Noos auzia
2014/03/11 - 11:38
Castro epaileak ez du Urdangarin dirua zuritzeagatik inputatu
Horrez gain, Diego Torres Palmako dukearen bazkidea eta Ana Maria Tejeiro, horren emaztea, ere ez inputatzea erabaki du gaur Castro epaileak.
2014/02/10 - 12:43
Fiskaltzak 10 urtetik gorako zigorra eska dezake Urdangarinentzat
Dirua bidegabeki erabiltzea, faltsukeria eta delitu fiskalak egotzi dizkie fiskalak inputatuei, gaur PRISA taldeko hedabideek argitaratutakoaren arabera.
2014/02/08 - 13:36
Castro epailea goizeko 7etan heldu da Palmako Epaitegietara
Castro epailea lehena izan da Palmako Epaitegietara heltzen. Cristina infanta 10:00ak jotzeko minutu batzuk falta zirenean autoz heldu da.
2014/02/08 - 10:58
Cristina infanta kotxez iritsi da Palmako Epaitegira
Cristina infantak gaur deklaratu du Noos auziko ikerketan bere izena lehenengoz agertu eta bi urte baino gehiagora.
2014/02/07 - 21:38
Ikusmin handia, Palmako epaitegian
Deklarazioaren azken xehetasunak prestatu dituzte goizean, eta oraingoan, Urdangarinen abokatuak ere parte hartu du bileran.
2014/01/04 - 21:22
Nóos auziaren 'martirioarekin' amaitzeko eskatu du Errege Etxeak
Rafael Spottorno Errege Etxeko arduradun nagusiak ez du instrukzioaren amaierak Palmako dukeengan izan ditzakeen ondorioez hitz egin nahi izan.
2013/12/22 - 15:35
23 urteko kartzela zigorra jaso dezake Urdangarinek
Palmako dukeari sei arau-hauste penal leporatuko dizkio fiskalak eta 3,5 milioi euroko isuna ordaindu beharko du, El Mundo egunkariaren arabera.
2013/12/09 - 17:12
Palmako dukeek Aizoonen 436.703 euro xahutu zituzten jauregiko lanetan
Ogasunak esan duenez, egindako txostenak "ezin izan du sakondu", Aizoonen egindako operazio batzuen hartzaileak ezin izan direlako identifikatu.
2013/11/19 - 13:06
Fiskaltzak ukatu egin du Urdangarinekin negoziatzen ari direla
Urdangarinen abokatuak ere ukatu ditu negoziazioak, baina Palmako dukea ez dela "inoiz ere" kartzelan sartuko ohartarazi du.
2013/11/19 - 08:39
Urdangarin Fiskaltzarekin negoziatzen ari da, kartzela saihesteko
Palmako dukea bi urtez azpiko espetxe zigorra onartzeko prest dago, 'Noos' auzian errudun dela aitortzearen truke.
2013/11/04 - 14:24
Castro epaileak Pedralbesko jauregiaren erdia bahitu dio Urdangarini
Francisco Camps eta Rita Barbera lekuko gisa deklaratzera deitu ditu instrukzio-epaileak, hilaren 16rako.
2013/09/06 - 15:21
Palmako duke-dukesek salgai jarri dute Pedralbesko jauregia
Espainiako erregeak 1,2 milioi euro eman zizkion Cristina infantari, jauregia eros zezan. Ez dago argi, baina, mailegu edo dohaintza bat izan ote zen.
2013/09/02 - 19:50
Espainiako erregeak 1,2 milioi eman zizkien infantari eta Urdangarini
2004ean izan zen diru-transferentzia hori, erregearen kontutik Cristina infantarenera; eta, errege etxeko iturriek azaldu dutenez, Bartzelonako etxea erosteko mailegu bat izan zen.
2013/07/31 - 19:14
Cristina infanta Suitzara joango da bizitzera, Urdangarin gabe
Gaur egun, Cristina La Caixa Fundazioaren Nazioarteko sailean ari da lanean. Bitartean, Dukea Suitzara joango da noizean behin bisitan, baina Bartzelonan bizitzen jarraituko du.
2013/07/30 - 19:41
Urdangarinen mezu elektronikoak argitaratzeko debekua, bertan behera
Diego Torresek, baina, debekatuta dauka mezu horiek zabaltzea.
2013/07/16 - 17:57
Bere mezu elektronikoak zabaltzeko debekua defendatu du Urdangarinek
Justiziako hainbat funtzionariok murrizketen kontrako protesta egin dute Bartzelonako epaitegian, Palmako dukeak bertan deklaratu behar zuela aprobetxatuz.
2013/05/27 - 16:13
Fiskaltzak 17 urteko espetxe zigorra eskatuko du Urdangarinentzat
Palmako dukeak delituak aitortuko balitu, zigor eskaera hori 4 urtera arte jaitsiko luke Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak.
2013/05/17 - 21:02
Urdangarinen eta Torresen fidantzari BEZa kendu dio Palmako Auzitegiak
Horrela, bi inputatu nagusiek bermearen aurka planteatutako helegiteak partzialki onartu ditu Palmako Auzitegiak, eta Jose Castro epailearen autoa partzialki atzera bota du.
2013/05/16 - 18:04
Palmako dukeen errenta aitorpenak ikertuko dituela berretsi du Castrok
Kasuko epaileak atzera bota ditu Cristina infantaren eta Iñaki Urdangarinen abokatuek aurkeztutako helegiteak, eta, beraz, auzian sartuko ditu bien azken 10 urteetako errenta aitorpenak.
2013/05/14 - 16:20
2009an 2002an baino 18 aldiz handiagoak ziren Urdangarinen irabaziak
2002. urtean Palmako dukeak 31.500 euro jaso zituen, horren errenta aitorpenaren arabera; 2009an, ordea, 572.000 euro.