Olatz Arrieta
2023/03/28 - 16:25
Markel Olano Bruselan izan da gaur Etorkizuna Eraikiz gobernantza kolaboratiborako proiektuaren berri emateko
Europar Batasuneko erakundeetako ordezkarien aurrean aurkeztu dute 70.000 partaide eta 48 proiektu izango dituen egitasmoa.
2022/11/24 - 21:29
Europako Parlamentuak FIFAren aurka egin du, Futbol Mundiala Qatarren egiteagatik
Europako Parlamentuak langileen heriotzak ikertzea eta Giza Eskubideak errespetatzea eskatu du.
2022/02/24 - 22:16
Errusiaren ekonomia blokeatzeko asmoz, Europar Batasunak zigor ekonomiko gogorrak ezarriko dizkio
NATOk argi utzi du ez duela Ukrainara troparik bidaliko, aliantzako kide ez delako. Europak zigor ekonomikoekin erantzungo dio Moskuri.
2021/12/22 - 17:28
Guyanan, munduko teleskopiorik handiena jaurtitzeko prest
El telescopio Webb está ya listo para el lanzamiento plegado en el cono del cohete Ariane 5. El telescopio más sofisticado y caro de la historia es el producto de 25 años de trabajo dirigido por la NASA con la colaboración de la ESA y la agencia espacial canadiense.
2021/12/22 - 17:22
Munduko teleskopiorik handienaren jaurtiketa
Guyanako Europako Espazio portuan zeruari begira daude. 24rako iragarrita zegoen James Webb munduko teleskopiorik handienaren jaurtiketa gutxienez 25rarte atzeratu da eguraldi txarrarengatik.
2021/07/18 - 16:48
Anneliesek eta Guillermok azken 9 urteetan eraiki duten guztia urak eraman du
Euriteak Burghof hotela suntsitu du. Kalteak handiak dira, baina bizirik daude. Annelis etxean zegoen ibaiak gainezka egin zuenean, Guillermo hotelean, bezero batzuekin. Hurrengo egunera arte ezin izan zuten jakin nola zegoen bestea.
2021/07/16 - 22:30
Alemania eta Belgikako mugan hondamendiaren lekuko izaten ari da Olatz Arrieta
Gutxienez 125 hildako daude Alemanian bertan eta Belgikan. Baina 1000tik gora desagertuta daude orduotan. Alemania eta Belgikako mugan hondamendiaren lekuko ari da izaten Olatz Arrieta gure lankidea.
2020/05/30 - 16:33
Belgikan, tabernak eta jatetxeak itxita daude oraindik
Arintze bidearen azken aurreko fasean daude. Irekiko duten azkenak izango dira, ekainaren 8an. Belgikan ere sektorea oso kaltetua aterako da.
2019/05/22 - 18:08
Europar Batasunak segurtasuna eta intimitatea bermatzeko neurriak hartuko ditu
Huaweik 5G teknologia eratu duela azaldu duenetik, segurtasunaren eta intimitatearen inguruko kezkak sortu dira. Europar Batasunak herrialde bakoitzaren esku uzten du, baina arrisku txostenak egitea gomendatu du.
2019/04/26 - 10:59
Bederatzi urteko haur palestinar bat hil dute Belgikako harrera etxe batean
Hilketak samina eta haserrea eragin du. Poliziaren lehenengo ikerketaren arabera, mutikoa harrera etxean bizi diren lau lagunek hil dute.
2019/01/16 - 15:17
Olatz Arrieta ETBko kazetariak ireki du aurtengo sagardo denboraldia
Aurtengo sagardoa txinparta bizi eta lasto kolorekoa izango da eta ekoizpena txikiagoa bada ere, kalitate oneko sagardoa omen da.
2019/01/02 - 22:22
Olatz Arrieta ETBko kazetariak zabalduko du txotx garaia Astigarragan
Olatz Arrieta astigarragatarrak aurtengo txotx garaia herrrian irekitzea ohore handia dela adierazi digu, pozik dago. Aurten hamar miloi litro terdi sagardo egin dira eta gorputzarekin omen dator
2019/01/02 - 17:29
Olatz Arrieta kazetariak irekiko du 2019ko sagardo denboraldia
Urtarrilaren 16an izango da Sagardo Berriaren XXVI. Eguna, Astigarragako Gartziategi sagardotegian.
2018/05/09 - 16:45
Olatz Arrietak jaso du Kazetaritzako X. EuroBasque Saria
EiTBren Bruselako berriemailea, 'Europa, lehen ehun egunen ezinegona' artikuluagatik saritu dute. Onespen honekin, Europako gaurkotasuna eta nortasuna zabaltzen duten lanak saritzen ditu Eurobasquek.
2018/05/08 - 13:57
Olatz Arrieta: "Zalantzaz beteriko garaia bizi dugu Trumpen gobernuarekin"
Olatz Arrieta, EITBko kazetariak Eurobasque kazetaritza saria jasoko du "Europa, lehen ehun egunen ezinegona" artikuluarengatik. Bere ustez, 2. Mundu Gerratik lehenengoz ez dago argi EEBBn jarrera.
2018/05/03 - 17:16
Olatz Arrieta Genevako ekitaldian izan da
Henry Dunant zentroan ospatu den ekitaldira kazetari talde txiki bat bakarrik sartu da. Horien artean zen ETBko Olatz Arrieta korrespontsala.
2017/06/20 - 16:00
Save the Childrenek haur errefuxiatuak babesteko neurriak eskatzen ditu
Beste hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunderekin batera, presioa sartzen saiatzen da taldea Bruselan, Gobernuek adingabeen eskubideak errespeta ditzaten.
2014/08/12 - 12:17
'2 herrialde desberdinetan bezala bizi dira flandriar eta valoniarrek'
Olatz Arrieta, ETBren berriemalea Bruselan, Belgikari buruz