Olatz Simón
2023/06/07 - 16:50
Beroak eragindako arriskuari aurre egiteko neurriak adostu ditu Parisko Udalak
Hiriaren itxura guztiz aldatuko duten neurrien helburua beroaren ondorioz hiltzen direnen kopurua murriztea da. Adituen ustez, 50 graduko egunak gero eta ohikoagoak izango dira 2050erako.
2023/03/17 - 21:46
Concorde plaza hartu dute berriro manifestariek Gobernuaren eta Macronen dimisioa eskatzeko
Indarrez, bozketarik gabe pentsioen erreforma aurrera atera nahi izanak haserre handia piztu du Frantzian, bai kalean eta baita instituzioetan ere. Bi zentsura-mozio aurkeztu dituzte dagoeneko lehen ministroaren aurka. Kalkuluak egin eta babesak bilatzeko orduak dituzte hauek.
2023/03/17 - 21:38
Europako Banku Zentralak ez du kutsatzeko arriskurik ikusten Euroguneko bankuentzat
Interes tasak igo eta 24 ordura, eta First Republic bankuaren erreskatearen ondotik, Europako Banku Zentraleko ikuskaritza kontseiluak ezohiko bilkura egin du. Aldaketa handiak gertatzen direnean egin ohi dituzte halakoak.
2023/03/10 - 22:00
Macronek eta Sunakek elkarlana areagotzea adostu dute, Mantxako kanaleko ontzi txikiak gelditzeko
Eliseo jauregian hartu du aurrenekoz Macron presidenteak Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroa, eta adiskidetasun keinuak izan dituen bilkura horrekin, azken urteetako tentsio diplomatikoen amaiera irudikatu dute.
2023/03/07 - 06:00
Zeintzuk dira Frantziako pentsioen erreformako puntu gatazkatsuak?
Pentsioen erreforma Emmanuel Macronen eronka nagusia bihurtu da boterera iritsi zenetik. Hauek dira sindikatuak eta gizarte-eragileak aurka jarri dituen legearen gakoak.
2023/03/02 - 15:43
Bizilagun baino arratoi gehiago dago Parisen
Arratoiak akabatzeko esku-hartzeak % 35 hazi ziren iaz, izan ere pandemia ondoren, gero eta jende gehiagok jaten du kalean eta uzten diren hondakinak aukera paregabea dira arratoiak ugaritzeko.
2023/02/08 - 15:49
Pornografia webguneek benetan egiaztatu beharko dute Frantzian euren erabiltzaileak adinez helduak direla
Saltzen dituen aparatu elektroniko guztietan guraso-kontrola inposatuko duen munduko lehen estatua izango da Frantzia, eta pornografia eskaintzen duten webguneei erabiltzaileak benetan adinez nagusiak direla frogatzea exijituko die gobernuak.
2022/12/30 - 18:00
Urtarrilaren 1etik aurrera, Frantziak produktu berrerabilgarriak erabiltzera behartuko ditu jatetxeak
Zakarreriaren kontrako legea martxan da; baxerak 60 gradutan garbitu beharko dituzte jatetxeek berriro erabili ahal izateko.
2022/11/30 - 23:15
UNESCOk baguetta eta euren guztien maisutasuna Gizateriaren ondare izendatu ditu
UNESCOk baguetta eta euren guztien maisutasuna Gizateriaren ondare izendatu ditu eta. Frantziaren ikurretako bat da baguetta, eta sari kolektibo gisa hartu dute izendapena herritarrek ere.
2022/09/21 - 22:48
Vladimir Osechkin giza eskubideen aktibista laguntza eskaintzen hasi da desertatu nahi duten soldaduei
duela zazpi urtetik familiarekin Biarritzen bizi den giza eskubideen aktibista eta blogaria da. Giza eskubideen urraketak eta Putinen erregimenaren ustelkeria eta tortura sistematikoak azaleratu zituen eta, mehatxatuta, alde egin behar izan zuen.
