Noos auzia
2013/02/04 - 17:28
Urdangarinen abokatua: 'Fidantzaren dirua biltzeak ez du itxura onik'
Palmako dukeak kezkatuta daudela onartu du Urdangarinen abokatuak, baina infanta inputatuko ote duten ezin dela aurreikusi adierazi du.
2013/01/31 - 23:38
Urdangarinek duke titulua ez erabiltzea eskatu du Palmako Udalak
Erregeak, dena den, ezin dio titulua kendu Urdangarini, ez delako bera horren jabe. Palmako duke-dukesen izena zeraman kaleari izena aldatu diote.
2013/01/30 - 16:36
Epaileak 8,1 milioi euroko bermea ezarri dio Urdangarini
Jose Castro Noos auziko epaile instruktoreak 8,1 milioi euroko erantzukizun solidarioko berme zibila ezarri die Iñaki Urdangarin Palmako dukeari eta Diego Torres Noos institutuan zuen bazkide ohiari.
2013/01/29 - 17:57
Epaileak Espainiako infanten idazkaria inputatu du Noos auzian
Carlos Garcia Revengak otsailaren 23an deklaratu beharko du, Urdangarinekin batera, Noos Institutuaren diruzaina izan zelako.
2013/01/24 - 16:54
Errege Etxeko aholkulariek bazuten Urdangarinen jardueren berri
Palmako dukearen bazkide izan zenak, Diego Torresek, epaileari froga berriak bidali dizkio. Mezu elektronikoak dira. Mezuon arabera, Errege Etxeko aholkulariek bazuten Urdangarinen jardueren berri.
2013/01/14 - 15:59
Fiskaltzak ez du 'Urdangarin auzian' adostasun hitzarmenik proposatuko
Iñaki Urdangarinen aurkako epaiketaren bista "gehienez urtebete barru" egingo dutela azpimarratu du Torres-Dulce Estatuko fiskal orokorrak.
2012/09/05 - 11:49
Cristina infantaren eta Urdangarinen seme-alabak eskolara itzuli dira
Cristina infantaren eta Iñaki Urdangarinen seme-alabak Pedralbeseko (Bartzelona) Liceo frantsesean hasi dira. Familia osoa Bartzelonara itzuli da berriro bizitzera.
2012/05/04 - 15:52
CGPJk ukatu egin du Urdagarini 'mesede' egingo diotela
CGPJko presidenteordeak azaldu du Fiskaltzaren eta defentsaren arteko akordioak "egunero" daudela epaitegietan.
2012/05/02 - 16:56
Fiskaltzarekin ezer negoziatu izana ukatu du Urdangarinen abokatuak
Mario Pascual Vives abokatuak Iñaki Urdangarin espetxea ekiditeko Fisklatzarekin inolako akordiorik egin ez izana ziurtatu du.
2012/03/14 - 16:26
Iñaki Urdangarinek Noos Institutuaren ardura zeukan, epailearen ustez
Jose Castro epaileak bi egunez entzun zituen Iñaki Urdangarinen azalpenak. Palmako dukeak ez zuen epailea konbentzitu.
2012/02/25 - 21:45
Iñaki Urdangarin, epaitegira bueltan
Kazetariek deklarazioa zer moduz doan galdetu diote eta berak "ongi" doala erantzun die, irribarre txiki bat botata.
2012/02/25 - 21:26
Urdangarin: Auziaren gakoak
Zarzuelan duela bost urte izan zituzten lehenbiziko susmoak. Erregeak bere konfidantzako abokatuari ikerketa eskatu zion eta horren ostean koroak Washingtonera bidali zuen Palmako Dukea.
2012/02/25 - 16:57
Iñaki Urdangarin Palmako Epaitegitik atera da
Ia lau orduz deklaratu ostean, Palmako Dukeak epaitegia utzi du.
2012/02/25 - 13:19
Urdangarin: 'Nire ohorea defendatzera nator'
Iñaki Urdangarinek adierazi du era garbi batean hartu dituela erabakiak.
2012/02/25 - 12:58
Protestak eta ikusmina, Urdangarinen iritsieran
Ustelkeriaren aurkako eta Errepublikaren aldeko hainbat manifestari eta 120 kazetari akreditatu bildu dira epaitegiaren ateetan.
2012/02/25 - 12:54
Iñaki Urdangarin epaitegira heldu da
Bertan bildutako hainbat manifestari oihuka hasi dira Palmako Dukea iritsi denean. Ehunka komunikabide ari dira epaiketa jarraitzen.
2012/02/23 - 16:50
Urdangarinen deklarazioak ikusmin handia piztu du
Iñaki Urdangarinek epailearen aurrean deklaratuko du larunbatean 'Palma Arena' auziko inputatu gisa, Noos Institutuko fondo publikotik dirua bideratzea leporatuta.
2012/02/10 - 12:33
Urdangarin ez dute grabatuko: 'Auzipetu guztiak ez dira berdinak'
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bozeramaileak azaldu duenez, denak ez daude "presio beraren pean" eta ezin da bere "irudia estigmatizatu".