Patinete elektrikoak
2022/08/08 - 18:10
Oinezkoen eta patinete-erabiltzaileen arteko elkarbizitza
Patinete elektrikoen erabilera nabarmen handitu da azken urteetan. Egun, legeak dio bidegorrietatik joan behar dutela, gehienez orduko 25 kilometroko abiaduran, eta gidariek kaskoa erabili behar dutela derrigor, baina errealitatea da arau horiek askotan ez direla betetzen.
2022/01/21 - 21:55
Patineteek zirkulazio agiria izan beharko dute 2024tik aurrera
2024ko urtarrilaren 22tik aurrera merkaturatuko diren mugikortasun pertsonalerako ibilgailuek, patineteek tartean, zirkulazio agiria izan beharko dute. Hala jaso du MPIen ezaugarri teknikoen eskuliburu berriak.
2021/09/30 - 21:13
Ibilgailuak aurreratzeko 20 kilometro orduko abiadura tartea mantenduko du trafiko lege berriak
Besteak beste, gidatzen den bitartean mugikorra eskuarekin heltzea sei punturekin zigortuko du, eta lau punturekin segurtasun-uhala ez erabiltzea. Gainera, patinete elektrikoek kaskoa erabili beharko dute.
2021/01/02 - 21:57
Patinete elektrikoetarako arau berriak indarrean sartu dira
Zehaztutakoen artean; kaskoa ez da derrigorrezkoa izango, espaloitik joatea debekatuta dago eta erabilera-eremua hirira mugatzen da.
2019/11/19 - 22:02
Patinete eta bizikletek ezin izango dute oinezkoen gunetatik ibili Gasteizen
Gasteizek debekatuko du patinete eta bizikletak espaloietan, parke publikoetan eta oinezkoen alderdietan ibiltzea. Udalak mugikortasun araudia eguneratu egingo du.
2019/11/03 - 17:33
Gizon bat hil da Biarritzen, patinete elektrikoarekin izandako istripu batean
45 urteko gizonezko bat hil zen ostiralean Biarritzen, Mousseko biribilgunean, bere patinete elektrikoarekin izandako istripu batean.
2019/10/03 - 16:36
Gizon bat koman dago, patinete elektrikoarekin horma bat jo eta gero Hernanin
Ezbehar honekin, garraiobide hauen erabilera ezbaian jarri da berriz.
2019/10/03 - 11:42
Gizon bat oso larri zauritu da Hernanin patinete elektriko batetik erorita
Ezbeharra Elizatxo auzoan gertatu zen. Gizona konortea galduta aurkitu zuten, pareta baten kontra jo eta buruan kolpe handia hartuta, antza.
2019/09/01 - 16:15
90 patinete elektriko jarri dituzte Getxon egunerokoan erabiltzeko
Oraingoz, gehienez 30 km orduko errepideetan erabili daitezke, eta eremu mugatu batean. Patineteak erabiltzeko doako aplikazioa deskargatu behar da eta ondorengo pausuak jarraitu.
2019/08/30 - 15:08
Patinete elektroniko baten bateriak eztanda egin du Hernanin
Patinetea kargatzen ari zen, bat-batean eztanda egin du eta sute txikia piztu da Gipuzkoako herri horretako etxebizitza batean. Ez da inor zauritu.
2019/06/16 - 17:29
Patinete elektrikoen erabileraren gaineko araudia zorroztu du Parisko Udalak
Beste hiri askotan bezala, Parisen ere, patinete elektrikoak ugaritu egin dira, hirian batetik bestera mugitzeko. Baina erabiltzeko arauak ez dira argiak oraindik, eta honek egoera kaotikoa eragin du.
2019/02/25 - 12:36
Ihesari eman dio drogatuta patinete elektroarekin zihoan gizonezko batek, Tuteran
Poliziaren kontrol batetik ihesi, ausartegi eta drogen eraginpean gidatu zuen 28 urteko gizonezkoa salatu du Foruzaingoak. Kalamua eta kokaina proban positibo eman zuen.
2018/12/26 - 21:01
Patinete elektrikoek bidegorritik joan ahal izango dute Donostian
Udalak onartu berri duen araudiaren arabera, patineteek espaloietatik, parkeetatik eta oinezkoen guneetatik ibiltzea debekatuta izango dute.
2018/12/26 - 17:38
Bizikleta eta patinete elektrikoak ezingo dira espaloian ibili, Donostian
25 kilometro orduko abiadura baino gutxiago hartzen duten patineteak bidegorri eta bizikleten bideetatik joan beharko dira, eta azkarragoak errepidetik.
2018/11/29 - 12:32
Patineteek ezingo dute espaloitik joan eta 25 km/h-ko abiadura gainditu
Trafiko Zuzendaritzaren asmoa da patineteen erabiltzaileei gidatzeko baimenik ez eskatzea, baina alkohol eta droga probak egitea, gainerako gidariei bezala.
2018/04/04 - 20:43
Patinete baten gidariak istripua izan eta positibo eman du hiru drogatan, Gasteizen
29 urteko gazteak positibo eman zuen anfetaminan, kokainan eta kalamuan, semaforo gorri bat igaro eta auto baten kontra talka egin ondoren.