Gipuzkoako Sendagileen eta Erizainen Elkargoak kezkatuta daude Etengabeko Arretako Guneen egoerarekin
Gipuzkoako Erizainen Elkargoa eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa "oso kezkatuta" agertu dira astearte honetan Etengabeko Arretako Guneen (aurrerantzean, EAG) egoerarekin; izan ere, "Aste Santutik zerbitzu hori betetzeko profesional gutxi" daudela salatu dute idatzi batean. Bi elkargo horien arabera, etengabeko arreta eskaintzen duten gune horiek guztiz "funtsezkoak" dira herritarrentzat.
Arreta-gune horiek, ospitalez kanpoko edozein larrialdi mota jasotzen dute, eta, nahiz eta Osakidetzak argi ezartzen duen gune horietan medikuntzako, erizaintzako eta Administrazio Arloko profesionalak egon behar direla, "norbere funtzioak betez, Aste Santutik hona ez da hori gertatzen ari".
Bi elkargoek salatu dutenez, behin baino gehiagotan profesional medikorik gabe kudeatzen dira gune hauek: "Administrazio Arloko profesionalek lehen instantzian betetzen dituzte beren eginkizunak, eta erizainek bigarren instantzian egiten dituzte beren balorazioak eta triajea, beren funtzioen eta eskumenen arabera. Honen guztiaren ondorioz, erizainak, egoera bat sendagileari bideratu behar dionean, medikurik ezean, pazientea ospitaleko larrialdietara bidali behar du".
Hala, etengabeko arreta eskaintzen duten gune horietan diziplina anitzeko arreta eman ezin izateak, ezarrita dagoen bezala, "estres eta segurtasunik ezaren sentsazio handia" eragiten die zerbitzu horretan lan egiten duten profesionalei, baita pazienteei ere, eta "horrek guztiak zalantzan jartzen du pazienteek merezi duten osasun-arretaren kalitatea".
Bi elkargoek uste dute arreta-gune horietan bizitako egoerek "marra gorri guztiak" gainditzen ari direla eta jokabide horrek deontologia mediko zein erizainaren aurka ere egiten duela. Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako Erizainen eta Sendagileen Elkargoek erakundeei eskatzen diete "behar diren neurri guztiak" har ditzatela Etengabeko Arretako Guneetan ematen den zerbitzua bere osotasunean berma dadin, argi utziz profesional medikoen falta ez dela inolaz ere aitzakia EAGak medikuekin ez osatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.