez zuen ezertxo ere egiten".
2013/02/28 - 15:54
Urdangarinek hipoteka ordaintzea 'konplikatua' da, abokatuaren ustez
"Ezetz espero dugu; ez gaitezen ezkorrak izan", esan du Mario Pascual Vives abokatuak etxegabetze egoera hipotetiko bati buruz.
2013/02/26 - 15:48
Palmako duke-dukesak zerga amnistiaz baliatu ote ziren ikertuko dute
Palmako dukeak atzerrira ustez eramandako dirua erregularizatu duten ikertzeko eskatu dio Ogasunari Jose Castro epaileak.
2013/02/23 - 19:55
Urdangarinek Errege Etxea eta Cristina infanta Nóosetik bereizi ditu
Urdangarin lau orduz egon da epailearen aurrean deklaratzen. Errege etxeak bere ekintzak ez zituela gidatu berretsi du eta atzerrian kontuak izatea ukatu du.
2013/02/23 - 13:59
Urdangarin, Palmako Epaitegietan
Iñaki Urdangarin Palmako Epaitegietan da, bigarrenez, Jose Castro epailearen aurrean deklaratzeko.
2013/02/18 - 17:05
Espainiako erregea bete-betean harrapatu du Urdangarin auziak
Diego Torresek epaileari emandako posta elektronikoetan azaltzen denez, Juan Carlos erregeak jakin bazekien Corinna bere lagunak eta Urdangarinek hartu-emana zutela.
2013/02/16 - 21:17
Torresek baieztatu du Cristina infantak erabakiak hartzen zituela
Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak epailearen aurrean deklaratzeko eguna izan du. Bere deklarazioa giltzarri da Cristina Espainiako erregearen alabak Noos auzian izan duen papera jakiteko.
2013/02/12 - 01:24
Madrilek 120.000 euro eman zizkion Urdangarini hautagaitza sustatzeko
Udalak 120.000 euro eman zizkion, Kirol, Kultura eta Integrazio Sozialaren Fundazioari, bere hautagaitza olinpikoa sustatzeko, ordaindutako zerbitzuen prestazioagatik azalpenik egon gabe.
2013/02/09 - 17:29
Epaileak bahitu ditzakeen ondasunen zerrenda aurkeztu du Urdangarinek
Epaileak Palmako dukeari eta Diego Torri ezarritako ia 8,2 milioi euroko bermea ordaintzeko epea amaitu zen ostegunean. Ondorioz, ondasunen bahiketari ekingo dio epaitegiak.
2013/02/07 - 16:03
Urdangarinek ez du bermea ordaindu eta ondasunak bahituko dizkiote
Bermea ordaintzeko epaileak emandako bost eguneko epea bukatuta, Urdangarinek eta Torresek ez dute 8,1 milio euroko fidantza ordaindu. (Gaztelaniaz)
2013/02/07 - 13:40
Urdangarinek eta Torresek ez dute bermea ordaindu
Orain, epaileak ondasunak bahituko dizkie, berme osoa kitatzeko beste eduki arte.
2013/02/06 - 11:55
Urdangarinek gauerdi arteko epea du bermea ordaintzeko
Palmako dukeak eta Diego Torresek 8,1 milioi euroko bermea ordaindu ezean, epaileak ondasunak bahituko dizkie.
2013/02/05 - 13:56
8,1 milioi euroko bermearen aurkako helegitea aurkeztu du Urdangarinek
Ordainketa egiteko epeak bere horretan jarraitzen du helegitea aurkeztu arren. Ordaindu ezean, ondasunak bahitzea agintzen du legeak.