Peru
2020/04/03 - 10:38
Generoaren arabera zirkulazioa mugatzea onartu du Peruk
Astelehen, asteazken eta ostiraletan gizonezkoak bakarrik irten ahal izango dira kalera. Emakumeek astearte, ostegun eta ostiraletan egingo dute. Igandetan debekatuta egongo da guztientzat.
2020/03/26 - 21:45
Perun dauden euskaldunek irtenbide bat nahi dute lehenbailehen etxera itzultzeko
Denek ez dute etxera itzultzeko aukera izan. Maialen lazkaotarrak, esaterako, Perun jarraitzen du. Bere egoera berean daudenek ere bideoak egin dituzte gobernuei koordinazioa eta irtenbidea eskatzeko.
2020/03/26 - 12:16
Perun zeuden 26 euskal herritar iritsi dira Bilboko Aireportura
10 eguneko ahaleginen ondoren, gaur goizean iritsi dira Euskal Herrira oporretara joan ziren 26 pertsonak. Batek Perun geratu behar izan du koronabiursa duelako.
2020/03/24 - 11:26
Perutik 28 euskal herritar itzuliko dira gaur estatuen arteko akordio bati esker
Marian Elorza Kanpo Ekintzako idazkari nagusiak azaldu duenez, EAEko 130 bat herritar daude uneotan etxera itzuli ezinda atzerrian, baina horien itzuleraren eskumena Espainiako Ministerioarena da.
2020/03/20 - 14:56
Euskal herritar askok etxera itzultzeko zailtasunekin jarraitzen dute
Azken orduetan, batzuk berri onak jaso dituzte eta laster izango dira etxean. Beste batzuk, aldiz, erabat etsita daude.
2020/03/17 - 23:05
Atzerrian harrapatuta daude zenbait euskaldun, bueltatu ezinik
Filipinetan, medikuntza bukatu berri duten gazte batzuk atera ezinik daude. Eta Perun ere Bizkaiko eta Gipuzkoako 26 lagun, guztiak jubilatuak, Euskal Herrira bueltatu ezinik daude.
2020/01/27 - 09:49
3,7ko lurrikara izan da Perun
Epizentroa Chilca hiritik 26 kilometro iparraldera kokatu da, Peruko Institutu Sismologikoak jakinarazi duenez.
2020/01/15 - 12:48
5,4 graduko lurrikara batek Peru astindu du
Dardara, Liman eta Santiago de Surco barrutian nabaritu da gehien bat, baina baita Trujillo, Casma, Santa edo Arequipa hirietan ere. Antza denez, ez da biktimarik izan, ezta kalte materialik ere.
2019/12/05 - 10:09
Evo Morales Boliviara itzultzeko prestatzen ari direla dio Nicolas Madurok
Evo Moralesek bere herrialdeko presidentetzari uko egin zion azaroan, hauteskundeetan iruzur salaketek sortutako konbultsio politikoaren erdian.
2019/12/03 - 12:42
6,1 graduko lurrikara batek Txile astindu du eta Bolivian eta Perun ere sentitu dute
Dardara Tarapaca eta Arica eta Parinacota eskualdeetan nabaritu da, baita Peruko hainbat lekutan eta Boliviako hiriburuan (La Paz) hiriburuan ere.
2019/11/01 - 11:55
Peruko Gobernuak narkotrafikoaren lurreratze pistak suntsitu ditu oihanean
Oihanean narkotrafikoaren mafiek erabilitako lurreratze pista klandestinoak suntsitzeko operatiboa jarri du martxan Peruko Gobernuak.
2019/10/09 - 09:10
Ekuadorko presidenteak etxeratze-agindua ezarri du herrialdeko 'gune estrategikoetan'
Morenok ezarritako salbuespen-egoerak irauten duen bitartean izango da indarrean neurria. Hasiera batean, 60 egunetarako iragarri zuen arren, Auzitegi Konstituzionalak 30 egunera murriztu zuen.
2019/10/07 - 11:57
500 pertsona inguru atxilotu dituzte Ekuadorren, azken egunetan izandako istiluetan
Erregaiei diru-laguntzak kentzearen aurkako manifestazioetan egin dituzte atxiloketa gehienak, bandalismoa leporatua.
2019/10/04 - 11:02
Salbuespen-egoera ezarri dute Ekuadorren, erreformen aurkako protestak direla eta
Azkenaldian sortutako mesfidantzak konpontzeko asmoz, “elkarrizketarako prest” agertu da Moreno, baina argi utzi du ez dagoela iragarritako neurri ekonomikoak aldatzeko aukerarik.
2019/10/01 - 12:18
Peruko Gobernuak hauteskundeak deitu ditu eta Kongresuak presidentea kargugabetu du
Martin Vizcarra presidentea buru duen gobernuaren (botere betearazlea) eta Fujimori zaleen esku dagoen Kongresuaren (botere legegilea) arteko aurrez aurrekoa agerikoa da.
2019/09/03 - 15:01
5,1 graduko lurrikara batek astindu du Peru
Huanucon izan da epizentroa, 125 kilometroko sakontasunean.
2019/08/28 - 13:11
Erritual prekolonbino batean hildako 227 haurren gorpuak aurkitu dituzte Perun
4 eta 14 urte bitarteko haurrak duela 1.200 urte baino gehiago sakrifikatu zituzten, El Niño fenomeno klimatikoari lotutako natur hondamendiak urruntzeko asmoz.
2019/08/05 - 12:52
4,5 graduko lurrikara batek Matucanako distritua astindu du, Liman
Sismologoen esanetan, 100 kilometroko sakoneran gertatu da lurrikara, eta, Peruko Hidrografia eta Gerrarako Nabigazio Zuzendaritzaren esanetan, ez dago tsunami arriskurik.
2019/06/20 - 09:08
4,4 eta 5,2 graduko bi lurrikara sentitu dituzte Perun
Oraingoz ez dute zehaztu bi astinduek zer-nolako ondorioak izan dituzten.
2019/05/30 - 22:10
6,6 graduko lurrikara batek El Salvador astindu du
Dardara La Libertad departamentuko kostaldean nabaritu da, Mizata hondartzatik 66 kilometrora.