Petronor
2021/05/05 - 21:46
Petronorreko langileek bederatzi eguneko greba egingo dute ekainean
Horrez gain, ostiral honetan manifestazioa deitu dute Bilbon, aldi baterako lan-erregulazioa salatzeko. Tubacex eta ITP Aero enpresetako beharginak ere han izango dira.
2021/04/21 - 22:21
Petronorreko langileek lan erregulazioa ez onartzeko eskatu diote Jaurlaritzari
Langileek enpresak aurkeztutako lan-erregulazioko espedientearen aurrean inplikatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
2021/04/17 - 20:36
Lanaren eta bizitza duinaren alde kalera atera dira 2.000 langile Sestaon
60 kolektibo sozial, sindikatu zein Tubacex, ITP, Mediapost, San Juan de Dios eta Petronor bezalako enpresetako langileek bat egin dute "inor ez dago salbu, erantzun egin behar da" aldarrikatzeko.
2021/04/16 - 16:46
Petronor, aldi baterako lan erregulazioko espedientearen iraupena murrizteko prest
Petronorreko batzordeak ez du justifikaziorik ikusten, eta langileentzako "aurrezki minimoa" baina "traumatikoa" dela esan du. Langileek bi orduko lanuzteak egingo dituzte apirilaren 19 eta 20an.
2021/04/13 - 16:03
Ezkerraldeko desindustrializazioaren aurkako manifestazioa deitu dute
"Ezkerralderako etorkizunaren alde" manifestazioa apirilaren 17an, larunbata, 12:00etan hasiko da Kasko plazan, Sestaoko udaletxearen aurrean.
2021/04/11 - 19:51
Petronorreko aldi baterako lan erregulazioaren aurkako txistualdia, astelehen honetan
Lan erregulazioa negoziatzeko batzordeak bigarren bilera egingo du astelehen honetan. Asteazkenean beharginek elkarretaratzea egingo dute findegiaren sarreran.
2021/03/29 - 16:27
Petronorrek 300 langileri eragingo dien aldi baterako lan erregulazioa aurkeztu du
Muskizko lantaldearen herena da hori, eta enpresak argudiatu du mugikortasunari jarritako mugen ondorioz birfindegiaren jarduera % 40 murriztu delako proposatu duela neurria.
2021/03/15 - 11:10
Emiliano Lopez Atxurra: "ERTEa ez egitea erabaki genuen eta formazioa bultzatu genuen"
Petronorreko presidenteak adierazi duenez iazkoa "urte txarra izan da enpresarentzat, mugikortasuna kolpetik jaitsi delako mundu osoan".
2021/03/08 - 15:55
Elektrolizagailuak egiteko lehen lantegia Bizkaian egongo da
Petronorrek eta Senerrek bultzatuko dute gaur sinatutako akordioaren arabera eta 120 milioi euro inbertituko dituzte eta 60 bat lanpostu sortuko
2021/03/08 - 14:20
Hidrogenoa sortzeko lantegi bat eraikiko dute Bizkaian Petronorrek eta Senerrek
120 milioi euro inbertituko dituzte bertan. Dena den, faseka eraikiko dute Portugaleten kokatuko omen duten fabrika.
2021/02/26 - 11:12
Fiskaltzak Petronorren isuria ikertuko du Elkarrekin Podemosen salaketaren ostean
Muskizko Elkarrekin Podemoseko zinegotziak salatu duenez, Petronorrek otsailaren 13an Barbadun ibaira isuritako petrolio gordinak ez du garbiketa protokolorik.
2021/02/22 - 15:08
78 enpresa eta erakundek Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute
1.300 milioi euroko inbertsioa ekarriko du 2026ra arte, eta 8.000 lanpostutik gora sortuko ditu. Beste 60 konpainia ere ekimen honetan parte hartzea pentsatzen ari dira.
2021/02/19 - 18:15
Espedientea ireki diote Petronorri, koke planta "baimenik gabe" eraikitzeagatik
Meatzaldea Bizirik talde ekologistaren arabera, espediente honek Muskizko plantaren "eraispena" ekar dezake. 2013an inauguratu zuten koke planta Bizkaiko herri horretan.
2021/02/15 - 17:49
Bizkaiko energiaren zentroak 2022an ekingo dio jardunari, 40 milioi inbertitu ostean
Urkulluren esanetan, Energy Intelligence Centerrek sekulako indarra hartuko du Ezkerraldea-Meatzaldeako teknologia parkean, 50 enpresa eta 2.000 lanpostu zuzen sortuko dituelako.
2021/02/13 - 20:44
Petrolio isuria Barbadun ibaian, Muskizen
Petronor konpainiak jakitera eman duenez, 10:00ak aldera petrolio orban bat ikusi dute ibaian, kanal baten irteeran, San Julian parean.
2020/12/07 - 21:41
Langile bat hil da bihotzekoak jota Petronorren findegian, Muskizen
Indusaleko langile bat da hildakoa, Bizkaiko lantegian suaren aurkako arropa jasotzeaz arduratzen den enpresakoa, hain zuzen ere.
2020/12/01 - 08:24
Petronorrek Muskizko findegiaren zati bat gelditu du, eskari faltagatik
Konpainiak ekoizpena % 60ra murriztea erabaki du, "merkatuaren baldintzak hobetzen diren arte".
2020/11/19 - 12:03
Confebask: "Bilboko Portuko gatazka konpontzeko neurri zorrotzak eskatzen ditugu"
Eduardo Zubiaurrek uste du zamaketarien greban "dozenaka langilek eragin oso handia" sortzen ari direla EAEko ekonomian eta "atzerapenak" konpontzeko nahitaez bete beharreko laudoa proposatu du.
2020/09/23 - 16:58
Petronorrek erregai sintetikoen munduko plantarik handienetako bat eraikiko du
Repsolen filiala Sollana lurmuturreko lursail batean kokatuko da; bertan, erregai sintetikoak ekoitziko ditu energia berriztagarriarekin sortutako hidrogeno berdearekin.
2020/07/07 - 12:59
Petronorrek Muskizko findegiaren zati bat geldirik dauka
Finketa-unitateak geldiarazteak eta berriro abiarazteak arriskuak ekar ditzake, eta arrisku horiek saihestu nahi dituzte. Enpresak oraingoz ez du aldi baterako lan-erregulaziorik egiteko asmorik.