Peru
2020/10/20 - 13:39
Katu baten geoglifo erraldoia aurkitu dute arkeologoek Nascan
Nascako Pampako munio baten magalean aurkitu dute Peruko arkeologoek katu baten geoglifo erraldoia. Adituen ustez, 2.200 urte iza ditzake irudiak.
2020/10/08 - 11:06
Delta urakanak kalte materialak eta uholdeak utzi ditu Mexikon, baina ez da inor hil
Mexikoko hego-ekialdean dagoen Yucatan penintsulak Delta urakan arriskutsuaren kolpea jaso du, eta kalte materialak eta uholdeak utzi ditu. Dena dela, ez da inor hil urakanaren eraginez.
2020/10/07 - 12:06
Delta urakanari aurre egiteko neurriak hartu dituzte Mexikon
Ordu gutxi geratzen dira 4. mailako urakan arriskutsua Quintana Roo estatuko kostaldera (Karibea) iristeko, eta bertako agintariek prebentzio neurriak hartu dituzte herritarrak babesteko.
2020/08/23 - 12:59
Koronabirusak 23 milioi kutsatze eta 800.000 heriotzaren langa igaro du
Azken 24 orduetan bakarrik 258.000 kasu berri atzeman dira, eta gaixotasuna gainditu duten pertsonen kopurua 14,9 milioi pertsonara heldu da.
2020/08/21 - 16:21
Euskadira itzuli dira Perura laguntzera joandako osasun langileak
Koronabirusari aurre egiteko beharrezkoa den formakuntza ematea izan da beraien lan nagusia. Bueltan, ia ez dute atsedenerako tarterik izan, berriro lanean daude ospitalean.
2020/08/17 - 12:39
775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz
Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.
2020/08/10 - 11:38
Añezen gobernuak Genozidio delitua leporatu dio Moralesi
Hauteskundeak irailaren 6an izatea eskatzen dute gizarte taldeek, eta ez urriaren 18an, Hauteskunde Batzordeak iragarri bezala. Inkestek Luis Arce ematen dute irabazletzat.
2020/07/23 - 12:22
Koronabirusaren pandemiak errekorra hautsi du 279.700 kasurekin egun bakarrean
623.000 pertsona baino gehiago hil dira. Brasilek 67.900 kasu izan ditu azken egunean, eta AEBk, berriz, 71.700 kasu gehiago zenbatu ditu.
2020/07/19 - 13:54
14,2 milioi kutsatu eta 602.000 hildako koronabirusagatik mundu osoan
AEB dago positiboen zerrendaburuan, 3,71 milioi kasurekin, eta pandemia hasi zenetik hildako gehien izan dituen herrialdea ere bada, 140.119 heriotzarekin.
2020/07/14 - 12:29
Koronabirusaren pandemiak 573.000 pertsona hil eta 13,1 milioi kutsatu ditu
Ameriketako Estatu Batuetan, Brasilen eta Indian atzeman dituzte koronabirus kasu gehienak, Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera. Halaber, Brasilen sendatu dira pertsona gehien.
2020/07/10 - 15:36
Euskal osasun langileak Perura bidean dira COVID-19aren borrokan laguntzeko
Peruko San Martín eta Loreto departamenduetan gehienbat, birusak sortu duen gehiegizko heriotza-tasa murriztea eta erikortasunari aurre egitea dira helburu nagusiak.
2020/07/09 - 12:30
Koronabirusaren pandemiak 12 milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu
Eguneroko kutsatuak 212.000 inguru dira, eta horietako 58.600 AEBn eta 44.600 Brasilen atzeman dituzte. Gainera, pandemiak 550.000 pertsona hil ditu mundu guztian.
2020/07/07 - 09:50
Koronabirusak 11.300.000 pertsona kutsatu eta 531.000 hil ditu munduan
Egunero atzemandako kasuen koporuak goranzko joeran jarraitzen du. Kasu gehien atzeman dituzten munduko hamar herrialdeetatik lau Latinoamerikan daude.
2020/06/29 - 09:05
Koronabirusak hamar milioi pertsona kutsatu eta milioi erdi hil ditu munduan
Hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Brasilen zenbatu dituzte orain arte baieztatutako heriotza gehien; 125.714 eta 57.070, hurrenez hurren.
2020/06/22 - 22:56
Peru da Latinoamerikako bigarren herrialderik astinduena: 254.000 kasu
Brasil da Latinoamerikako herrialderik erasanena: milioi bat kasu, eta 50.000 hildako baino gehiago. Peru, bigarren herrialderik astinduena: 254.000 kasu, eta 8.000 hildako baino gehiago.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/06/08 - 11:33
Koronabirusaren pandemiak 400.000 hildako baino gehiago utzi ditu mundu osoan
Koronabirusaren balantze orokorrean, 7.015.128 kasu eta 402.285 hildako zenbatu dira 188 herrialde eta lurraldetan.
2020/05/27 - 13:41
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.
2020/04/29 - 10:59
COVID-19aren hedapenak matxinadak eragin ditu Peruko espetxeetan
Peruk koronabirus kasu ugari erregistratu ditu bere espetxeetan azken asteetan. Ondorioz, matxinada bortitzak izan dira botikak eta askatasuna eskatzeko.
2020/04/07 - 11:54
Koronabirusaren pandemiak 75.000 hildako eragin ditu mundu osoan
Dagoeneko 184 herrialdetara iritsi da birusa, eta AEBak, Espainia eta Italia kasuei dagokienez zerrenda buruak dira.