Montxo Martinez Antia erail zutela dioten froga berriak aurkeztu ditu GEBehatokiak
Eusko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak 2015. urtean ebatzi zuen ez zegoela suizidioaren bertsio ofiziala ezeztatzeko froga nahikorik. Orain, zantzu berri horiekin, kasua berriz ebaluatu dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Montxo Martinezen exhumazioa. Argazkia: GEB.
Montxo Martinez Antiak ez zuela bere buruaz beste egin eta 1975eko irailaren 18an Madrilen hil egin zutela iradokitzen duten froga berriak aurkeztu ditu Giza Eskubideen Behatokiak. Ondorioz, kasua berriz ebaluatu dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Joseri, Martinez Antia Estatuaren biktima gisa aitortu eta familiak erreparazioa eskatu dezan.
2015eko uztailean Eusko Jaurlaritzak ezetsi egin zuen familiak egindako aitortza-eskaera, eta ontzat eman zuen suizidioaren bertsio ofizial frankista, argudiatuz Balorazio Batzordeak esku artean zituen elementuek ez zutela bestelako ondoriorik ateratzeko aukerarik ematen.
2015eko martxoaren 3an Francisco Etxeberria auzitegiko medikuak egin zuen txostenak zehaztu zuen posible zela “zuzeneko beste analisi bat egitea” eta modu horretara “tiroaren ibilbidea egiaztatzea”. Une horretan ezin izan zen azterketa hori egin eta Batzordeak Martinez Antiaren amak egindako eskaera ezetsi zuen.
GEBehatokiaren aburuz, ordea, familiak 50 urtez eutsi izan dio hilketaren tesiari eta beste ebaluazio bat eskatu zion GEBehatokiari, 2024ko irailean.
Eginbideak
Dokumentazioa bildu eta kasua aztertzeko fasea burutu ondoren, 2025ean hainbat eginbide egin dira datu zein proba berriak bilatu eta suizidioaren hipotesia ezeztatzen saiatzeko.
Hala, 2025eko otsailaren 28an Francisco Etxeberria auzitegiko medikuak lurpetik atera zuen Montxo Martinez Antiaren gorpua, ehortzita zegoen Polloeko hilerrian (Donostia), familia, ETA politiko militarreko kideak, Egiari Zor Fundazioa eta GEBehatokia bertan zirela. Alabaina, gorpuzkien kontserbazio-egoeraren ondorioz, ezin izan zen Martinezen heriotzari buruz bestelako kontsideraziorik atera.
Bestetik, zuzeneko senideen eta erakundeko gertuko kideen testigantzak ere jaso dira. Horiek guztiek ukatu egiten dute suizidioaren tesia, Martinez Antiaren “nortasuna, ideiak eta perspektiba politikoa” kontutan hartuta. Horrez gainera, garai hartan gertu ikusten zuten “diktadorearen heriotzaren ondorioz, askatasuna epe motzean lortzeko aukera” nabarmena zen.
Azkenik, aditu independente batek Martinez Antiaren ondoan aurkitutako armen txosten balistikoa egin du. Ondorioztatu du pistola ez zela kargagailua sartu ondoren erabili, eta metrailetari dagokionez, adierazi du erabili zela, baina ezin du baieztatu heriotza eragin zion zauria arma horrekin egin zenik.
Suizidioa, "bideraezina"
GEBehatokiaren arabera, metraileta suizidiorako erabiltzea "bideraezina" izango litzateke, lekuaren ezaugarri fisikoak kontuan hartuta. Erakundearen arabera, "ustezko suizidioa gertatu zen bainuontziaren neurriek eta kokapenak (horma bat zuen eskuinaldean) eragotzi egiten dute eskuin besoa behar adina luzatzea, kanoia lokian bermatuta tiro egiteko, jaurtigaia ezkerreko lokitik atera zedin”. Beraz, horrek baztertu egingo luke Martinez Antiak bere buruari tiro egitea arma horrekin. Horrez gainera, erakundearen aburuz, odol arrastoak zeuden lekuak ere eta suizidioaren hipotesia ez datoz bat.
GEBehatokiaren txostenak agerian uzten du, gainera, Martinez Antia hil zen operazioa Mikel Lejarza “El Lobo” agente infiltratuak zuzendu zuela. Hark bere memorietan (Yo confieso. 45 años de espía, Roca Editoriak 2019) aitortu zuen ekintza haietan parte hartu izana.
Froga horiek guztiak eskuan, GEBehatokiak ondorioztatzen du, heriotzak sailkatzeko erabiltzen den N.A.S.H. auzitegiko ereduari jarraituz, hilketa dela kategoria posible bakarra; alegia, “Montxo Martinez Antia beste pertsona batek edo batzuek hil zutela 1978ko irailaren 18ko goizaldean, eskuineko lokian tiro eginda”.
Aurkezpen ekitaldia
GEBehatokiak memoranduma eta ondorioak hitzaldi batean aurkeztuko ditu urriaren 9an, osteguna, 18:30ean, Donostiako Egia auzoko Gazteszenan. Axun Lasa, Francisco Javier Ruiz de Apodaka eta Joxean Agirre izango dira ekitaldian. Gainera, GEBehatokiak ekoitzitako "Montxo: Kasu irekia" dokumentala aurkeztuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.