Salaketak
2023/06/25 - 21:28
Salaketa jarri diote Aita Mariri, "itsas segurtasun araudia urratzea" leporatuz
SMH Itsas Salbamendu Humanitariotik jakitera eman dutenez, 172 pertsona migratzaile Salernon utzi ostean egin dieten azterketaren ondoren ezarri diete salaketa, "flota zibilaren laguntza kriminalizatzeko helburu argiarekin".
2023/06/20 - 18:43
Gipuzkoako Sendagileen eta Erizainen Elkargoak kezkatuta daude Etengabeko Arretako Guneen egoerarekin
Aste Santutik zerbitzu hori betetzeko "profesional gutxi" daudela salatu dute idatzi batean. Bi elkargo horien arabera, etengabeko arreta eskaintzen duten gune horiek guztiz "funtsezkoak" dira herritarrentzat.
2023/06/20 - 11:34
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, asteburuan emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
19 urteko bi emakumek asteburuan salatutako bi sexu-eraso ikertzen ari dira; horietako bat larunbat goizaldean jazo zen, eta bestea, igandean. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du.
2023/06/16 - 09:54
Osasun publikoaren kontrako delitua egoztea ere aurreikusi dute haurrak ustez txertatzen ez zituen erizainari
40 bat familiak salaketa aurkeztu dute Santurtziko erizan horren kontra. Osasun beharginak lan egiteari uztea eta Osakidetzak bere ardura onartzea nahi dute.
2023/06/14 - 14:53
Genero-indarkeriagatik jarritako salaketak % 3 igo dira EAEn, eta % 56,6 Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan 1.490 salaketa jarri dira, eta Nafarroan, berriz, 717. Alde batetik, datu positiboa da, biktimak ez direla isilik geratzen erakusten duelako, baina horrek agerian uzten du emakume askok oraindik genero-indarkeria jasaten dutela.
2023/06/12 - 20:44
Zornotzak hiru eraso sexista salatu ditu azken egunetan
Udalak eraso horiek gaitzesteko elkarretaratze bat egitera deitu ditu herritarrak.
2023/06/11 - 15:49
Pertsona migratzaileen atxiloketak ''saritzeko neurria'' irmo salatu dute Irunen
Irungo Harrera Sareak deituta, 200 pertsona bildu dira Irungo polizia komisaldegiaren aurrean, migratzaileek dituzten oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko, eta gertatutakoa argitzeko eskatu diete agintariei, dagozkien erantzukizunak haien gain hartuz.
2023/06/11 - 12:42
Errotxapeako jaietan izandako hainbat sexu-eraso salatu ditu mugimendu feministak
Eraso horien berri izan zutenean, txosnagunea itxi zuten, protesta gisa. "Nazkatuta gaude! Ez badakizue egoten geratu zaitezte etxean. Ez dugu inolako erasorik onartuko. Aurrean izango gaituzue", salatu du Errotxapeako Talde Feministak Twitter bidez.
2023/06/08 - 00:36
Arartekoak kritikatu egin du Ertzaintzak eta udaltzaingoek genero indarkeria salaketak errefusatu izana
Zentzu horretan, Lezertuak gogorarazi du prozedura kriminalaren legea "oso argia" dela, "ezin baita salaketa bat atzera bota, oso kasu neurtuetan izan ezik".
2023/06/07 - 15:01
Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea egotzita
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak "akats zentzugabetzat" jo du agindua, eta deitoratu egin du "Poliziaren jokabidean justizia egiten ez duen" irudia eman izana.
2023/06/05 - 22:49
Alonsotegin 3 mastinek ardi bat hil eta beste zenbait zauritu dituztela salatu du Eguzki elkarte ekologistak
Irudirik egon ezean, otsoren bat izan dela uste izaten da gehienetan. Horregatik, Eguzki erakunde ekologistatik, beraiek grabatutako bideo honekin, euren ustea defendatu dute sare sozialen bidez: otsoa ez dela abeltzainen arazo nagusia, beste bat gehiago baizik.
