Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
AEBko presidente Donald Trump. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak astelehen honetan jakinarazi duenez, Irango zentral elektrikoen aurkako "erasoen oldea bost egunez atzeratzea" agindu du, larunbatean Teherani 48 orduko ultimatuma eman ostean.
"AEBk eta Iranek azken bi egunetan elkarrizketa oso oparoak eta eraikitzaileak izan dituzte", esan du Trumpek, sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
"Aste osoan zehar jarraituko duten elkarrizketa sakon, zehatz eta eraikitzaile horien tonua eta zintzotasuna oinarri hartuta, Gerra Departamentuari —Defentsa Departamentuari erreferentzia eginez— agindu diot Irango zentral elektrikoen eta energia-azpiegituraren aurkako eraso militar guztiak bost egunez atzeratzeko, abian diren bileren eta elkarrizketen arrakasta dela eta", azaldu du.
Trumpek ez du zehaztu zeri buruz hitz egin duen ustezko elkarrizketa horietan, ezta norekin egin duen ere. AEBko presidenteak argitu duen bakarra da Irango "itzal handiko" politikari batekin mintzatu dela, baina ez du nor den esan. Nolanahi ere, ez da Mojtaba Khamenei buruzagi gorena. "Ez dugu (Ali Khameneiren) semearen berri izan. Noizean behin, adierazpenen bat egiten du, baina ez dakigu bizirik ote dagoen ere", erantsi du.
Iranek dio ez duela AEBrekin negoziatu
Irango Atzerri Ministerioak jakinarazi du AEBren izenean bitartekari lanak egiten zituzten herrialdeen mezuak jaso dituztela, gatazka amaitzeko negoziatzeko eskatuz, baina negoziaziorik egon dela ukatu du.
“Azken egunetan, mezuak jaso ditugu hainbat herrialde lagunen partetik, eta horietan AEB gerrari amaiera emateko negoziatzeko prest zegoela jakinarazi digute. Guk modu egokian erantzun diegu, herrialdeak dituen printzipioei jarraiki", azaldu dio Esmail Baghaei Atzerri ministroaren bozeramaileak IRNA albiste agentziari.
Hartu-emanak bai, baina negoziaziorik ez dela egon azpimarratu du Baghaeik. Horren hitzetan, Ormuzko itsasarteko tira-birari zein gatazkari berari amaiera emateko baldintzek bere horretan jarraitzen dute.
Trumpek 48 orduko ultimatuma eman zion larunbatean Irani Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko, bestela herrialdeko zentral elektrikoei eraso egingo diela eta "erabateko suntsiketa" egongo zela esanez. "Iran erabat suntsituko dugu", esan zuen.
Horri erantzunez, Irango Guardia Iraultzaileak ohartarazi zuen "edozein mehatxuri erantzuteko prest" dagoela, eta azpimarratu du Trumpek mehatxua betez gero, Teheranek eraso egingo diela "erregimen okupatzailearen (Israel) zentralei eta AEBren baseak elektrizitatez hornitzen dituzten eskualdeko herrialdeetakoei", baita "AEBko akziodunak dituzten azpiegitura ekonomiko, industrial eta energetikoei" ere.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.