Olatz Simón
2021/12/11 - 16:36
Bukinista bila dabiltza Parisen, Sena ertzeko 240 liburu-postuetatik asko itxita daudelako
Senako liburu saltzaileak dira bukinistak. Gizateriaren ondare izendatuta daude eta mendeak eman dituzte ibai ertzean liburuak saltzen, baina orain postuetako asko itxita daude. Deialdia egin diete liburuak maite dituztenei, lekukoa har dezaten.
2021/10/31 - 18:11
Frantziak homosexualitatea "sendatzeko" helburua duten pseudoterapiak borrokatzeko delitu espezifikoa sortu du
Legea aho batez onartu du Asanblea Nazionalak eta Senatuaren tramitearen zain dago. Aurrerapauso garrantzitsu hau lortzeko borrokatu den terapia hauen biktima batekin izan da ETB Parisen.
2021/10/27 - 16:52
Euskal Gozogileen txokolatezko "Gernika" izango da Parisko Txokolatearen Aretoko izarra gaur
Parisen, "Salon du chocolat" izeneko aretoak gauean zabalduko ditu ateak eta aurtengo protagonista Euskal Gozogileen Ferderazioak egin duen txokolatezko "Gernika" izango da.
2021/10/05 - 16:16
Frantziako eliza katolikoak 330.000 pederastia kasu zenbatu ditu 1950az geroztik
1950az geroztik, gutxienez 219.000 kasu izan omen dira, soilik elizgizonek egindakoak. Horiei, elizarentzat lanean aritzen diren pertsona laikoenak gehituz gero, 330.000 omen dira.
2021/09/19 - 17:53
Itsaspekoen krisia ulertzeko gakoak
AEBk, Erresuma Batuak eta Australiak osatu duten aliantzaren ondorioz, Frantziak 56.000 milioiko kontratua galdu du. 12 itsaspeko ekoitzi behar zituen Australiarentzat, baina Estatu Batuak tartean sartu eta kontratua galdu du. Oso haserre daude frantziarrak.
2021/07/10 - 16:45
Pandemia aurreko bisitari kopurutik oso urrun, turismoa pixkanaka martxa hartzen ari da Parisen
Turistak itzuli dira hiriburu handietara, baina Parisen esaterako, oraindik ez dira asko, eta heldu direnek aparteko aukera dute egunotan normalean jendez gainezka egoten diren toki turistikoak lasai ikusteko.
2021/05/18 - 16:59
400 film estreinatzeko zain daude Frantzian, aretoak zazpi hilabetez itxita egon ostean
Itxialdiaren ondorioz 400 film geratu dira Frantzian estreinatu gabe. Zinema aretoak ireki behar dituzten honetan, kezka dute guztiak emateko modurik egongo ote den.
2021/05/09 - 17:46
Parisko katakonbak, hiriaren azpiko hiria
Parisen ikusmin handia piztu dute beti hiriaren azpiko katakonbek. Herritar asko saiatzen dira bertara sartzen, debekatuta dagoen arren.
2021/04/24 - 18:04
Covidtracker, pandemia jarraitzeko gehien erabiltzen den webgunea Frantzian
Frantziako Osasun Ministerioak edo Gobernuak garatutako aplikazioek baino arrakasta gehiago du informatikari gazte batek sortutako webguneak. Guillaume Rozier sortzailearekin izan da ETB.
2021/04/23 - 16:46
Action Culottéek barruko arropa oinarrizko produktutzat onartzea eskatzen du
Jean Castex Frantziako lehen ministroari bulegora ehunka kulero bidali dizkiote barruko arropa oinarrizko produktutzat onartu dezaten.
2021/04/18 - 17:43
Aitor Santi Franco fisioterapeuta Parisko UCIen egoeraren gordintasunari buruz
Frantzian egoera larria da berriz ere. Pandemiak 100.000 hildako baino gehiago utzi ditu jada, eta ZIUak gainezka daude, 6.000 gaixorekin. Bertan lanean ari den euskaldun batekin egon da ETB.
2021/04/14 - 16:53
"Le Chat déambule" kale erakusketak kultura pixka bat bueltatu die paristarrei
Parisen museo eta erakusketak itxita daude urriaz geroztik, baina egunotan, udaberria heldu dela baliatu eta askok ezusteko erakusketa aurkitu dute Eliseo Zelaietan.
2021/04/04 - 16:53
Normaltasun bila, Pazko igandeko txokolate opariak bueltatu dira Frantziara aurten
Pazko zubi honetan familiak elkartu ahal izango dira, eta txokolatea oparitzeko tradizioa bete; izan ere, oinarrizko produktu izendatu berri du gobernuak txokolatea.
2021/03/31 - 13:21
Frantziako puntu beltzena da Seine Saint Denis, pandemiaren zero gunea
Frantzian Emmanuel Macronenganako presioa handitzen ari da, egoera okerrenean dauden eskualdeetan konfinamendu zorrotza ezarri dezan. Esaterako Paris iparraldean, Seine Saint Denis departamenduan.
2021/03/06 - 16:26
10.000 izan litezke Frantziako Eliza Katolikoaren barruan egon diren sexu abusu kasuak
Frantziako gotzainen bilerak bultzatutako batzorde independente batek, dagoeneko, 4.000 biktima identifikatu ditu, baina oraindik kasu asko falta omen dira.
2021/02/08 - 21:53
"Lights off" operazioa Parisen: parkourra, energia aurrezteko
Parisen gazte talde bat gauetan kartel elektrikoak itzaltzen hasi da gustuko duten kirolaren bitartez, parkourra.
2021/02/07 - 18:06
Italian museoak ireki dituzte berriro; Frantzian, oraindik bisitaririk gabe
Italiako eta Vatikanoko museoek berriz ireki dituzte ateak. Frantzian urritik itxita egon dira, eta oraindik ez dakite noiz zabalduko dituzten. Lanak zaharberritzeko aprobetxatzen ari dira.
2021/01/24 - 16:37
#MeTooInceste, tabua apurtu duen fenomenoa Frantzian
NousToutes sexu indarkeriaren kontrako elkarteak jarri zuen abian, joan den astean, #MeTooInceste mugimendua, Olivier Duhamel irakaslearen eta politikoaren aurkako intzestu salaketa dela eta.
2020/12/08 - 15:41
9.000 kontratu Frantziako posta zerbitzuan, egunean lau milioi pakete banatzeko
Frantzian konfinatuta jarraitzen dute, eta egoera horretan eskaera asko online egiten dituzte eta paketeak gero postaz bidali behar dira.
2020/12/07 - 21:42
Inoiz ez duela boterea bere onerako erabili esan du Sarkozyk epailearen aurrean
Nicolas Sarkozyk epailearen aurrean deklaratu du ustezko ustelkeria kasuagatik. 10 urteko kartzela zigorra jaso lezake Frantziako presidente ohiak. Berak guztia ukatu du.