Estrategien arriskua
Petrolioaren prezioa merkatu izana da ekonomiaren ahuldadearen adierazletako bat. Petrolioa jaitsi ei da eskaintza eskaria baino handiagoa delako, eta hori gertatu omen da erregai beharra urritu egin delako ekonomiaren jarduera orokorra moteldu ondoren. Hemendik aurrera, adituen azalpenak entzun edo irakurri ezkero, oso ezberdina da batek eta besteek diotena; sarri kontrajarriak dira arrazoiak eta ez dirudi inork oso garbi duenik zer gertatzen ari den merkatu korapilatsu honetan.
Esan ohi da bizitza honetan derrigorrezkoa dela garbi izatea non gauden eta zer garen, oker ez jokatzeko, eta, batez ere, muga arriskutsuenak ez urratzeko. Eta horrek balio du pertsonei buruz, taldeei buruz eta baita gobernu eta agintariei buruz ari garenean ere.
Petrolioaren auzi honetan badirudi baten batzuk ez dutela jakin zein den euren lekua, zein den beraien benetako ahalmena, eta itxuraz egindako apustua egiteko ez zeuzkaten karta egokiak.
Petrolio Ekoizleen Elkarteak ez du ekoizpena jaitsi nahi izan, batez ere, Saudi Arabiak aurkako jarrera azaldu duelako. Riadek uste du petrolio gehiegi dagoela, besteak beste, Estatu Batuetan frackingaren bidez lortutakoa neurri gabe ugaritu delako, baina fracking teknika hori erabilita ateratzen den petrolio upelak 50 dolar inguru balio du. Arabiak uste zuen petrolioa hortik behera jaitsi ezkero Estatu Batuetan petrolio mota hau ateratzeari utzi egingo ziotela.
Merkatuan petrolio gehienek antzerako prezioa izan arren, Britainia Handian kupela 52 dolar kostatzen zaie, Brasilen 49 eta Estatu Batuetan ohiko putzuetatik ateratzen dutena 36. Baina , Arabian eta Qatarren 10 dolar baino gutxiago kostatzen zaie. Hori dela eta, Arabiako agintariek uste zuten luze eutsi ahal izango ziotela jaitsierari, baina arazoak hasi dira.
Arabiak beti jasotakoa baino gehiago gastatu izan du, baina hori ez da arazoa izan sarrerak oparoak zirenean, galerak berehala oreka zitezkeelako. Arabiak, gainera, kutxa handia du dolarrez betetakoa, baina adituek diote upelaren prezioak 50etik behera luze iraunez gero urte gutxitan eragozpenak sortuko direla.
Arabian erregeak agintzen du, bera eta bere familia dira jaun eta jabe. Petrolioaren diruak aukera eman dio zerbitzu publiko egokien bidez gizartea lasai edukitzeko, erregearen familiak estatua bere etxea balitz bezala erabili arren. Orain, guztia alda liteke.
Petrolioaren prezioak egungo neurrian luze segituz gero, Arabiak arazoak izan litzake aurrekontuak orekatu eta gaur egungo ongizate gizarte oparoari eusteko.Tirabirak sor litezke buruzagien artean. Arabiaren eragina berriz, dezente ahuldu da nazioartean, bai arlo ekonomikoan baita estrategikoan ere; besteak beste, bere etsai amorratuenak, Iranek aurre hartu diolako.
Arabia munduko herrialde atzerakoiena da, emakumeak ez du eskubiderik, homosexualak hil egiten dituzte eta Sharia da lege bakarra. Hala izan arren, mendebaldearen aliatu estuena izan da urtetan. Baina, orain, guztia alda liteke.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.