Petrolio
2018/05/10 - 14:19
Brent petrolio-upelak 77 dolarren maila gainditu du eta 2014ko maximoetara heldu da
AEBk Teherango itun nuklearra bertan behera utzi eta Iranen aurkako zigorrak berrezarriko zituela iragarri ostean, petrolioaren prezioak gora egin du.
2018/04/23 - 15:00
Planetan gehien erabiltzen den energia fosila da petroleoa
Petroleo eguneroko lehengaia da. Plastikoan dago, baita bere eratorriekin sintetizatzen diren sendagai askotan ere, ezpainetako barretan, krema hidratatzaileetan...
2018/04/15 - 22:20
Nolako eragina izango ote du Siriako erasoak petrolioaren prezioan?
Trump Twitterren Siria mehatxatzen hasi zenetik petrolioaren prezioa nabarmen igo da, eta 2014tik ikusten ez zen zenbakietara iritsi da. Ikusteko dago astelehenean zer gertatzen den merkatuetan.
2018/01/31 - 17:44
Gas naturala, laguntzaile bat petrolioaren mendekotasunari aurre egiteko
Garbiagoa da, eta isurpen gutxiago eragiten ditu. Euskadik apustu sendoa egin zuen, horren alde, 80ko hamarkadan.
2018/01/09 - 12:39
Petrolio gordinaren ekoizpena azken 28 urteotako minimoetan kokatu da Venezuelan
Adituen arabera ez da ekoizpenaren hobekuntzarik izango Venezuelan epe laburrean.
2018/01/07 - 10:06
Enrique Sendagorta Petronorren sortzailea hil da
Petronorrek berak, hain zuzen, 50 urte beteko ditu aurten. Sendagorta enpresaren lehenengo presidentea izan zen 1976. urtera bitartean.
2017/06/08 - 23:37
Goierriko 2 enpresa elkartu dira merkatu globalean lehiatzeko asmoz
Zaldibiko Juan Lasa enpresa eta Beasaingo Arri kooperatibak "Get Subsea" enpresa sortu dute gas eta petrolioaren merkatuan elkarrekin egindako produktuak saltzeko.
2017/03/09 - 20:12
Repsolek azken 30 urteetako petrolio erreserbarik handiena aurkitu du
Errekurtsoak Nanushuk erakundearen inguruan dauden datuekin parekatu dira eta petrolio gordin arineko 1.200 milioi barril berreskuragarri inguru dira.
2017/02/18 - 22:26
Langile batek erredura arinak jasan ditu Petronorren
Langileak erredurak pairatu ditu esku batean, mantentze-lanetan zebilela.
2016/09/29 - 11:56
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak ekoizpena murriztuko du
Egunean 0,9 milioi upel gutxiago ekoitziko ditu, eta, horrenbestez, 32,5 milioi upel merkaturatuko ditu.
2016/05/17 - 16:23
Greba astea, Frantzian
Garraiolarien geldialdiez gain, metro, tren, aireportu, portu eta petrolio findegietako langileek ere egingo dute greba aste honetan.
2016/05/16 - 12:26
Tubos Reunidosek 11,1 milioi euro galdu ditu 2016ko lehen hiruhilekoan
Jarduera maila apaleko egoerara egokitzeko ahalegina egin duela nabarmendu du enpresak.
2016/04/26 - 10:12
Petrolioarekiko mendekotasuna murrizteko egitasmoa, Saudi Arabian
Plan handiak, besteak beste, Aramco konpainiaren akzioen % 5 eta horren filialak saltzea eta Burtsara ateratzea aurreikusten du.
2016/03/04 - 09:56
Estrategien arriskua
Petrolioaren auzi honetan badirudi baten batzuk ez dutela jakin zein den euren lekua, zein den beraien benetako ahalmena, eta itxuraz egindako apustua egiteko ez zeuzkaten karta egokiak.
2016/03/03 - 20:43
Petronorrek 197,7 milioi euro irabazi ditu 2015ean
Euskal findegiak irabaziak izan ditu, bi urtez jarraian petrolioaren prezioak behera egin eta gero. 2014an, 131 milioi euroko galerak izan zituen.
2016/02/16 - 14:37
Petrolio ekoizpena izoztea adostu dute lau herrialde ekoizlek
Urtarrileko ekoizpen mailari eustea erabaki dute Saudi Arabia, Errusia, Qatar eta Venezuelako gobernuek.
2016/01/27 - 22:11
Repsolek 1.200 milioi galdu ditu 2015ean, petrolioaren beherakadagatik
Taldeak, halere, esan duenez, emaitzak orekatu ahal izango dira "datozen urteotako kontuetan, salneurrien egoera aldatzen denean.
2016/01/18 - 10:16
2003ko mailara jaitsi du petrolioaren prezioa Iranen zigorren amaierak
2003tik izan duen prezio baxuenera jaitsi da Brent upela; 24,74 dolarrean zegoen gaur goizean, merkatuak zabaldu direnean.
2016/01/07 - 12:08
OPEPen petrolio upela 30 dolarretik behera dago, 2004tik lehen aldiz
Merkatuan petrolio gehiegi dagoelako eta munduko ekonomiaren egoerak sortzen dituen zalantzengatik (Txinako burtsen beherakada) egin du behera nabarmen azkenaldian.
2015/12/16 - 13:47
CLHk petrolioa gordetzeko biltegi gehiago eraiki ditu Bilboko Portuan
18 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu konpainiak instalazio berriak egiteko. EAErako eta inguruko erkidegoetarako petrolioaren deribatuak biltzeko eta zabaltzeko sistema hobetu du horrela CLHk.