2023/05/26 - 13:06
Greba eguna gaur Gasteizko tranbia zerbitzuan, "behar bezalako lan-baldintzak eskatzeko"
LAB sindikatuak salatu duenez, "zuzendaritzak inposatutako lan-txandak bete behar dituzte gidariek. Txanda horiek, iraupen luzea eta lan-karga handia dutenez, estresa eta segurtasunik eza eragiten dute".
2023/05/20 - 16:55
Bizkaiko erresidentzietako beharginak langile publiko gisa aitortzeko eskatu du LABek
'Zaintza-lanak lan publikoak dira' lelopean, dozenaka pertsonak Bilboko erdiguneko kale nagusiak zeharkatu dituzte. Sindikatuak, "sektoreko langileen erantzuna, mobilizatzeko gaitasuna eta indarra" nabarmendu ditu.
2023/05/04 - 13:20
Muskizen adingabe bat ustez bahitzen saiatzeagatik jarritako salaketa ikertzen ari da Ertzaintza
Bizkaiko udalerriko Udalaren arabera, gizon bat "adin txikiko batekin hitz egiten hasi eta hurbiltzeko eskatu zion atzo arratsaldean El Malecon futbol zelaiko parkingean". Gizonezkoa identifikatuta omen dute, iturrion arabera.
2023/04/25 - 20:48
Bere txakurrak ardiak izutu, artzainari jipoia eman eta gainera salaketa jarri dio
Kirolean ari zen gizon bat igaro zen erasoaren tokitik, eta artzain gipuzkoarra ospitalera eraman zuen masailezurra apurtuta zuela. ENBAk adierazi du erasoa "muturreko kasua" izan dela, baina abeltzainen lanarekiko "errespetu pixka bat" eskatu du.
2023/04/18 - 15:43
ENBAk TODO TODO banaketa katea salatuko du, Elikagai Katearen Legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik
Nekazarien sindikatuak salatu duenez, Euskal Herria markako esnea litroko 0,59 euroan saltzen ari da banaketa kate hori.
2023/04/05 - 13:20
Bizkaiko kostaldean 500 amurekin legez kanpo arrantzan ari zen gizon bat atzeman dute
Lizentziak baimendutako amu kopuruaren halako 80 zeramatzan. Bi egun lehenago, Bermeoko portuan kainaberarekin arrantzatzen harrapatu zuten gizon bera.
2023/04/01 - 21:01
Gastu militarra salatzeko beste ekintza bat egin du KEM-MOC talde antimilitarista bilbotarrak
Bilboko koartel militarraren hormara igotzen saiatu dira, objekzio fiskalaren aldeko parkarta batzuk zabaltzeko asmoz. Udaltzaingoak ekintza baketsua egitea galarazi die, eta hainbat ekintzaile identifikatu ditu.
2023/04/01 - 19:45
Osakidetzaren Pediatria zerbitzuaren "egoera larria" salatu dute 100 bat familiek Gasteizen
Umeen Osasun Publikoa Aurrera plataforma osatzen duten 100 bat familiek esan dutenez, "Arabako 43 Pediatria postuetatik, 10 bete gabe ditugu", guztira % 25, eta landa-eremuetan "egoera are larriagoa da".
2023/03/28 - 12:18
Lezertua: ''46 aldiz gogorarazi behar izan diegu administrazioei Arartekoarekin ez kolaboratzea delitua dela''
Nabarmendu du konfinamenduak eragindako etenaldiaz geroztik, zenbait administraziok ez dutela elkarlana zaindu. Ondorioz, hainbat neurri jarri dituzte abian, eta administrazio horiei gogorarazi die jokabide horrek ondorioak dituela herritarren eskubideen bermean eta erakundeen sinesgarritasunean.