Kataluniako prozesuaren epaiketa
2019/11/13 - 11:40
Gironan AP-7 errepidea blokeatzen duten manifestariak kanporatzen hasi dira Mossoak
Polizia dispositibo handi bat AP-7 autobidera iritsi da, Gironan. Duela hamabi ordu baino gehiagotik trafikoa blokeatzen ari diren manifestariak kanporatzen hasi dira.
2019/11/13 - 11:10
Tsunami Demokratikoak amaitutzat eman ditu errepideetan egindako ekintzak
Dena dela, ekintza gehiago prestatzen hasi direla aurreratu du plataformak, eta eskerrak eman dizkie "ekintzetan parte hartu duten "lurralde osoko eta Euskal Herriko herritarrei".
2019/11/13 - 09:39
AP-7 errepideak itxita jarraitzen du Tsunami Demokratikoaren protestagatik
Manifestariek hainbat su piztu dute errepidean. 500 auto inguru harrapatuta daude AP-7an eta Babes Zibilak laguntza eskaini die.
2019/11/13 - 09:13
Aske utzi dituzte Jonqueran atxilotutako 19 manifestariak
Jendarmeek 18 protestari hartu zituzten atxilo, eta Mossoek, bat. AP-7a hustu ostean, gertu dagoen N-II errepidera joan ziren, eta hura ere itxi zuten.
2019/11/13 - 00:50
Tsunami Demokratikoaren protestak Behobiako mugaraino iritsi dira
Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan hainbat kilometroko pilaketak izan dira, protestan parte hartu duten ehunka ibilgailuen eta kamioien zirkulazio handia izan delako.
2019/11/12 - 23:43
CDRek Bartzelonako sarrera eta irteera etorbide nagusiak itxi dituzte
Ehunka pertsonak Bartzelonako sarrera eta irteera etorbide nagusiak itxi dituzte gaur arratsaldean: Diagonala, Meridiana eta Gran Via.
2019/11/12 - 23:29
Tsunami Demokratikoak AP-7 errepidea moztu du, Gironan
Arratsaldean, errepidea mozteari ekin diote. Zenbait musika talde kontzertuak izan dira bertan. Mossoak ere bertaratu dira, baina oraingoz festa giroa da nagusi manifestarien artean.
2019/11/12 - 22:13
CDRek Bartzelonako sarrera-irteera nagusiak itxi dituzte
Jonqueratik bidali ostean, hiriburura eraman dituzte protesta ekintzak.
2019/11/12 - 21:28
Behobiako muga, guztiz kolapsatuta
Tsunami Demokratikoak egindako deiak auto ilara luzeak eragin ditu Behobian. Gainera, atzo jaieguna izan zen Frantzian, eta gaur pasatu behar izan dute kamioi guztiek.
2019/11/12 - 20:02
Autodeterminazioaren mozioa onartu du Kataluniako Parlamentuak
Roger Torrent Ganberako presidenteak bozketa aurreratu du, Auzitegi Konstituzionalaren bilera baino lehen izan zedin.
2019/11/12 - 19:45
Kamioilari bat Jonqueran zeuden manifestariak harrapatzen saiatu da
Esquadra Mossoek gizon bat atxilotu dute Jonqueran, N-II errepideko protestan parte hartzen ari ziren manifestariak kamioiarekin harrapatzen saiatu delako.
2019/11/12 - 19:32
Kamioilari bat atxilotu dute Jonqueran manifestariak aurretik eramaten saiatzeagatik
Kataluniako buruzagi independentisten kartzelatzea salatzeko Tsunami Demokratikoak deituta, ehunka lagunek N-II errepidea itxi dute eta kamioilari bat manifestariak harrapatzen saiatu da.
2019/11/12 - 11:45
EBko Justizia Auzitegiko abokatua, Junqueras eurodiputatu gisa onartzearen alde
Abokatu nagusiaren ondorioak ez dira lotesleak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarentzat, baina, gehienetan, Gortearen erabakiak bideratzen dituzte.
2019/11/12 - 09:42
Jonquerako mugan dauden manifestariak ateratzen hasi da Frantziako Polizia
Frantziako Police Nationaleko eta Gendarmerieko agenteek piper-gasa erabili dute manifestariak errepidetik ateratzeko.
2019/11/11 - 21:26
Tsunami Demokratikoak Jonquerako muga itxi du, eta hiru egunez egon nahi dute
Tsunami Demokratikoak deitu du mobilizazioa eta asteazkenera arte Frantziako muga, Jonqueran, moztuta izatea da beraien asmoa.
2019/11/11 - 12:13
Tsunami Democraticek deitutako manifestariek La Jonquerako muga blokeatu dute
Manifestariek eszenatoki bat muntatu dute AP-7 autobidearen erdian. Tsunami Democraticek hiru eguneko protestak deitu du urriaren 1eko epaia salatzeko.
2019/11/11 - 11:05
La Jonquerako muga itxi dute manifestariek
Tsunami Democraticek deitutako manifestariek La Jonquerako (Girona) muga blokeatu dute 09: 00ak aldera, urriaren 1eko epaiaren osteko protesta ekintza batean.
2019/11/09 - 20:52
300 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Katalunian, hauteskundeen bezperan
Ekitaldirik jendetsuena Bartzelonan egin dute. Bertan, kontzertuak izan dira eta festa giroan bete dute Kale Nagusia.
2019/11/09 - 18:38
Marlaska: 'Boto eskubidea bermatzeko beharrezko neurriak hartu ditugu'
Kataluniako egoera jarraitzeko koordinazio batzordearen bileran parte hartu du jarduneko Barne ministroak.
2019/11/08 - 21:10
Ponsatiren aurkako euro-agindua tramitatzea erabaki du Erresuma Batuak
Clara Ponsatiren abokatuaren esanetan, Llarena epaileak agintari britainiarrei igorritako dokumentazioa aintzat hartuta, "desobedientzia egozten diote kontseilari kargugabetuari, eta ez sedizioa".