Paco Etxeberria
2025/10/09 - 10:23
Montxo Martinez Antia erail zutela dioten froga berriak aurkeztu ditu GEBehatokiak
Eusko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak 2015. urtean ebatzi zuen ez zegoela suizidioaren bertsio ofiziala ezeztatzeko froga nahikorik. Orain, zantzu berri horiekin, kasua berriz ebaluatu dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
2024/04/30 - 18:32
Gerra Zibileko biktimen familiak Cuelgamuroseko kriptak bisitatzen hasi dira, desobiratze lanak ikusteko
Atzo, lehen 15 familia sartu ahal izan ziren; horietatik 4 euskaldunak. Jasone Aretxabaletak eta Iñigo Artetxek kontatu diote ETBri han bizitakoa. Bertan sartzeak eragindako korapiloa askatzeak luze joko diela esan dute.
2024/04/04 - 15:34
Paco Etxeberriak Cuelgamuroseko laborategi forentsearen zirrikituak erakutsi dizkio Pedro Sanchezi
Pedro Sanchez Cuelgamuros Haranean izan da, familiek eskatutako frankismoaren 160 biktima desobiratzeko eta identifikatzeko egiten ari diren lanak bertatik bertara ezagutzeko.
2023/01/09 - 18:32
Kriminologiaren Euskal Institutuak 1.068 tortura kasu identifikatu ditu Nafarroan
"Azken hamarkadetan Nafarroan gertatu den giza eskubideen urraketa handia agerian uzten du txostenak", eta Ana Ollo kontseilariak “beharrezkotzat” jo du.
2022/04/29 - 16:34
Paco Etxeberriak posible ikusten du Ukrainan gerra krimenak egiten ari direla frogatzea
Lehenengo zantzuak komunikabideok egunero zabaltzen ditugun irudietan ikusi ditu. Eskuak lotuta eta buruan tiroa duten pertsonak ikusi ditugula nabarmendu du; inolako borroketan parte hartu ez dutenak.
2021/01/17 - 20:14
Uitziko Mainea leize-zuloa, errinozero iletsuen eta mamuten hilerri
Nafarroako haitzuloa aztarnategi garrantzitsua da Iberiar penintsulan; izan ere, errinozero iletsuen eta mamuten 200 bat fosil topatu dituzte bertan.
2020/11/22 - 14:08
Erorien Haranetik euskal herritarren gorpuak ateratzeko baimenak iristen hasi dira
ETBk jakin ahal izan duenez, Espainiako Gobernua hasi da gorpuzkinak ateratzeko baimenak banatzen. Isart Lascurain familiari gorpuzkinak hobitik ateratzeko eskubidea aitortu dio Ondare Nazionalak.
2020/09/14 - 15:04
Paco Etxeberria, memoria historikorako aholkulari berria Espainiako Gobernuan
Ministroen Kontseiluak Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua onartuko du astearte honetan, hobi komunetan gorpuzkiak ateratzeko prozesua bultzatzeko.
2020/02/09 - 20:23
Gerra Karlista garaiko hobi komun bat aurkitu dute Abantoko ortu batean
Paco Etxeberria forentseak zuzendutako taldeak baieztatu duenez, bost metroko luzera du hobiak eta baliteke dozenaka pertsonen gorpuzkiak egotea bertan.
2019/12/28 - 18:31
Lehen Olentzeroren aztarnak aurkitu dituzte
Paco Etxeberria antropologoaren hitzetan, aurkikuntza baieztatzeko aztarna "erabakigarria" leize-zuloan kaolin pipa bat agertu izana da. Pipak 200-300-400 bat urte dituela uste du adituak.
2019/12/22 - 14:05
NBEren Behartutako Desagerpenen Lantaldea 'Naparra'ren familiarekin bilduko da
2020ko otsailean bilduko dira Genevan, kasua argitzen saiatzen jarraitzeko. 1980ko ekainean desagertu zen Jose Miguel Etxeberria Alvarez eta gerra zikinarekin lotu izan da beti.
2019/11/23 - 19:14
1937an hildako bi borrokalariren gorpuzkiak atera dituzte Gamiz-Fikan
Gerra Zibilean, tropa frankistak Bilbon sartu baino lehenagoko borrokan hil ziren bi borrokalariren gorpuzkiak hobitik atera dituzte larunbat honetan, azaroaren 23an, Gamiz-Fikan (Bizkaia).
2019/11/20 - 12:27
Paco Etxeberria: 'Borondate politikoa eta gaitasun teknikoa dago, baina ez da erraza'
Espainiako Ondare Nazionalak aukera zabaldu du Erorien Haraneko senitartekoen gorpuzkiak berreskuratzeko prozesuari aurre egiteko.
2019/06/08 - 17:00
Gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Gamiz-Fikan
Bilbo erori aurreko egunetan hil eta lurperatu zuten udalerri bizkaitarreko baso eremuan. 2003tik, Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, guztira, 44 hobi atera dituzte.
2019/06/08 - 16:14
Duela 82 urte hildako gudari bat hilobitik atera dute Gamiz-Fikan
Hezurrez gain, munizioa eta gainean zeramatzan objektu batzuk agertu dira.
2018/07/18 - 23:01
Paco Etxeberria: 'Francoren gorpuzkiak hobitik ateratzea lan erraza da'
Franko baltsamatu egin zuten eta zati batzuk hondatatuta egon badaitezke ere, beste batzuk ondo kontserbatuta aurkituko dituztela uste du Etxeberriak.
2018/07/10 - 12:12
EHUko forentse talde batek hobi handi berriak aurkitu ditu Mendebaldeko Saharan
Ikerketa talde batek, Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean, Meheris eskualdean hiru emakumeren gorpuak aurkitu ditu.
2018/06/09 - 19:34
Paco Etxeberriak Manuel de Irujo Saria jaso du
Antropologo eta auzitegi-medikuak esan du bere lanarekin 'guztia galdu zuen' belaunaldia omentzea duela helburu.
2018/05/03 - 00:36
Compainsek torturaren aitorpena eskatu die PPri eta PSOEri baita EAJri ere
Eneko Compiansek biktimentzako erreparazioa eta erantzukizuna duten alderdien autokritika eskatu du. Eusko Jaurlaritzak Paco Etxeberriari agindutako txostenaren balioa goraipatu du.
2018/04/17 - 22:47
DNA programak identifikatutako lehen pertsona hobiratu dute Elgoibarren
Miguel Vargas tolosarraren gorpuzkiak dira. Rabanera del Pinarreko (Burgos) hobi batetik atera zuten, haren senideei DNA lagina hartu ondoren.