Olatz Urkia
2020/06/18 - 16:39
Txinako agintariek lasaitasunerako deia egin dute
Beijingen egoera larria dela esan daiteke hartu ditzuten neurrik ikusita, baina egoera kontrolpean dagoela esan du Gaixotasun Epidemiologikoen Kontrolerako buruak.
2020/06/16 - 15:45
Beijingen hegoaldeko merkatua guztiz itxi dute, kutsapen bolada hasi eta segituan
Ia bi hilabete zeramatzaten kutsatze kasurik gabe. Beijing hegoaldeko Fengtai auzoan 200.000 herritar koarentenan jarri dituzte eta era masiboan ari dira testak egiten.
2020/06/14 - 15:53
Tatuajeak egiteko zain zeuden ehunka bezero itzuli dira estudioetara Txinan
Pandemiak asko astindu duen sektorea da tatuajeena. Sarritan, Beijingeko alde zaharreko kale txikietan daude, eta guztiz inkomunikatuta egon dira hilabeteetan.
2020/05/10 - 16:36
Txinan hasi dira leku jendetsuak irekitzen, eta umeak ikusten dira kalean
Txinan deseskalatze prozesuan haurrek emango dute azken pausoa. Eskolek oraindik itxita jarraitzen dute eskualde gehienetan, baina hasi dira leku jendetsuak irekitzen, eta umeak ikusten dira kalean.
2020/05/07 - 15:45
Koronabirusaren pandemiaren erantzunkizuna Txinari leporatu dio Trumpek
Txinatarrek animazio bideo batekin erantzun diote. Bertan, Txinak ez bezala, AEBk ardura gabe jokatzen ari direla ageri da.
2020/04/30 - 16:43
Beijingen, gaurtik aurrera koarentena ez da nahitaezkoa izango
Txinan gainditutzat eman dute koronabirusarekin krisia, eta askatasun osoz bidaiatu daiteke herrialdearen barruan probintzia batetik bestera.
2020/04/21 - 15:49
Txinan COVID-19aren aurkako borrokaren oinarrietako bat da teknologia
Pandemia garaian segurtasunari lehentasuna emateak askatasun galera ekarriko duen beldur dira asko. Txinan herritarren gaineko kontrola handia da adimen artifizialaren eta Big Dataren bidez.
2020/04/20 - 15:38
Wuhanen 12 egunean eraikitako ospitalean sartu da ETB
Olatz Urkia lankidea Wuhanen 12 egunetan eraikitako ospitalean sartu da. Aste honetan alta eman diete bertan egon diren 2.000 inguru gaixoetako azken hamabostei.
2020/04/15 - 23:06
Kontrol zorrotzak Txinan, Wuhanetik atera nahi duen edonorentzat
Hiritik irteteko prozesu luzea koronabirusaren testa eginez hasten da. Kontrol handiak jarri dituzte Txinako hiriburura bueltatzeko. Behin helduta, 14 egunez debekatuta dago etxetik ateratzea.
2020/04/10 - 16:35
Wuhanetik irteteko beharrezkoa da koronabirusaren testa egitea
Wuhan, orain gutxira arte pandemikaren epizentroa zena orain egun batzuk zabaldu dute. Hala ere, mugitzea ez da baterea erraza eta irtetea, are gutxiago.
2020/04/08 - 16:30
Wuhanen blokeatuta egon diren milaka herritar hasi dira bertatik irteten
Bertako biztanleek ez ezik, hiri horretara bisitan edo lan kontuengatik joandako milaka kanpotarrek ere konfinamenduan egon behar izan dute.
2020/04/07 - 23:08
Wuhan, koronabirusaren sorburua, zabaldu dute berriro 11 aste koarentenan egon ondoren
Gauerdiarekin batera, han apirilaren 8a iritsi denean, kontrol hesiak kendu dituzte hirira sartu edo hiritik irtetzeko.
2020/04/07 - 16:41
Wuhanen bihar altxatuko da itxialdia ofizialki
Wuhan orain aste batzuk pandemiaren epizentroa zen. Zoritxarrez, horregatik egin da ezaguna mundu osoan. Txinako eremu hontan bihar amaituko dute koarentena.
2020/04/06 - 22:56
Konfinamendua bukatuko den astean, ETB Wuhan hirira bueltatu da
Bi hilabete eta erdiren ostean asteazkenean bukatuko da kuarentena 11 milioi biztanleko hiri horretan. Hiria irekitzen hasi dira, konfinamenduari amaiera emateko.
2020/03/31 - 16:48
Osasun krisiaren aztarnak begi bistakoak dira oraindik Txinan
Txinako Gobernuak asteak daramatza birusaren kontrako borroka irabazia dutela esaten, eta egia da, baina normaltasuna urrun dute oraindik.
2020/03/30 - 16:50
Txinan maskarilla erabiltzea nahitaezkoa izan da azken hilabeteetan
Asintomatikoek ere maskarilla erabili dute azken bi hilabeteetan. Asian lehenagotik ere badute maskarilla erabiltzeko ohitura.
2020/03/19 - 15:46
Txinan, lehen aldiz, kutsatu berrien kopurua zero izan da
34 kasu baieztatu dituzte, baina denak atzerritik joandakoak. Txina barruan inor kutsatu ez izanak poza eta indarra ematen die ia bi hilabete koarentenan daramaten herritarrei.
2020/03/05 - 15:18
Koronabirusa dela eta, taberna eta jatetxe askok betiko itxi beharko dute Txinan
Beijingen taberna eta jatetxe gehienak itxita jarraitzen dute Gobernuaren aginduz, eta egoera luzatzen bada askok behin betiko itxi beharko dute negozia.
2020/02/20 - 15:19
Txinan gero eta zailagoa da maskarillak aurkitzea
Askok eta askok Internet bidez kanpoko herrialdeetan erosten dituzte, baina aduanetan lapurtu egiten dituzte.
2020/02/07 - 15:41
Txinan bizi den Iñigok koronabirusak bere bizimodua nola aldatu duen kontatu digu
Iñigok adierazi duenez, koronabirusaren eraginez bere bizimodua asko aldatu da azken asteetan.