Olatz Urkia
2022/06/01 - 16:35
Shanghai bi hilabete iraun duen konfinamendutik atera da
Shanghai hiriko biztanleak kalera atera dira lehendabiziko aldiz bi hilabetetan. Amaitutzat eman dute Covid konfinamendu zorrotza, eta berriro ere, kalea zapaltzeko aukera izan dute.
2022/05/24 - 23:44
Xinjiangen uigurren atxiloketa arbitrarioei buruzko dokumentu sekretuak argitaratu dira
Txinako Xinjianen uigurrek, gutxiengo musulmanak jasaten dituen errepresioa eta jazarpena baieztatzen dute milaka dokumentuk. Talde batek Txinako poliziari hackeatu dizkio. Dokumentuok publiko egin dira.
2022/04/21 - 20:13
Oier Manterola, Shanghain konfinatuta: 'Ezin gara urbanizaziora ere jaitsi, PCRrako bakarrik ateratzen gara'
Shanghain, 26 milioi lagunek berrogeialdian jarraitzen dute. Oier Manterola euskaldunak esan digu PCRa egiteko bakarrik irten daitezkeela etxetik, 'Janaria kontrolatu behar dugu, baina goserik ere ez dugu pasatzen'.
2022/03/16 - 15:07
Omikronen kutsapen oldea geldiarazteko, 37 milioi pertsona konfinatu dituzte Txinan
Wuhanen hasieran bizi izan zuten oldeaz geroztik izan duten kutsatu kopururik handiena sufritzen ari dira Txinan. 1.900 baieztatu dituzte herrialde osoan; portzentai txikia da, baina kutsarik gabeko estrategiarekin jarraitzen dutenez, kasu horiek nahikoa izan dira hiri osoak erabat ixteko.
2022/03/05 - 16:20
Aurrekontu militarra % 7 igoko duela iragarri du Txinak
Txinako Batzar Nazionala bildu da gaur. Herrialdeko aurrekontuak adostu eta lege berriak aurkezteko egiten da batzarra, urtero.
2022/02/04 - 15:51
Hasi dira Beijingo neguko joko olinpikoak, covidak eta mendebaldeko blokeo diplomatikoak baldintzatuta
Txinan Giza eskubideak urratzen direla salatzeko, Estatu Batuek eta Britainia Handiak, mendebaldeko beste herri batzuekin batera, boikot diplomatikoa abiatu dute eta ez dute ordezkari politikorik bidali Beijinera.
2021/11/18 - 15:46
EITB Mediak mikrotxipak egiten dituen enpresa txinatar bat bisitatu du
Munduan ekoizten diren mikrotxip gehienak Taiwanen, Hego Korean eta Txinan egiten dira. Olatz Urkia lankidea Ferrotec enpresa bisitazen izan da.
2021/11/07 - 17:36
Desagertzeko arriskuan zegoen Milu oreina salbatzea lortu dute Txinan
Munduan dauden 140.000 espezietatik 38.000 desagertzeko arriskuan daude. Horietako bat, Milu oreina, salbatu eta 6.000 animalia baino gehiago bizi dira orain Txinan.
2021/11/03 - 15:42
Txinak 2060ra atzeratu nahi du karbono neutraltasuna, baina energia garbien erabilera areagotzen ari da
Glasgowen haize eta eguzki energinaren ahalmena 1.200 gigawattera eramatea jarri dute helburu gisa. Hori lortuz gero, 2030 urtean Txinak sortuko luke munduko energia eolikoaren bi heren.
2021/10/04 - 22:39
Yang Yu, Evergrandeko ingeniari buru ohia: 'Ez dago kiebrarik, dena alarmismoa izan da'
Txinako Evergrande enpresa handiak oraingoz kiebra atzeratu egin du. Baina, bertan, Txinan eta mundu mailan, orohar, inbertsoreen artean urduritasuna dago, enpresa hori erortzen bada, beste askori eragingo diolako.
2021/10/03 - 18:29
Euskal pastela ezagun egin da Txinan eta gero eta kafetegi gehiagotan eskaintzen dute
Bertako zein atzerriko jana eskaintzen duten kafetegietan, McDonaldsetan... 5 eurotan saltzen dute euskal pastel zatia Beijinen.
2021/08/16 - 16:51
Txinako elefante nomada famatuak etxera itzuli dira 500 kilometroko bidaia egin ondoren
Txinan 17 hilabete iraun duen bidaia luze eta arraroa egin duen elefante taldea itzuli da euren ohiko bizilekura.
2021/07/25 - 17:00
Bidaia historikoa egin du Txinako presidenteak Tibetera, 31 urtean lehenengo aldiz
Duela 70 urte Tibet Txinaren parte bihurtu zuten. Urteurrena ospatzeko Xi Jinpingek bisita historikoa egin du eskualde autonomora. Kritikoen ustez, ordea, ez dago ospatzeko ezer.
2021/07/21 - 16:57
Gutxienez 12 lagun hil dira itota Zhengzhou hiriko metroko uholdeetan
Azken hiru egunotan normalean urte oso batean egiten duen euri kantitatea izan dute Henan eskualdean eta uholdeek guztiz hartu dituzte 12 hiri.
2021/07/03 - 17:55
Alderdi Komunistaren mendeurrena ospatzen ari dira Beijinen
Txinako alderdi komunistak 100 urte bete zituen ostegunean, eta Xi Jinping presidentearen hitzetan, Txina gaur egun lehen potentzia izateko gertu badago, alderdi komunistari esker izan da.
2021/05/11 - 16:42
Txinako biztanleriaren hazkundea asko moteldu da
Txinaren biztanleriak beti gora egin izan du azpen zazpi hamarkadetan, baina erritmoa geldotu egin da. Gaur, 1950 urtetik izan duen hazkunderik txikiena jakinarazi du gobernuak.
2021/04/29 - 15:58
Txinak estazio propioa sortzeko lehen modulua bidali du espaziora
Txina espazioan bere estazio propioa edukitzetik gertuago dago. Bere estazioa 2022 urterako prest egotea espero du eta gaur jaurti du lehen modulua.
2021/04/16 - 16:50
Boikot gogorra Txinan Nike, Adidas eta H&M enpresei
Txinaren eta mendebaldearen artean ika-mika handia dago Xinjiango kotoiare afera dela eta. Hango kotoia bortxaz ekoizten dela eta, txinatar asko hango produktuak erosteari utzi diote.
2021/03/28 - 16:33
90 lagun hil dira Myanmarren polizia eta soldaduekin izandako enfrentamenduetan
Asteburu odoltsu honek 100 hildako gehiago utzi ditu. Estatu Batuek eta Europako hamaika herrialdek gaitzetsi egin dute sarraskia.
2021/03/23 - 15:44
AEBren eta Txinaren arteko tentsioa mendebaldeko beste herrialdeetara ere iritsi da
Kanadak, Erresuma Batuak eta Europar Batasunak ere bat egin dute Txinako Xinjiang eskualdeko giza eskubideen urraketa salatzeko eta zigorrak jarri dizkiote Txinari