Ostatuak
2016/06/25 - 18:41
Gutxienez 35 hildako Somaliako hiriburuan, hotel baten aurkako erasoan
Al Shabaab talde islamiarrak Somaliako hiriburuan (Muqdisho) dagoen Nasa-Hablod hotela eraso du gaur. Erasoaren ondorioz, 35 pertsona hil eta beste 30 zauritu dira.
2016/06/10 - 15:59
Hélène Darroze, chef izarduna Maria Cristina Hotelean
Hiru Mitxelin izarren chef-a den sukaldari burua, 2015ean munduko onenak, Maria Cristina Hotela eramango du bost hilabetetez, urrirarte, aldi baterako pop up sukaldea.
2016/06/01 - 21:12
15 pertsona hil dituzte hotel batean izandako erasoan, Muqdishon
Al Shabab talde jihadistak bere gain hartu du erasoa. Azken hileotan hainbat atentatu egin dituzte Somaliako hiriburuko hotelen eta jatetxeen aurka.
2016/04/24 - 16:25
Hiru zauritu Azpeitian, Loiola hotelean izandako sutearen ondorioz
Sutea hamabi eta erdiak aurretik hasi da, hoteleko frijigailu batek su hartu duenean.
2016/04/21 - 13:22
Gasteizko Imsersoaren bidaia bateko kideak, sutan ostatuarengatik
Haserre dira Puerto de la Cruz herrian (Tenerife) eman dizkieten apartamentuek ez dutelako betetzen 'enkargatu, kontratatu eta ordaindu' duten kalitatearekin.
2016/03/24 - 17:42
Iruñeko hotelak, beteta
Ez dira sanferminak, baina turistak erruz dabiltza Iruñeko kaleetan. Hiriko hotelak ere, beteta daude.
2016/02/06 - 11:55
Bi emakume hil dira Marseillako hotel batean izandako sutean
Bi emakume hil dira eta bi gizon zauritu, horietako bat larri, Marseillako hotel batean izandako sutearen ondorioz. Thubaneu kalean izan da sutea, nola ez dakitela.
2016/01/22 - 09:50
20 lagun hil dira Muqdishoko hotel baten aurkako erasoan
Muqdishoko Beack View hotelaren aurka erasoa burutu du Al Shabab Somaliako talde jihadistak. Oraingoz, hildakoak 20 dira.
2016/01/22 - 00:32
20 pertsona hil dituzte hotel baten aurkako erasoan, Muqdishon
Al Shababek bere gain hartu du atentatuaren ardura. 20 pertsona zauritu dituzte Beach View hotelaren kontrako erasoan.
2016/01/19 - 12:44
Sutea, Parisko Ritz hotelean
Zaharberritze lanak egiten ari dira hotelean eta hutsik zegoen sutea piztu den unean. Suhiltzaileak sutea itzaltzen saiatzen ari dira.
2016/01/17 - 09:31
28 lagun hil dituzte Burkina Fasoko hotel bati egindako erasoan
Al-Qaidari lotutako talde batek bahituta zituen 156 lagunak askatu ditu Poliziak.
2016/01/16 - 12:14
30 lagun hil dira Burkina Fasoko hotel batean izandako bahiketan
Gainera, hiru jihadista hil dira Poliziak abiatutako operazioan. 126 lagun onik atera dira.
2016/01/16 - 08:59
26 lagun hil dituzte Burkina Fasoko hotel bati egindako erasoan
Al-Qaidari lotutako talde batek bahituta zituen 156 lagunak askatu ditu Poliziak.
2016/01/07 - 13:10
Kairoko piramideetatik gertu dagoen hotel bati eraso diote
Ez da inor zauritu. Poliziak ustezko erasotzaileetako bat atxilotu du, eta besteak identifikatzeko lanetan ari da.
2015/12/15 - 12:31
Hotel baten harrera bete-betean jo du autoarekin
Fakturaren inguruan hoteleko langileekin eztabaida izan ostean, John Parsleyk autoa hartu eta hoteleko harrera jo du bete-betean.
2015/11/21 - 12:21
Maliko Gobernuak larrialdi egoera ezarri du hamar egunez
Azken balantze ofizialaren arabera, Bamako hiriburuko Radisson hotelaren kontrako erasoan 19 pertsona hil zituzten. Gainera, Segurtasun Indarrek 2 terrorista hil zituzten.
2015/11/20 - 21:39
27 turista eta 13 erasotzaile hil dira Maliko hotel batean izandako erasoan
Al Qaidarekin lotuta dagoen talde bat goizean sartu eta bertan zeuden 170 lagunak bahitu egin ditu. Horietako asko turista frantziarrak. Arratsaldean amaitu da bahiketa eta balantzea tragikoa da.
2015/11/20 - 14:30
Gutxienez 3 hildako Bamakoko Radisson hotelean
Gizon armatu talde batek 170 lagun bahitu ditu eta indar armatuak sartu direnean izan den tiroketan gutxienez hiru lagun hil eta bi zauritu dira.
2015/11/20 - 13:46
170 lagun bahituta, Bamakoko luxuzko hotel batean
Gutxienez hiru pertsona hil dituzte. Radisson hotela Bamako erdigunean dago, auzo aberatsenean, eta bertan zeuden gehienak atzerritarrak dira.
2015/11/20 - 11:54
27 pertsona hil dituzte Maliko hotel baten aurkako eraso batean
Segurtasun Indarrek 13 terrorista hil dituzte. Al Murabitun eta Magreb Islamikoaren Al-Qaida talde jihadistek aldarrikatu dute atentatua.