Olatz Urkia
2024/01/13 - 22:05
Taiwango gazte askok ez dute begi onez ikusi Lai Ching-te ofizialistaren garaipena
Lai Ching-te buru duen Alderdi Progresista Demokratikoak hauteskundeak irabazi dituela jakin berritan, herritarren iritzia bildu du ETBk. Helduenak gustura daude emaitzekin, baina gazte askok zalantzak agertu dituzte.
2023/09/01 - 16:46
Kutsadura % 42 jaitsi da Txinan 2013tik hona
Chicagoko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, txinatarren bizi-itxaropena bi urtez luzatu da kutsaduraren aurka egiten aridiren borrokari esker.

2023/07/05 - 16:34
Beijingen 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte azken egunetan
Gurean bezala, Txinan ere gero eta sarriago dituzte beroaldiak. Aurtengo uda hasiera azken sei hamarkadetako beroena izaten ari da, batez ere iparraldean. Beijingen, esaterako, 40 gratudik gorako tenperaturak dituzte.

2023/06/09 - 16:48
Txinan asteazkenetik larunbatera 13 milioi ikaslek egingo dute unibertsitatera sartzea ziurtatzeko azterketa
Txinan bereziki zorrotzak dira azterketak zaintzen. Batetik, era guztietako frogak egiten dizkiete ikasleei nortasuna ziurtatzeko. Eta bestetik, azterketa kopiatu ezkero, kartzelara joan daitezke.
2023/04/23 - 17:52
K-pop mugimenduko beste artista batek egin du bere buruaz beste Hego Korean
Askotan errepikatu den historia da. Lehiakortasuna oso gogorra da, eta depresio kasu larriak bizi dituzte musikariek. Moonbinena da azken kasua.
2023/04/19 - 16:54
Olatz Urkia: ''Pekingo ospitaleko suteak shock handia eragin du hirian''
Pekingo ospitale batean izan den suteak gutxienez 29 hildako utzi ditu. Dirudienez eraikinaren barnean egiten ari ziren obretan sortutako txinpartek eragin dute sutea eta 12 pertsona atxilotu dituzte.

2023/04/06 - 20:24
Macronek eta Von der Leyenek Ukrainan bake iraunkorra ezartzen laguntzeko eskatu diote Txinari
Xi Jinping Txinako presidenteak, bestalde, "zentzuzko jarrera" eskatu die bi aldeei, Ukrainako gerrak okerrera egin ez dezan.

2023/03/15 - 15:50
Txina berriro hasi da bisak ematen atzerritarrei, hiru urteko murrizketen ondoren
Pandemia hasi zenetik Txinak turistentzat mugak itxita izan ditu, baina gaurtik aurrera, berriro, turista bisa eskatzeko aukera zabaldu dute.
2023/03/05 - 17:15
Taiwanen anexioa lortzea, Txinako Kongresu Nazionaleko helburu nagusietakoa
Kongresu Nazionala bildu eta hurrengo bost urteotarako erabaki nagusiak aurkeztuko dituzte Txinan. Xi Jinpinek presidente karguari eutsi eta bere boterea irmotuko duela aurreikusten da. Defentsa arduradun berria ere hautatuko dute eta hori oso garrantzitsua izango da mundu osorako.
2022/12/22 - 22:08
Olatz Urkia EITBko kazetariak ''El búho de Ravel'' bere lehen eleberria aurkeztu du Donostian
Beijindik etorri berri da Olatz Urkia EITBko berriemailea, handik irten gabe hiru urte igarota. Etxerako buelta honetan Olatzek bere lehen eleberria dakar besazpian. "El búho de Ravel" izenburua du eta Ukrainan eta Errusian ikasketak egiten ari zela hasi zen liburua idazten.
2022/11/28 - 21:47
'Txinan honelako protestak ez dira ohikoak. Jendeak pazientzia galdu du, ez dute konfinamendu gehiagorik nahi'
Asteburuan milaka pertsonak konfinamenduen amaiera exijitu dute. Manifestatzaileen artean, kezka sentitzen da gaur. Batzuk ekonomikoki oso gaizki pasatzen ari dira pandemian. Psikologikoki ere, konfinamenduak eragin handia du.
2022/11/28 - 21:38
Txinako protestetan hainbat atxilotu izan dira, tartean bi kazetari
Txinan gertatzen ari diren ezohiko protestak lurralde osora zabaldu dira, eta Gobernua segurtasuna biderkatuz ari da haiek itotzeko ahaleginean. ''Zero covid" politikaren aurka altxatu dira milaka lagun, Tiannamengo erreboltetatik izan diren protestarik handienetan.

2022/11/26 - 18:09
Protesta handiak Txinan, covidagatik konfinatutako eraikin batean piztutako sutean 10 pertsona hil ostean
Txinak ezarritako "zero covid" politikaren ondorioz eraikina eta auzoa konfinatuta zeuden, eta bizilagunak oso haserre daude egindako kudeaketarekin. Urumqi hirian milaka pertsonak agintarien aurka egin dute.
2022/11/24 - 15:13
Covid kasuek nabarmen egin dute gora Txinan eta neurriak zorroztu dituzte
Txinan covid kutsapen olde handia sufritzen ari dira azken egunetan. Bart 31.444 kasu zenbatu dituzte eta Beijingen ere, gaixoen zifra gorantz doala ikusita, neurri zorrotzenak sartu dituzte indarrean.

2022/11/12 - 15:49
Txinan hainbat suizidio kasu izan direla salatu dute, itxialdien ondorioz
Txinan, covid zero politikak arazo psikologiko ugari eragiten ari dira. Etxebizitza batean positibo kasu bat antzemanez gero, eraikin osoa konfinatzen dute. Psikologoek alarma gorriak piztu dituzte, besteak beste, suizidioak areagotzen ari direlako.
2022/09/01 - 14:34
Udazkeneko uzta arriskuan egon liteke Txinan lehortearen eraginez
Inoiz izan duen beroaldirik handiena pasa du uda honetan Txinak. Herrialdearen erdialdean tenperaturak 40 gradutik gora egon dira bi hilabetez. Prezipitazio eskasiak udazkeneko uzta eta hornikuntza arriskuan jarri ditzake.
2022/08/18 - 22:30
Txinan saltzen diren hiru autoetatik bat elektrikoa da, eta kotxe elektrikoen lehen merkatu bilakatu da
Txinan, kotxe elektrikoen gorakada sekulakoa da, Gobernuak sustatu egin du eta. Dagoeneko munduko lehen merkatu bihurtu da sektore honetan: azken hilabeteotan, matrikulatzen diren kotxe berriei dagokienez 3tik 1 elektrikoa da eta gora egiten jarraitzen dute salmentek.
2022/07/25 - 22:52
Lau aktibista urkatu dituzte Myanmarren, terrorismoa egotzita
Gertatzen ari dena oso larria dela salatu dute giza eskubideen defendatzaileek. Duela urtebeteko estatu kolpetik junta militar batek agintzen du herrialdean, eta herria kaos egoeran dago.
2022/07/08 - 16:29
Shinzo Aberen hiltzailea 41 urteko militar ohi bat da eta erasoaren leku berean atxilotu du poliziak
Atxilotuak poliziari kontatu dionez, ez zegoen "pozik" lehen ministro ohiarekin eta hiltzea erabaki du. Itxura batean, etxean egindako arma batekin eraildu agintari ohia.