2022/08/11 - 19:35
Dena atzean utzi eta mendeetako ofizioari eutsi nahi diote Senako pasealekuetako liburu-saltzaile berriek
Urte askotan ohiko irudia izan da Parisen Sena ibai ondoko liburu-saltzaileak ikustea. Baina pandemiaren ondorioz ia desagertuta zeuden. Orain, mendeetako tradizioa berpizteko Udalak egin zuen eskariari erantzun diote askok, eta saltzaile berriak eta gazteagoak ikus daitezke.
2022/08/08 - 17:47
Beroaldi luzea jasaten ari dira Frantzian, erregistratu den lehorterik gogorrena
Edateko urik gabe gelditu dira zenbait herritan. Gainera, hiru zentral nuklearren jarduera eten egin behar izan dute, elektrizitatea sortu eta gero ibaietara bueltatzen zuten ura beroegia zelako.
2022/04/22 - 23:28
Hauteskunde kanpainaren azken orduetan elkarren kontrako tonua gogortu dute Macronek eta Le Penek
Macron presidentegaiak gehiegizko konfiantzaz ohartarazi du eta azken orduko proposamenak egin ditu. Le Pen ultraeskuindarrak merkatu batean eta jendez inguratuta egin du kanpainako azken ekitaldia.
2022/04/14 - 18:50
Frantziako hainbat unibertsitatetan itxialdiak egiten ari dira “Ez Macron, ez Le Pen” lelopean
Frantzian, hauteskundeetako bigarren itzuliaren atarian “Ez Macron, ez Le Pen” lelopean hainbat unibertsitatetan itxialdiak egiten ari dira. Sorbonako unibertsitatean, kasu, azken orduotan poliziari entzungor eginez, gazte gehiago batu dira mobilizaziora.
2022/04/12 - 16:25
Frantzian hauteskunde kanpainan buru-belarri sartuta bigarren itzuliari begira
Emmanuel Macronen eta Marine Le Penen helburua, jakina, lehen itzulian bazterrean geratu diren alderdien botoak eskuratzea da..
2022/03/27 - 11:35
Gilles Simeoni: "Demokrazia errespetatzen bada Korsikan, indarkeria desagertuko da"
Colonnaren heriotzaren ondorengo dolua amaitu da eta orain politikako aro berri bat has daiteke Korsikan. Gilles Simeonirekin, Korsikako Kontseilu exekutiboko presidentearekin, hitz egin dugu.
2022/03/24 - 22:05
Colonnaren hileta-elizkizunen egunean, Korsika gelditzea proposatu dute alderdi eta eragile nazionalistek
Korsikan Yvan Colonna preso independentistaren hileta bihar egingo dute. Preso baten jipoiaren ondorioz hil ostean, momentuz uhartean ez dira izan aurreko asteetako moduko istiluak.
2022/03/05 - 16:47
Bilborako bidean da Olga, 'Txernobilgo haurra' izandakoa, txikitako harrera familiarekin elkartzeko
Bi semerekin irten zen Ukraniatik Olga, bonbardaketek bere etxea suntsitu aurretik. Boluntario poloniar batek eraman zituen Frantziara eta Lander Alberdi eta familia, kotxea hartu eta Frantziara abiatu ziren, euren bila.
2022/01/31 - 21:59
'Sneakers, zapatilak museoetara ere iritsi dira' erakusketa, Parisko Gizakiaren Museoan
Parisko Gizakiaren Museoan oinetako mota honen ibilbidea errepasatu dute. 70 eredu biltzen ditu erakusketak. Gozamen hutsa moda eta bere historia maite dutenentzat.
2021/12/15 - 15:36
Medikuei txertatuta ez zegoela aitortu nahi izan ez zien emakume bat hil da Frantzian
Frantzian medikuak ohartu dira, erietxean ingresatu eta larri erortzen diren gaixo askoren ziurtagiriak faltsututa daude eta txertatu gabe daudela.