Noos auzia
2018/06/12 - 16:10
Errege Etxeak errespetua agertu dio epaiari
Gorenaren epaia ezagutu ostean, Botere Judizialaren independentziarekiko "erabateko errespetua" berretsi du Espainiako Errege Etxeak. Hala adierazi dute Zarzuelako iturriek.
2018/06/12 - 16:05
5 urte eta 10 hilabeteko espetxe zigorra Iñaki Urdangarinentzat
Kristina Borboikoaren senarrari dirua bidegabe erabili izana, prebarikazioa, administrazioari iruzurra egin izana, delitu fiskalak eta influentziaz baliatu izana leporatu dizkiote.
2018/06/12 - 13:02
Gorenak zigorra murriztu dio Urdangarini, baina kartzelan sartzeko zorian utzi du
Lehen instantzian Palmako Auzitegiak jarritako zigorra 5 hilabetean arindu dio Zigor Aretoak. Orain, Palmako Auzitegiak erabakiko du espetxera bidali ala ez.
2018/03/21 - 17:32
Urdangarini eta Torresi zigorra handitzea eskatu du Fiskaltzak
'Noos auziko' sententziari jarritako helegiteak aztertuko ditu gaur Gorenak, ondoren azken epaia emateko. Abokatuek absoluzioa eskatzen duten arren, Fiskaltzak are zigor handiagoak nahi ditu bientzat.
2018/03/21 - 16:34
Apelazio bistaren ostean, epaia
Gorenean azken atalean sartu da Noos auzia. Gaur apelazio bista egin dute eta fiskaltzak Urdangarini eta Diego Torresi zigorrak gogortzea eskatu du.
2018/03/21 - 09:36
Gaur aztertuko du Auzitegi Gorenak Iñaki Urdangarinen espetxeratzea
Urdangarin, Diego Torres eta Jaume Matasek jarritako helegiteak daude aztergai Gorenean. Auzitegiak ebazten duenaren araberakoa izango da euren etorkizuna.
2017/07/03 - 14:56
Urdangarinen zigorra 14 urte eta erdira igotzea eskatu du fiskalak
Ministerio publikoak zigorra murriztea eskatu duela zabaldu da hasieran, baina ondoren baieztatu denez, kartzela zigorra 6 urtetik 14 urte eta erdira igotzea eskatu du Fiskaltzak.
2017/02/24 - 12:52
Urdangarini ezarritako zigorra handiagoa izatea eskatuko du fiskalak
Valentziako zatian Palmako Auzitegiak ebatzitakoaren kontrako helegitea aurkezteko eskaera egingo duela iragarri du Horrachek.
2017/02/23 - 14:55
Ez kartzelarik, ez fidandantza ordaindu beharrik
Hilean behin bere etxetik gertuen duen epaitegira joan beharko du Iñaki Urdangarinek, kasu honetan Genevan, bera bizi den hirian.
2017/02/23 - 14:50
Urdangarinek aske jarraituko du, fidantzarik ordaindu gabe
Neurri bakarra ezarri dio Palmako Auzitegiak. Suitzako bere etxetik gertuen duen epaitegira joan beharko da hilean behin, sinatzera.
2017/02/20 - 21:50
Urdangarinek ostegunean jakingo du berehala kartzelatuko duten
Cristina infantaren senarra fidantzapean aske uzteko eskatzea aztertzen ari da fiskala.
2017/02/20 - 10:46
Urdangarin fidantzapean aske uzteko eskatzea aztertzen ari da fiskala
Fiskalak eskari bera egingo du Diego Torresentzat ere. Dena den, aldeen arrazoiak entzungo ditu erabakia hartu aurretik.
2017/02/19 - 13:08
Noos auziaren epaiaren aurkako elkarretaratzea egin dute Donostian
Epaitegien aurren egindako elkarretaratzearekin salatu nahi izan dute Noos auziaren prozesuan Errege Etxeak izan duen "inpunitatea".
2017/02/18 - 14:49
Urdangarin, Torres eta Matas kartzelaratzea eskatuko du Fiskaltzak
Ihes egiteko arriskua dagoela dio fiskalak, eta kautelazko neurriak eskatuko ditu seguruenik datorren astean egingo den saioan.
2017/02/18 - 14:45
Noos auziaren epaia, Radio Euskadiko tertulia politikoan hizpide
Epaiarekin ados dagoen bakarra Alderdi Popularra da. Eusko Legebiltzarreko gainontzeko alderdien iiritziz, kasu honetan argi geratu da Justizia ez dela berdina herritar guztientzat.
2017/02/17 - 16:45
Urdangarin berehala espetxeratzeko eskatzea ari da aztertzen Fiskaltza
Kautelazko neurriak hartzeko bista eskatu du, eta bertan erabakiko du Noos auzian errudun agertutakoak berehala espetxean sartzea eskatuko ote duen.
2017/02/17 - 16:23
Infanta absoluzioagatik 'pozik' dagoela esan du Rocak
Halaber, infantaren abokatuak adierazi duenez, hura “atsekabetuta” azaldu da Iñaki Urdangarini jarritako zigorragatik, "errugabea dela sinetsiz jarraitzen duelako”.
2017/02/17 - 15:08
6 urte eta 3 hilabeteko zigorra Iñaki Urdangarinentzat
Eroskeria, iruzurra, infuentziez baliatzea eta ogasunari iruzur egiteagatik zigortu dute Urdangarin. 512.000 euroko isuna ere ezarri diote.
2017/02/17 - 15:04
Diego Torresentzat izan da zigorrik gogorrena
Zortzi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote. Horretaz gain, ia bi milioi euroko isuna ordaindu beharko du.
2017/02/17 - 14:57
Cristina infanta absolbitu egin dute
265.000 euroko isuna ordaindu beharko du infantak. Miquel Roca abokatuak adierazi duenez, infanta pozik dago errugabe jo dutelako.